Ireki menu nagusia

Jaione Apalategi Begiristain (Ataun, Gipuzkoa, 1956 - ) irakaslea da Nafarroako Unibertsitate Publikoan, unibertsitate hori sortu zenez geroztik, eta bertako lehenengo plaza elebidunaren jabea. Psikologia eta Pedagogia sailean ari da, Didaktika eta Eskolaren Antolakuntza irakasten. Eskola-erakuntza eta hololinguistika izeneko doktorego tesia aurkeztu zuen 1994an. 2006an, berriz, ildo bereko argitalpena kaleratu zuen, Ikastetxeen egitura intelektuala.

Jaione Apalategi
Bizitza
Jaiotza Ataun, 1956 (62/63 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
Jarduerak
Jarduerak unibertsitateko irakaslea

Bestalde, Jorge Oteizak bere Fundazio-Museoko kide izendatu zuen, Pedagogian doktore den aldetik; artistaren ekarpenak ikertu eta zabalpena egitearen ardura berezia du bertan.

Nafarroa Oinezen karietara antolatu ohi den arte erakusketarako, 13 zentimetroko altuera duen Oteizaren Euskal Zentauroa eskultura utzi du Fundazio-Museoak eta katalogoaren hitzaurrearen egilea da bera, non eskultura honen eta hezkuntza zein ikastolaren arteko harremanez idazten duen. Joxemiel Barandiaran antropologoari Makilakixki ipuina kontatu zion Felipe Apalategiren biloba ere bada eta esanahi berezia du berarentzat eskultura honek: Oteizak Ataungo herriari oparitu zion Zentauroa: Joxemiel Barandiaranen omenez izenburuarekin. Hala, San Gregorio auzoko plazan, bi euskal ikerlari adoretsu hauek betirako elkarturik geratu dira.

Kanpoko loturakAldatu