Alfontso Mujika

Elhuyarreko hiztgigile eta itzultzailea

Alfontso Mujika Etxeberria[1] (Donostia, 1959ko urriaren 28a) industria ingeniari teknikoa da, itzultzailea, terminologoa, hiztegigilea, euskaltzain urgazlea, Eusko Jaurlaritzaren Terminologia Batzordeko kidea, Elhuyar Fundazioko testu-zuzentzaileen taldeko kidea eta Elhuyar Fundazioaren patronatuko idazkaria.[2][3]

Alfontso Mujika
Alfontso MujikaTeknopolisEgunkaria.jpg
Bizitza
Jaiotza Donostia1959ko urriaren 28a (61 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzak euskara
gaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerak itzultzailea, Terminologia eta hiztegigilea
Enplegatzailea(k) Elhuyar Fundazioa
Udako Euskal Unibertsitatea
Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea
Lan nabarmenak Elhuyar Hiztegia
Kidetza Udako Euskal Unibertsitatea
Elhuyar Fundazioa
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea
Euskaltzaindia
Inguma alfontso-mujika-etxeberria-00

AEKn eta UEUn zenbait urtez lan egin ondoren, 1990. urteaz geroztik Elhuyarren lan egin du. Harluxet hiztegi entziklopedikoaren erredakzioburua izan zen.[4]

Euskaltzain urgazleaAldatu

Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2006ko maiatzaren 26an.[5] Euskaltzaindiko Exonomastika batzordeko kidea da 2005etik eta idazkaria.[6][7] [8]

2019an, Euskaltzaindiaren 100. urteurreneko biltzarrean, batzorde horretan sortutako "Kale eta karrika izenen eskuliburua" aurkeztu zuen. baita "Euskara batuaren aulkia hirugarren hankatik herren" izeneko ponentzia ere.[9][10]

LanakAldatu

Telebista saioakAldatu

  • Teknopolis zientzia eta teknologia saioa egiteko lanetan dihardu, saio hori 1999an sortu zenetik.[11]

IdazlanakAldatu

Beste hainbat egilerekin batera, liburu eta hiztegi hauek egiteko lanetan parte hartu du, besteak beste:

  • 1993: Hiztegi Entziklopedikoa [elkarlanean]
  • 1995: Euskal Hiztegi Entziklopedikoa [elkarlanean]
  • 1998: Elhuyar hiztegi txikia[12]
  • 1998: Ingurumen-hiztegi entziklopedikoa
  •  
    Elhuyar Hiztegiaren 4. argitalpenaren aurkezpena.
    2000: Elhuyar hiztegia: euskara-gaztelania / castellano-vasco
     
    Elhuyar hiztegiak kontsultatzeko webgunea
  • 2000: Euskal hiztegi modernoa
  • 2000: Energiaren hiztegi entziklopedikoa
  • 2003: Euskaltel telekomunikazio-hiztegia
  • 2004: Elhuyar hiztegia euskara-frantsesa[13][14]
  • 2005: Onomastika: irizpideak (EIMAren estilo liburuaren hirugarren atala)
  • 2008: Letra larriak erabiltzeko irizpideak (Alfontso Mujika da egile bakarra)[15]
  • 2008: Eraikinetako instalazioen kalkuluak eta oinarrizko arauak. I. liburukia. Instalazio hidraulikoak, gas erregaizko instalazioak eta aireztapen-instalazioak.
  • 2008: Geologia estrukturalaren oinarriak
  • 2009: Arkitektura-hiztegi irudiduna
  • 2009: Iturgintza-hiztegia
  • 2009: Jatetxe, taberna eta kafetegien hiztegia
  • 2009: Laburtzapenen hiztegia
  • 2009: Soziolinguistika-hiztegia
  • 2010: Munduko eta Euskal Herriko atlasa
  • 2019: Kale eta karriken izenak hautatzeko eta idazteko irizpideak[9][16]

Gainera, beste hainbat eta hainbat liburutako testua zuzendu du, eta artikulu ugari idatzi ditu hiztegigintzaz eta terminologiaz. Inguma datu basean 34 ekarpen jasota dauzka. horien artean 8 liburu itzuli eta 19 artikulu.[17]

Sariak eta errekonozimenduakAldatu

  • 2013: diariovasco.com saria jaso zuen Elhuyar Hiztegiak webguneak. Sei sari banatu zituen Diario Vascok eta “Euskaraz egitea edo euskara ikastea ahalbidetzen duen webgune onena” kategoriakoa eman zioten Elhuyar Fundaziokoei.[18][19]

ErreferentziakAldatu

  1. Abizena Mujika idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Muxika onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Elhuyar Fundazioa: Nor gara», Elhuyar.org.
  3. «Alfontso Mujika» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2019-12-03.
  4. «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus . Noiz kontsultatua: 2019-12-03.
  5. Xabier Artola Zubillaga. Euskaltzain urgazlea. Euskaltzaindia . Noiz kontsultatua: 2018-10-09.
  6. Euskaltzaindia: «35 euskaltzain urgazle berri izendatu ditu Euskaltzaindiak», Berri Berriak, 2006-05-29.
  7. «Euskaltzain urgazleak», Euskaltzaindia.net.
  8. «Onomastika arloa», Euskaltzaindia.net.
  9. a b Mujika Alfontso - Kale eta karrika izenen eskuliburuaren aurkezpena 20190614. . Noiz kontsultatua: 2019-12-03.
  10. Mujika Alfontso - Euskara batuaren aulkia hirugarren hankatik herren 20181004. . Noiz kontsultatua: 2019-12-03.
  11. «Teknopolisen historia», Elhuyar.org, 2009-02-26.
  12. Euskaldunon Egunkaria. (1998-09-20). «Hiztegi Txikia kaleratu da.» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) . Noiz kontsultatua: 2019-12-03.
  13. «Alfontso Mujika - IKAS Euskal Pedagogia zerbitzua» www.ikas.eus . Noiz kontsultatua: 2019-12-03.
  14. Etxeberria, Elixabete; Pikabea, Iñaki; Mujika, Alfontso. (2004). Dictionnaire Elhuyar = Elhuyar hiztegia : euskara-frantsesa, français-basque. Elkar ISBN 2-913156-59-2 PMC 496726369 . Noiz kontsultatua: 2019-12-03.
  15. Mujika, Alfontso.. (2008). Letra larriak erabiltzeko irizpideak. (1. argit. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 978-84-457-2738-6 PMC 733724389 . Noiz kontsultatua: 2019-12-03.
  16. Kale eta karriken izenak hautatzeko eta idazteko irizpideak : euskal odonimiako eskuliburua [=Criterios para la denominación de vías públicas y su escritura en euskera : manual de odonimia = Critères de détermination et de graphie des noms de voies publiques : manuel d'odonymie. Euskaltzaindia 2019 ISBN 978-84-949787-7-7 PMC 1124910155 . Noiz kontsultatua: 2019-12-03.
  17. «Alfontso Mujika Etxeberria :: Inguma - Base de datos de la comunidad científica vasca» www.inguma.eus . Noiz kontsultatua: 2019-12-03.
  18. DiarioVasco.com saria Elhuyar Hiztegiak-entzat – Hizkuntza-teknologiak. . Noiz kontsultatua: 2019-07-19.
  19. «Diariovasco.com Sariak | 2019 Komunikazio Digital Sariak» El Diario Vasco . Noiz kontsultatua: 2019-07-19.

Kanpo estekakAldatu