Angliru
Angliru (asturieraz: l'Angliru) Espainiako Asturias autonomia erkidegoan dagoen mendate bat da. Larre eta abere askeen kokalekua da, berez bertan kokatuta dagoen Angliru aintziraren izen berbera darama. Aramo mendilerroaren bihotzean dago, Riosa udalerriaren lursailen barnean. Itsas mailatik 1.570 metrotara dago.
Angliru | |
---|---|
![]() | |
Geografia | |
Altuera | 1.570 m |
Mendikatea | Kantauriar mendikatea |
Lurraldea | Asturiasko Printzerria |
![]() |
TxirrindularitzaAldatu
1999an Espainiako Vueltako etapa bat bertan amaitu zenetik mundu mailan ospea bereganatu izan du, batez ere igoera latza duelako, gune batzuetan gehienezko %23,5-eko maldak dituelarik, honek mundu osoko mendate zailenen artean sailkatzen du (aurretik 1997an helburu honetarako Riosako Udalak mendi errepide hau konpondu eta asfaltatu egin zuen).
Espainiako Vueltako Angliru etapako garaileakAldatu
Angliru zenbakitanAldatu
MaldakAldatu
- Hasiera (6. km-a):
- Les Cabanes (7. km-a): %20
- Llagos (8,5 km-a): %12,5
- Los Picones (km 9,5): 18%
- Cobayos (10,2 km-a): %17
- La Cueña Les Cabres (10,8 km-a): %23,6
- El Aviru (11,5 km-a): %20