188 txirrindularik parte hartu zuten 21 taldetan banatuta.
Edizio hau ordura arteko menditsuenetako bat izan zen, eta mendate tontorrean amaitu ziren sei etapa izan zituen. Ez ziren ohiko tokiak bisitatu (Angliru eta Covadongako aintzirakAsturiasen kasuan) edo Pirinioak, baina bai ordura arte sekula igo gabeko beste mendate batzuk, AlmeriakoCalar Alto mendatea kasu.
27,7 kilometroko taldekako erlojupeko batekin hasi zen eta beste hiru banakako erlojupeko izan zituen, Sierra Nevadako 29 kilometroko kronoigoera horien artean.
Itzulia hasi baino bi egun lehenago, Francesco Casagrande (Lampre taldekoa) eta Carlos Román Golbano (Costa de Almería taldekoa), lasterketan parte hartzeko ezgaitzat joak izan ziren, hitz honen bidez, odol analisian hematokrito balio handiegiak eman dituzten txirrindulariak adierazten direlarik, ondorioz, EPOa hartu dutela susmatzen delarik, dopina egotzi ezin zaien arren. Txirrindulari guztiek kontrol hau irailak 1ean pasa zuten.