Txiotesia lehiaketa

Doktorego-tesia sei txio ulergarri edo originalenak goraipatzeko UEUren saria

Txiotesia gazteen artean zientziaren dibulgazioa sustatzeko UEUk 2013z geroztik antolatzen duen lehiaketa da. Parte hartzaileek X/Twitterreko 6 txiotan edo Mastodoneko 3 tutetan (Mastodonetik parte hartuta) azaldu behar dute beren tesi-lana. Horrekin unibertsitatean eta euskaraz aritzen diren ikerlari gazteek elkarren artean ezagutzeko eta beren arteko komunikazioa eta lankidetza erraztea lortu nahi da.

Txiotesia lehiaketa
Datuak
MotaZientzia saria
Erabilitako hizkuntzaeuskara
Historia
Sorrera2013
webgune ofiziala
Maitane Martinez Egiluz eta Maider Galardi Fernandez de Agirre 2024ko Txiotesia lehiaketako irabazleak.
Estitxu Garai eta Itxaro Perez 2013ko irabazleak

Lehenengo ekitaldia 2013an izan zen, gero, 2014z geroztik, bi urterik behin antolatu da. Lehenengo lehiaketan 86 ikerlariren 516 txio argitaratu ziren.[1] Aldi bakoitzean bi sari banatzen dira: txio-sorta ulergarrienarena eta txio-sorta originalena. 2024koan hasi da Publikoaren saria banatzen.

#txiotesia lehiaketak
#txiotesia Urtea Txioak Lehiakideak Txio ulergarriena Txio originalena Publikoaren saria
#txiotesia1 2013 516 86[5] Estitxu Garai Artetxe[6] Itxaro Perez Urzelai[7] --
#txiotesia2 2014 777 46[8][9][10] Itziar Gonzalez[11] Eneko Bidegain[12] --
#txiotesia3 2016 814 52[13] Uxoa Iñurrieta[13] Iraia Muñoa[13] --
#txiotesia4 2018 589 34[14] Naima El Bani Altuna[15] Juanmari Agirreurreta[16] --
#txiotesia5 2020 444 74 Ainhoa Gonzalez Pujana[17] Eider Urkola Ezeiza --
#txiotesia6 2022 636[18] 106[19][20] Jone Bilbao[21] Elena Muñoz Perez[22] --
#txiotesia7 2024 38[23] Maitane Martinez Egiluz Maider Galardi Fernandez de Agirre Alejandro García Domingo-Aldama

2024ko txiotesia7

aldatu

2024ko maiatzaren 22an egin zen txiotesiaren 7. edizioa. 2021/2024 urte bitartean defendatutako tesiak edo 2024an egin-bidean zeudenak aurkeztu zitezkeen lehiaketan. guztira 38 aurkeztu ziren, 24 emakume eta 14 gizon.[24]

Unibertsitate hauekin loturiko tesiak ziren: UPV/EHU, Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Miamiko Unibertsitatea eta Milanoko Politeknikoa.

Ikerketa-zentro hauetako ikertzaileak izan ziren parte-hartzaileen artean: AFIT, BCAM, ELEBILAB, Enedi, IKERHEZI, Intelligent Systems Group, Minbiziaren Biologia Molekularra, Parte Hartuz, Monumenta Linguae Vasconum, NOR, Tecnalia, ADIAN, AgeingOn eta Sarcellomics, Computational Electromagnetics Lab, Erizaintza eta Osasun Sustapenerako Ikertaldea, Farmaterm, Funimmune laborategia, GIKAFIT, Gluten3S, GPAC, IE2IA, Ikasgaraia, Ikasgaraia, Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutua, Polymat, Schumacher Lab, Zooplanktonaren ikertaldea...

Jakintza-arlo hauetako lanak izan dira, besteak beste: Antropologia, Biologia, Biologia molekularra, Bioteknologia, Erizaintza, Fisika, Genetika, Hezkuntza, Kirola, Hizkuntzalaritza, Informazio- eta Komunikazio-zientziak, Informatika, Ingeniaritza mekanikoa, Itzulpengintza, Kimika, Soziologia, Zuzenbidea...

Hauek izan ziren epaimahaikideak: Bitor Alonso Fradua, Galder Gonzalez Larrañaga, Maite Luengo Aguirre, Jone Mitxelena Sanchez eta Olatz Perez de Viñaspre Garralda.

2022ko txiotesia6

aldatu

2022ko azaroaren 22an egin zen txiotesiaren 6. edizioa. 2019/2022 urte bitartean defendatutako tesiak edo 2022an egin-bidean zeudenak aurkeztu zitezkeen lehiaketan. guztira 106 aurkeztu ziren, 58 emakume eta 48 gizon.[25]

Unibertsitate hauekin loturiko tesiak ziren: UPV/EHU, Nafarroako Unibertsitatea, UPNA/NUP, Deustuko Unibertsitatea, UNED, Miamiko Unibertsitatea, Nancyko Unibertsitatea, UPPA, Valladolideko Unibertsitatea, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa, eta Madrilgo Complutense Unibertsitatea.

Ikerketa-zentro hauetako ikertzaileak izan ziren parte-hartzaileen artean: IKER, BERCeko (Basque Excellence Researc Center) BC3, Biofisika, Achucarro, BCBL, CFM, BCAM eta DIPC zentroetakoek; BRTAko (Basque Research & Technology Alliance) AZTI, CIDETEC, CICbioGUNE,  CICbioMAGUNEkoek eta hainbat institututakoek: Biodonostia, Polymat eta Biocrucesekoek. Eta hainbat eta hainbat ikertaldetakoek: DREAM, ELEBILAB, MAC (Mutaciones Audiovisuales Contemporáneas), NOR, Gluten3S, Hegoa, AFIT, Nanobiocel, Laslab, Molbiol-Cancer, ZIBIO, KideOn, ENEDI, NUMAPS, Ibai ekologia, Deusto Physical Therapiker, Gaixotasun konplexuen Genetika eta Epigenetika, Parte Hartuz...

Jakintza-arlo hauetako lanak izan dira, besteak beste: Memoria, Soziolinguistika, Ekologia, Ekonomia, Komunikazioa, Kazetaritza, Biomedikuntza, Polimeroak, Osasuna, Artea, Klima, Enpresa, Literatura, Musika, Filosofia, Ingeniaritza, Kimika, Hezkuntza, Hizkuntzalaritza, Zuzenbidea, Genetika, Zinema...

Hauek izan ziren epaimahaikideak: Uxoa Iñurrieta, Miren Berasategi, Oskar Gonzalez, Jon Mentxakatorre eta Eider Urkola.

 
2022ko Txiotesia6 lehiaketako sei txio irabazleak (Txio ulergarrienak, Jone Bilbao). Urdaibaiko estuarioko saneamendu-lanen efektua aztertzen fitoplankton eta aldagai fisiko-kimikoen analisien bidez.[26]

Euskarazko ikerlari gazteentzako foroak

aldatu

Badira euskarazko ikerlari gazteen ikerketa-lana zabaltzeko asmoak dituzten beste foro edo sari batzuk. Ikergazte kongresua eta Koldo MItxelena Saria aipagarriak dira.

Ikergazte kongresua

aldatu
 
Ikergazte saridunak 2017an

Txiotesiaren helburu bera duen Ikergazte kongresua bi urterik behin antolatzen du UEUk 2015etik ikerlari gazteen topalekua izateko. 200 baino gehiago izaten dira partaideak eta 140 artikulu inguru aurkeztu izan dira aldi bakoitzean. Ekitaldi bakoitzean 8 sari banatzen dira:[27]

  • Arlo bakoitzeko sariak (Giza zientziak, Gizarte zientziak, Zientziak eta Natura zientziak, Osasun zientziak eta Ingeniaritza eta arkitektura).
  • Euskal Herriko garapenerako ikerketa interesgarrienaren Udalbiltza saria.
  • Mikroaurkezpen onena.
  • Poster digitalen #IkerTxio saria:

Koldo Mitxelena Saria

aldatu

Euskarazko tesietarako Koldo Mitxelena Saria bi urterik behin antolatzen dute Euskaltzaindiak eta EHUk 2008az geroztik.[28]

 
Uxoa Iñurrieta eta Iraia Muñoa zientzialariak Txiotesia lehiaketako irabazleak 2016an
 
2018ko Txiotesia lehiaketaren sari banaketa. Naima El Bani bideo konferentziaz eta erdian Juanmari Agirreurreta
 
Lehen Txiotesiako parte hartzaileak (2013)

Erreferentziak

aldatu
  1. Irureta Azkune, Onintza. (2013-12-01). «86 tesilariren txioak ikerkuntza euskaraz aldarrikatzeko» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-12-09).
  2. Martinez Egiluz, Maitane. «Parkinson gaixotasunaren diagnosi goiztiarra eta prognostikoa, biomarkatzaileak identifikatzea ikaskuntza automatikoaren teknikak aplikatuz» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
  3. Galardi Fernandez de Agirre, Maider. (2024). «Euskal gatazkaren ertzetako biolentziak» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
  4. García Domingo-Aldama, Alejandro. (2024). «TEDC2k zentrosomaren bikoizketan eta egonkortasun genomikoaren mantentzean duen rola aztertzen» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
  5. Irureta Azkune, Onintza. (2013-12-01). «86 tesilariren txioak ikerkuntza euskaraz aldarrikatzeko» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  6. «Estitxu Garai: “Gabezia ez da euskarazko publizitatearena, arazoa publizitate-agentzia handien lan egiteko erarena da” — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  7. «Ama,irakurriko ipuin hau?-Bai maitia:peptidasen aktibitatearen aldaketak heste lodiko minbizietan2011.-Eta zer dira peptidasak? — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  8. «46 ikertzaile euskaldunen tesiak txiokatu ziren atzo #txiotesia2 lehiaketan — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  9. «Itziar Gonzalez-Dios eta Eneko Bidegain dira #Txiotesia2 lehiaketako irabazleak» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  10. «#txiotesia2: txioak — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  11. «Egitura sintaktiko konplexuen identifikazioa eta sinplifikazio automatikoa euskararen tratamendu automatikoan — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  12. «"1. Mundu Gerra Eskualduna-n" Alemanen aurka herraz, 7.000 ale erraz zabaltzen ziren euskaraz eta zer idazten zuten gerraz? — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  13. a b c Berria. «Uxoa Iñurrieta eta Iraia Muñoa irabazle 'txiotesien' hirugarren lehiaketan» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  14. «Naima El Bani geologoa eta Juanmari Agirreurreta filosofoa dira txiotesia4 lehiaketako irabazleak — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  15. «Ipar Altantikoan eta Artikoan iraganeko itsas-hondoko korronteen tenperaturaren azterketa foraminifero bentonikoak erabiliz — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  16. «Fikzioa J.-P. Sartreren diskurtso teorikoan — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  17. «Ainhoa Gonzalez eta Eider Urkola dira #txiotesia5 lehiaketako irabazleak — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-11-26).
  18. «#Txiotesia6 Txioen laburpena - TBX.eus» tbx.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-03).
  19. «Txiotesia 6ko txio guztiak batera — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (UEU) (Noiz kontsultatua: 2022-12-03).
  20. «Jone Bilbao eta Elena Muñoz dira #Txiotesia6 lehiaketako irabazleak» El Diario Vasco 2022-12-02 (Noiz kontsultatua: 2022-12-03).
  21. Bilbao, Jone. (2022-11-22). «Urdaibaiko estuarioko saneamendu-lanen efektua aztertzen fitoplankton eta aldagai fisiko-kimikoen analisien bidez — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Udako Euskal Unibertsitatea) (Noiz kontsultatua: 2022-12-03).
  22. Muñoz, Elena. (2022-11-22). «Hesteetako hanturazko gaixotasuna tratatzeko zelula ama mesenkimaletako serkretomaz kargatutako hidrogeletan oinarritutako ondeste-formulazioen 3D inprimaketa — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2022-12-03).
  23. «38 euskal ikertzailek parte hartu zuten atzo Txiotesia7 lehiaketan» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
  24. «Txiotesia7 lehiaketako irabazleak dira Maitane Martinez Eguiluz eta Maider Galardi Fernandez de Agirre» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
  25. «#txiotesia6: datuak — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2023-02-08).
  26. «Urdaibaiko estuarioko saneamendu-lanen efektua aztertzen fitoplankton eta aldagai fisiko-kimikoen analisien bidez — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
  27. «Ikergazte kongresuko sariak banatu dituzte — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  28. «Koldo Mitxelena saria jaso dute UPV/EHUko bost doktorek beraien euskarazko tesiagatik» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-01-18).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu