1955eko Espainiako Itzulia

1955eko Espainiako Itzulia
Datu orokorrak
Lasterketa10. Espainiako Vuelta
Datakapirilak 23 – 1955.eko maiatzak 8
Luzera2.740 km
HerrialdeaESP Espainia
Irteera-lekuaBilbo
Helduera-lekuaBilbo
Bataz besteko abiadura33,799 km/o
Emaitzak
TxapeldunaFRA Jean Dotto
TxapeldunordeaESP Antonio Jiménez Quiles
HirugarrenaFRA Raphaël Géminiani (Saint-Raphaël-R. Geminiani-Dunlop)
◀19501956▶
Dokumentazioa

1955eko Espainiako Itzulia Itzuli Handi honen 10. edizioa izan zen. 1955eko apirilak 23 eta maiatzak 8 artean ospatu zen, 15 etapatan banatutako 2740 kilometroko ibilbidea eginez eta Bilbaon hasi eta amaituz.

Lau urtez proba hau ospatu gabe egon ondoren, El Correo egunkaria arduratu zen Vueltaren antolakuntzaz, Itzulia berrabiaraztea lortuz eta txirrindularien kopurua eta kalitatea handituz.

Beste berrikuntza bat maillot horia sartu izana da sailkapen nagusiko liderra bereizteko.

106 txirrindularik parte hartu zuten 18 taldetan banatuta, eta 63 izan ziren proba amaitu zutenak.

Garailea Jean Dotto frantziarra izan zen, eta proba, batez beste, 33,799 kilometro orduko abiaduran bete zuen. Puntukako sailkapena Fiorenzo Magnirentzat izan zen, mendikoa Giuseppe Burattirentzat eta taldekakoa Frantziako talde nazionalarentzat.

Etapa gehien irabazi zituen Fiorenzo Magni izan zen, 3 etaparekin. Jesus Galdeano izan zen etapa bat irabazi zuen euskal txirrindulari bakarra.

Etapak

aldatu
Etapa Ibilbidea Kilometroak Garailea Liderra
1.a Bilbao-Donostia 240   Gilbert Bauvin   Gilbert Bauvin
2.a Donostia-  Euskadi Baiona 211   Gilbert Bauvin   Gilbert Bauvin
3.a   Baiona-Iruñea 157   Antonio Gelabert   Jesús Loroño
4.a Pamplona-Zaragoza 229   Jesús Galdeano   Jesús Loroño
5.a Zaragoza-Lleida 195   Gabriel Company   Raphael Geminiani
6.a Lleida-Bartzelona 230   Pierino Baffi   Raphael Geminiani
7.a Bartzelona 29 (banakako erlojupekoa)   Fiorenzo Magni   Raphael Geminiani
8.a Bartzelona-Tortosa 213   Vicenç Iturat   René Marigil
9.a Tortosa-Valentzia 190   Pierino Baffi   René Marigil
10.a Valentzia-Cuenca 222   Antonio Uliana   Jean Dotto
11.a Cuenca-Madril 168   Donato Piazza   Jean Dotto
12.a Madril 15 (taldekako erlojupekoa)   Italia A   Jean Dotto
13.a Madril-Valladolid 222   Fiorenzo Magni   Jean Dotto
14.a Valladolid-Bilbao 308   Donato Piazza   Jean Dotto
15.a Bilbao 147   Fiorenzo Magni   Jean Dotto

Sailkapenak

aldatu

Lau sailkapen jokatu ziren eta honakoak izan ziren emaitzak:

Clasificación general
1. Jean Dotto   Frantzia 81h 04' 02"
2. Antonio Jiménez Quiles   Espainia + 3' 06"
3. Raphael Geminiani   Frantzia + 5' 05"
4. Jesús Loroño   Euskadi + 5' 52"
5. Vicenç Iturat   Espainia + 6' 24"
6. Gabriel Company   Espainia + 6' 30"
7. José Serra   Espainia + 7' 31"
8. Giuseppe Buratti   Italia + 8' 42"
9. Cosme Barrutia   Euskadi + 9' 37"
10. Georges Gay   Frantzia + 9' 44"


Puntukako sailkapena
1. Fiorenzo Magni   Italia 128 puntu
2. Gabriel Company   Espainia 161 puntu
3. Jesús Loroño   Euskadi 177 puntu


Mendiko sailkapena
1. Giuseppe Buratti   Italia 35 puntu
2. Antonio Gelabert   Espainia 31 puntu
3. Gilbert Bauvin   Frantzia 20 puntu


Taldekako sailkapena
1. FRANCIA   Frantzia 243h 40' 11"

Kanpo estekak

aldatu