Iban Zaldua
Iban Zaldua González (Donostia, Gipuzkoa, 1966ko otsailaren 18a - ) euskal idazlea da, ipuin arloan nabarmena. Euskaraz eta gaztelaniaz idazten du.
Iban Zaldua | |
---|---|
![]() (2008) | |
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1966ko otsailaren 18a (54 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak |
euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | katedraduna eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea |
Mugimendua | Errealismo zikina |
Genero artistikoa |
ipuina eleberria saiakera |
Literaturaren Zubitegiko fitxa | 163 |
Inguma | iban-zaldua-gonzalez |
BiografiaAldatu
EHUn Geografia eta Historian lizentziaduna da eta egun bertako Ekonomiaren Historia irakasle ere bai Letretako Fakultatean.[1] Gaur egun Gasteizen bizi da[2].
Ibilbide literarioaAldatu
Iban Zalduak ipuina, eleberria eta kritika landu ditu baina ipuin eta istorio laburren arloan nabarmentzen da[3]. Hainbat komunikabide, aldizkari, eta blogetan hartzen du parte, hala nola, La Galleta del Norte, Lata, Parentesis, Argia, El País, Nabarra, Eremulauak eta Volgako batelariak, azken honetan, aldizkari elektronikoaren erredakzio batzordeko partaidea izan zen[3].
Bere hasierako lanak 80. hamarkadan eman ziren eta zenbait sari jaso zituen, Patios, (1987) Gasteizko Hiria saria eta Veinte cuentos cortitos (1989) IV. Gipuzkoa Aldundia saria adibidez. Bere lan nabarmenena, aldiz, 90. hamarkadan eman zen.Gerardo Markuletarekin Ipuin euskaldunak (Erein, 1999) idatzi zuenetik, ipuingintza jorratu zuen lan esanguratsu asko argitaratuz: Gezurrak, gezurrak, gezurrak (Erein, 2000); Traizioak (Erein, 2001); La isla de los ántropologos y otros relatos (Lengua de Trapo, 2002); Itzalak (Erein, 2004); Etorkizuna (Alberdania, 2005); Gerra zibilak (Argia, 2009); Ipuinak. Antologia bat (Erein, 2010)[3][4]. Etorkizuna ipuin bildumari esker 2006ko Euskadi Saria Euskarazko Literaturari irabazi zuen[5].
Zalduaren eleberrigintza umoretsua da. Honen adierazle dira bere bi eleberriak Si Sabino viviría (Lengua de Trapo, 2005) eta Euskaldun guztion aberria (Alberdania, 2008)[3].
Haur eta Gazte Literatura ere landu du Kea ur gainean (Elkar, 2002) eta Ile luzeen kondaira (Pamiela, 2004) eleberri laburrekin[3][6].
2012ko Euskadi Literatura Sarietan, berriz, Haur eta Gazte Literaturari zegokion garaikurra eskuratu zuen Azken garaipena (Ikastolen Elkartea, 2011) komikiari esker[7]. 2015eko urtarrilaren 6an, hiru ipuin sartu zituzten 'Best European Fiction 2015' antologian.[8]
Kritikari lanaAldatu
Iban Zalduak literatur eta musika kritika ere lantzen ditu, Oharrak & Hondarrak bere blogean, eta baita musika iruzkinak eginez Euskadi Irratiko Faktoria saioan, "Asteko soinu banda" atalean (2017tik)ː adibidez, euskal gatazkaren historia musikala iruzkindu izan du tarte horretan.[9] Zalduak esana da, kritika ere badela "idazlearen zeregina, irakurlea den neurrian. Idazlea izatea kontu zirkunstantziala dela dio, naturalagoa dela irakurritakoaren gaineko iritzia ematea."[10]
Kritika saiakera alorrean Obabatiko tranbia (Alberdania, 2002) eta Animalia disekatuak (Utriusque Vasconicae, 2005) ditu argitaratuak.[3] Alor honetan, Euskadi Literatura Saria Gaztelaniazko saiakerari lortu zuen Ese idioma raro y poderoso (Lengua de Trapo, 2012) lanarekin[11].
IdazkeraAldatu
Mari Jose Olaziregiren iritziz, narrazio oso laburrei neurria ondo hartu dien idazlea da Zaldua, istorio zorrotz, ironiko eta umoretsuak eraikitzen dituelarik. Bere lanen beste ezaugarri nabarmena egileak paradoxak eraikitzeko daukan joera litzateke. Baita errealitatea eta fikzioa nahasiz, hiper-errealitateak sortzeko abilezia ere.[3]
SariakAldatu
- 2006ko Euskadi Literatura Saria. Etorkizuna (2005, Alberdania) narrazio lanagatik[5].
- 2012ko Euskadi Literatura Saria Azken garaipena (2011, Ikastolen elkartea) lanari esker (haur eta gazte literaturan).[7]
- 2013ko Euskadi Literatura Saria Ese idioma raro y poderoso (2012, Lengua de Trapo) lanari esker (gaztelaniazko saiakera alorrean)[11].
LanakAldatu
Etorkizuna | |
---|---|
260px | |
Audioa | |
Iban Zaldua, Etorkizuna liburuko eta izen bereko ipuinaren pasarte bat irakurtzen. | |
Datuak | |
Argitaratze-data | 2005 |
Generoa | Narrazioa |
Jatorrizko izenburua | Etorkizuna. Hamabost ipuin ia politiko eta bat opari |
Ilustratzailea | Azala eta diseinua: Antton Olariaga |
Orrialdeak | 122 |
ISBN | 84-96643-28-x |
Sariak | 2006ko Euskadi Literatura Saria |
Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak, guztira berak sorturiko 70 lan baino gehiago erakusten ditu.[12] Bere liburu aipagarrienak hauek dira:
Azken garaipena | |
---|---|
260px | |
Audioa | |
Iban Zaldua, Azken garaipena komikiaren pasarte bat irakurtzen. | |
Datuak | |
Argitaratze-data | 2011 |
Generoa | Komikia |
Ilustratzailea | Julen Ribas |
Orrialdeak | 48 |
ISBN | 978-84-938938-9-7 |
Sariak | 2012ko Euskadi Literatura Saria (Haur eta Gazte Literatura) |
NarrazioaAldatu
- Veinte cuentos cortitos (1989, Gipuzkoako Foru Aldundia)
- Ipuin euskaldunak (1999, Erein). Gerardo Markuletarekin batera
- Gezurrak, gezurrak, gezurrak (2000, Erein)
- Traizioak (2001, Erein)
- La isla de los antropólogos y otros relatos (2002, Lengua de Trapo)
- Itzalak (2004, Erein)
- Etorkizuna (2005, Alberdania)
- Si Sabino viviría (Lengua de Trapo, 2005)
- Euskaldun guztion aberria (2008, Alberdania)
- Biodiskografiak (2011, Erein)
- Idazten ari dela idazten duen idazlea (2012, Elkar)
- Inon ez, inoiz ez (2014, Elkar). Katalanera itzulia[13]
- Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak (2018, Elkar).[14]
- Como si todo hubiera pasado (2018, Galaxia Gutenberg).
SaiakeraAldatu
- Historia: zientzia ala literatura?: historiari buruzko gogoeta sorta (1995, UEU) Pruden Gartzia Isastirekin[15]
- Industrializaziotik desindustrializaziora? Euskal Herria kapitalismoaren... (1995, UEU) Mikel Zurbano Irizarrekin. ISBN: 84-86967-67-8
- Militarismo eta antimilitarismo: iragana, oraina, erronkak (1997, UEU)[16]
- Obabatiko tranbia (2002, Alberdania)[17]
- Itzulpena: Euskal Herriko ekonomi hazkundea eta gizarte-aldaketak (1100-1850) (1999, UPV/EHU) Emiliano Fernández de Pinedo
- Animalia disekatuak (Libeloak, panfletoak...) (2005, Utriusque Vasconiae)[18]
- Ese idioma raro y poderoso (2012, Lengua de Trapo)
- (Euskal) Literaturaren alde (eta kontra) (2016, Elkar)[19]
- Korrespondentziak (2019, Etxepare Euskal Institutua-Erein). James Robertson idazle eskoziarrarekin batera
Haur eta gazte literaturaAldatu
KomikiaAldatu
- Azken garaipena (2011, Xabiroi-Ikastolen Elkartea) .Julen Ribasekin batera
ErreferentziakAldatu
- ↑ Zaldua González, Iban. Unibertsitateko Irakasle Lankidea, EHU, 2017-10-20
- ↑ «ZALDUA, Iban. Portal Literatura Vasca» www.basqueliterature.com Noiz kontsultatua: 2020-05-07.
- ↑ a b c d e f g Zaldua, Iban, Auñamendi Eusko Entziklopedia, 2017-10-20
- ↑ Euskal Literaturaren Hiztegia (ELH). Noiz kontsultatua: 2020-05-07.
- ↑ a b «2006.urteko 'Euskadi' Literatura sariak - Cultura - Euskadi.eus» www.euskadi.eus Noiz kontsultatua: 2020-05-07.
- ↑ «ZALDUA, Iban. Portal Literatura Vasca» www.basqueliterature.com Noiz kontsultatua: 2020-05-07.
- ↑ a b «Euskadi Literatura Sariak 2012 - Cultura - Euskadi.eus» www.euskadi.eus Noiz kontsultatua: 2020-05-07.
- ↑ «Iban Zalduaren hiru ipuin sartu dituzte 'Best European Fiction 2015' antologian», Berria, 2015-01-07
- ↑ «‘Pakean utzi arte’-tik ‘ETA, deja alguna discoteca’-ra: euskal gatazkaren mikrohistoria musikalerako ahalegin raté-a (Euskadi Irratirako nire tartearen transkripzioa)» Oharrak & Hondarrak 2018-02-23 Noiz kontsultatua: 2018-02-26.
- ↑ SLU, Herritar Berri. (2016-11-24). «IBAN ZALDUA» GAUR8 Noiz kontsultatua: 2018-02-26.
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Premios Literarios Euskadi: Premiados» www.euskadi.eus 2019-06-24 Noiz kontsultatua: 2020-05-07.
- ↑ kudeatzailea. Iban Zaldua Gonzalez :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea. Noiz kontsultatua: 2018-01-06.
- ↑ Enlloc, mai (2015, Godall Edicions)
- ↑ Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak
- ↑ Historia: zientzia ala literatura? : historiari buruzko gogoeta sorta. Udako Euskal Unibertsitatea D.L. 1995 ISBN 848696766X..
- ↑ Militarismoa eta antimilitarismoa : iragana, oraina, erronkak. Udako Euskal Unibertsitatea 1997 ISBN 8486967813..
- ↑ 1966-, Zaldua, Iban,. ([2002]). Obatatiko tranbia : zenbait gogoeta azken aldiko euskal literaturaz (1981-2001). Alberdania ISBN 8495589540..
- ↑ 1966-, Zaldua, Iban,. (2005). Animalia disekatuak : (libeloak, panfletoak eta beste zenbait taxidermia-lan). (1. argit. argitaraldia) Utriusque Vasconiae ISBN 8493406635..
- ↑ 1966-), Zaldua, Iban (. (L.G. 2016). (Euskal) literaturaren alde (eta kontra) : dekalogoak, manifestuak eta bestelako artefaktu apokaliptiko zein integratuak. Elkar ISBN 9788490276723..
BibliografiaAldatu
- Sampedro Alegria, Aiora: Iban Zaldua: Gauza eta beste. - Egan, 2017-1/2, 97-111.
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- Iban Zaldua, Literaturaren Zubitegian.
- Volgako Batelariak bloga
- Oharrak & Hondarrak bloga.
- Iban Zaldua, Alberdanian
- Elkarrizketa, Argian
- (es) Zaldua, Iban (Viento Sur, 2017ko martxoaren 22an), «La literatura, ¿sirve para algo? Una crítica de Patria, de Fernando Aramburu». 2018/08/25ean kontsultatua.