Sukaldaritza

Artikulu hau kontzeptu kulturalari buruzkoa da. Janari eta edarien prestaketa gaitzat duena beste hau da: Sukaldaritza (janari eta edarien prestaketa); ondo jan eta edateko artea gaitzat duena, berriz, hau da: Gastronomia

Sukaldaritza elikagaiak aukeratu, prestatu eta sukaldatzeko teknika eta praktika kulturalen multzoa da. Hain zuzen, sukaldaritza kultura bakoitzaren adierazgarri nabarmena den jarduera da.

Bakailao kokotsak pil-pilean, Euskal Herriko sukaldaritzako platera.

HistoriaAldatu

Mendebaldeko sukaldaritzaren oinarriak Pizkunde garaian jarri ziren. Katerina Medici, geroago Henrike II.a Frantziakoa izan zenarekin ezkondu zenean, Italiako sukaldaritza sofistikatua eraman zuen Frantziara. Geroago, Luis XIV.a, XV.a eta XVI.a erregeekin frantses Grande Cuisine sortu zen, Marie-Antoine Carême, George-Auguste Escoffier eta 1938. urtean frantses sukaldaritzaren inguruan Larousse Gastronomique argitaratu zuen Prosper Montagnéren idatzi eta lanei esker.

Euskal HerrianAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko sukaldaritza»

Euskal Herrian, 1970. urte inguruan, Luis Irizar sukaldariaren eskutik, Euskal Sukaldaritza Berria sortu zen, eta haren ikasle izan ziren egungo euskal sukaldari entzutetsu ugari. Juan Mari Arzak sukaldariak, bestalde, euskal sukaldaritza eman du ezagutzera mundu osoan. [1]

2009an, Donostian Basque Culinary Center izeneko gunea martxan jarri zen, Euskal Herria goi sukaldaritzaren eta zientzia gastronomikoen nazioarteko erreferentziazko gune bihurtzeko asmoz.[2]

2018an, Euskal Herrian 37 jatetxek Michelin izarrak eskuratu zituzten. Horietako lauk emakume sukaldariburuak dituzte: Elena Arzak, Estela Velasco, Pilar Idoate, Aizpea Oihaneder.[3]

Euskal Herrian, hemengo jangaiak erabiltzeaz gainera, gaur egungo sukaldaritza baliabide berriei esker, beste kulturetako osagaiak ere erabiltzen dira.

ErreferentziakAldatu

  1. Euskal sukaldaritza, munduko onenen artean. (Noiz kontsultatua: 2018-12-01).
  2. Basque Culinary Center proiektua abian da. (Noiz kontsultatua: 2018-12-01).
  3. Berria.eus. «Puntako platerak, ertzetako egileak» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-12-01).

Kanpo estekakAldatu