1992ko Espainiako Itzulia

1992ko Espainiako Itzulia
Datu orokorrak
Lasterketa47. Espainiako Vuelta
Datakapirilak 27 – 1992.eko maiatzak 17
Luzera3.395 km
HerrialdeaESP Espainia
Irteera-lekuaJerez de la Frontera
Helduera-lekuaMadril
Taldeak1
Emaitzak
TxapeldunaSUI Tony Rominger (CLAS-Cajastur)
TxapeldunordeaESP Jesús Montoya (Amaya Seguros)
HirugarrenaESP Pedro Delgado (Banesto)
Puntukako sailkapenaUZB Djamolidine Abdoujaparov (Carrera Jeans-Tassoni)
Eskalatzailerik onenaESP Carlos Hernández Bailo (Lotus-Festina)
Etapa hegalariakESP Antonio Esparza
konbinatuan onenaSUI Tony Rominger (CLAS-Cajastur)
Talderik onenaESP Amaya Seguros
◀19911993▶
Dokumentazioa

1992ko Espainiako Itzulia Itzuli Handi honen 47. edizioa izan zen. 1992ko apirilak 27 eta maiatzak 17 artean ospatu zen, sarrerako bat eta horietako bat bikoitza izan zen 20 etapatan banatutako 3395 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Tony Romingerrek, batez beste 35,275 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Jerez de la Fronteran hasi eta Madrilen amaitu zen.

Jereztik abiatu ziren txirrindularien artean Erik Breukink, Robert Millar, Steven Rooks edo Stephen Roche bezalako txirrindulari garrantzitsuak zeuden. Alabaina, dirudienez, horietako bakar bat ere ez zen forma egoera onean iritsi, eta ez zuten euren palmaresaren araberako maila eman. Espainiarren artean, aurreko edizioko irabazlea izan zen Melcior Mauri, Pedro Delgado eta Laudelino Cubino zeuden faboritoen artean.

Lehen etapa erabakigarria banakako lehen erlojupekoa izan zen, Erik Breukinkek irabazi zuena. Egun horretan, sorpresa Jesús Montoyak eman zuen, etapan bigarren amaitu eta maillot horia jantziz. Bi egun beranduago, Luz Ardidenen amaitzen zen etapan, beste mendate batzuen artean Tourmalet ere igo zena, azken garaipenagatik nortzuk lehiatuko ziren argitzen joan zen. Etapa garaipena Cubinorentzat izan zen, baina Tony Rominger izan zen onura gehien jaso zuena, etapan bigarren eta liderragandik minutu bat baino gutxixeagora jarriz.

Cubinok, ordurarte edizio hau irabazteko hautagaia zirudiena, Covadongako aintziretan amaitu zen etapan denbora asko galdu zuen, etapa hau Pedro Delgadok irabaziz, eta hala, segoviarra bigarren jarri zen sailkapen nagusian. Itzulian nagusi ziren bi espainiarrek, Delgado eta Montoya, elkar estuki zainduz, ez zuten Romingerrekiko euren abantaila handitzerik lortu hurrengo mendiko etapetan. Honek, bi egunen faltan eginiko erlojupeko bikainarekin batera, suitzarrari bere lehen Espainiako Itzulia eman zion. Alferrikakoak izango ziren azken-aurreko etapan espainiarren eraso saiakerak, etapa hau ere suitzarrak irabaziz.

Hala, Tony Rominger Espainiako Vuelta irabazi zuen lehen suitzarra izan zen, eta berarekin batera podiumean Pedro Delgado eta Jesús Montoya egon ziren.

Etapak

aldatu
Etapa Datta Ibilbidea Kilometroak Garailea Liderra
Atarikoa apirilak 27 Jerez de la Frontera 9,2 (banakako erlojupekoa)   Jelle Nijdam   Jelle Nijdam
1.a a apirilak 28 San Fernando-Jerez de la Frontera 135,5   Djamolidine Abdoujaparov   Jelle Nijdam
1.a b apirilak 28 Arcos de la Frontera-Jerez de la Frontera 32,6 (taldekako erlojupekoa)   Gatorade - Chateau D'ax   Peio Ruiz Cabestany
2.a apirilak 29 Jerez de la Frontera-Kordoba 205   Jean-Paul van Poppel   Peio Ruiz Cabestany
3.a apirilak 30 Linares-Albacete 229   Djamolidine Abdoujaparov   Peio Ruiz Cabestany
4.a maiatzak 1 Albacete-Gandía 213,5   Jean-Paul van Poppel   Peio Ruiz Cabestany
5.a maiatzak 2 Gandía-Benicàssim 202,8   Edwig Van Hooydonck   Peio Ruiz Cabestany
6.a maiatzak 3 Alquerías del Niño Perdido-Oropesa 49,5 (banakako erlojupekoa)   Erik Breukink   Jesús Montoya
7.a maiatzak 4 Lleida-Pla de Beret 240,5   Jon Unzaga   Jesús Montoya
8.a maiatzak 5 Vielha-  Luz Ardiden 144   Laudelino Cubino   Jesús Montoya
9.a maiatzak 6   Luz-Saint-Sauveur-Sabiñánigo 196   Julio César Cadena   Jesús Montoya
10.a maiatzak 7 Sabiñánigo-Iruñea 162,9   Djamolidine Abdoujaparov   Jesús Montoya
11.a maiatzak 8 Iruñea-Burgos 200,1   Johan Bruyneel   Jesús Montoya
12.a maiatzak 9 Burgos-Santander 178,3   Roberto Torres   Jesús Montoya
13.a maiatzak 10 Santander-Covadongako aintzirak 213,4   Pedro Delgado   Jesús Montoya
14.a maiatzak 11 Cangues d'Onís-Naranco mendia 163   Francisco Javier Mauleón   Jesús Montoya
15.a maiatzak 12 Oviedo-León 162   Tom Cordes   Jesús Montoya
16.a maiatzak 13 León-Salamanca 200,6   Eric Vanderaerden   Jesús Montoya
17.a maiatzak 14 Salamanca-Ávila 218,9   Enrico Zaina   Jesús Montoya
18.a maiatzak 15 Fuenlabrada 37,9 (banakako erlojupekoa)   Tony Rominger   Tony Rominger
19.a maiatzak 16 Collado Villalba- Palazuelos de Eresma (Dyc disitleriak) 188,3   Tony Rominger   Tony Rominger
20.a maiatzak 17 Palazuelos de Eresma (Dyc distileriak)-Madril 175   Djamolidine Abdoujaparov   Tony Rominger

Taldeak

aldatu
Taldea Taldeko liderra
ONCE Melchor Mauri
Buckler Steven Rooks
Banesto Pedro Delgado
Carrera Jeans Stephen Roche
CLAS - Cajastur Tony Rominger
PDM Raúl Alcalá
Amaya Seguros Laudelino Cubino
TVM Gert-Jan Theunisse
Artiach - Royal Fruco Eduardo Chozas
Gatorade - Chateau D'ax Marco Giovannetti
Seur Piotr Ugrumov
Taldea Taldeko liderra
Collstrop Jean-Pierre Heynderickx
Festina Lotus Pascal Richard
GB - MG Maglificio Franco Ballerini
Kelme Oliverio Rincón
Puertas Mavisa Javier Claramunt
Wigarma Antonio Esparza
Ryalcao Postobón Luis Herrera
Sicasal - Acral Edgar Corredor
Mercatone Uno - Zucchini Silvio Martinello
RUSS - Baikal Vjatceslav Djavanian

Sailkapenak

aldatu

Zortzi sailkapen jokatu ziren eta honakoak izan ziren emaitzak:

Sailkapen nagusia
1. Tony Rominger   CLA 96h 14' 50"
2. Jesús Montoya   AMA + 1' 04"
3. Pedro Delgado   BAN + 1' 42"
4. Marco Giovannetti   GAT + 5' 19"
5. Federico Etxabe   CLA + 5' 34"
6. Laudelino Cubino   AMA + 6' 24"
7. Fabio Parra   AMA + 7' 24"
8. Raúl Alcalá   PDM + 12' 50"
9. Francisco Javier Mauleón   CLA + 15' 44"
10. Steven Rooks   BUC + 18' 57"
Puntukako sailkapena
1. Djamolidine Abdoujaparov   UZB CAR 157 puntu
2. Tony Rominger   Suitza CLA 137 puntu
3. Jelle Nijdam   Herbehereak BUC 129 puntu
Mendiko sailkapena
1. Carlos Hernández   Espainia FES 194 puntu
2. Tony Rominger   Suitza CLA 148 puntu
3. Julio César Cadena   Kolonbia KEL 116 puntu
Tarteko helmugen sailkapena
1. Antonio Esparza   Espainia WIG 32 puntu
Esprint berezien sailkapena
1. Vjatceslav Djavanian   Errusia RUS -
Neoprofesionalen sailkapena
1. Arturas Kasputis   Lituania RYA 97h 07' 36"
Sailkapen konbinatua
1. Tony Rominger   Suitza CLA -
Taldekako sailkapena
1. Amaya Seguros   Espainia AMA 288h 58' 24"

Soinu banda

aldatu

TVEk proba hau soinu banda bezala Habana musika taldearen "No smoking" abestia aukeratuz eman zuen.

Kanpo estekak

aldatu