Manuel Lekuona

euskal idazlea

Artikulu hau apaiz eta euskaltzain oiartzuarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lekuona».

Manuel Lekuona Etxabeguren (Oiartzun, Gipuzkoa, 1894ko otsailaren 9a - 1987ko uztailaren 30a) idazlea, apaiz katolikoa eta euskaltzaina izan zen. Gasteizen apaiz ordenatu zen. Hango apaizgaitegian, euskarako eta euskal literaturako eskolak eman zituen 1916az geroztik, hogei urtez. Euskal literaturako ikerlanak egin zituen, bertsolaritzaren eta poesiaren inguruan bereziki.[1]

Manuel Lekuona


4. euskaltzainburu

1967 - 1970
Jose Maria Lojendio - Luis Villasante
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakManuel Lekuona Etxabeguren
JaiotzaOiartzun1894ko otsailaren 9a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1987ko uztailaren 30a (93 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, apaiza eta hizkuntzalaria
Jasotako sariak
KidetzaEuskaltzaindia
Eusko Ikaskuntza
Euskalerriaren Adiskideen Elkartea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Inguma: manuel-lekuona-etxabeguren-1894-1987 Literaturaren Zubitegia: 295

Bizitza aldatu

 
Manuel de Irujo eta Manuel Lekuona, aita Barandiarani eginiko omenaldian.

Gasteizko apaizgaitegian ikasketak egin ondoren apaiz egin zen 1916an. Apaizgaitegi hartako euskara eta euskal literaturako irakasle izan zen 20 bat urtez. 1919an, sortu berri zen Euskaltzaindiko euskaltzain urgazle izendatu zuten.[2] Eusko Ikaskuntza erakundeko sortzaileetako bat izan zen. 1924an Kardaberaz Bazkuna sortu zuen eta bera izan zen zuzendari.[1] Kardaberaz Bazkuna elkarteak Euskal Herriko arteari eta historiari buruzko lan garrantzitsuak eman zituen argitara: Gabon Kantak (1933), Eun dukat (1935), Martin anaiarekin batera idatziriko antzezlana eta Antzerti aldizkarian argitaratua. Urte hartan bertan gipuzkerara itzuli zituen Jean Barbierren Sorginak eta Piarres Larzabalen Akillomendi.

1935ean Literatura oral euskérica lan handia plazaratu zuen. Gerra garaian Lasarteko komentu batean ezkutatuta egon zen. 1948koa da Jesus Aurraren Bizitza eta 1949koa Gerrateko nere amabi kanta. Hurrengo urtean euskaltzain oso izendatu zuten eta bere sarrerako hitzaldia Euskera aldizkariak jaso zuen, Gorotzika'tik Gurutzeaga'ra izenburuarekin.

Ahozko literaturaren alorrean ere, lan gaitza egin zuen. 1967an, Euskaltzaindiaren urrezko ezteiak ospatzear zeudela, Euskaltzaindiko lehendakari hautatu zuten. Gasteizko Ikaskuntza Teologikoko seminarioak Doctor Honoris Causa izendatu zuen 1980an Jose Migel Barandiaranekin batera. RIEV, Euskalerriaren Alde, Eusko Folklore, Antzerti, Euskera, Egan, Euskalerriaren Adiskideak elkarteko buletina, Euzko Gogoa, El Bidasoa, Oiarso, Príncipe de Viana, Kardaberaz Bazkuna, Arantzazu, Gure Herria eta Eusko Ikaskuntza erakundeek plazaraturiko aldizkarietan eman zituen argitara lan garrantzitsuenak.

Aipaturikoez gainera nabarmentzekoak dira Belenen, Bizia Maite-irria eta Tanzlied olerkiak, arteari buruzko Romanikoa Gipuzkoa'n, El Monasterio de MM Brígidas de Lasarte, Parroquia de S. Pedro de Lasarte, Fuentes de la M. Rafols, Ciencia Tomista, La catedral de Calahorra, Iglesia de Santiago de Calahorra eta La iglesia parroquial de Andoain, literaturari buruzko Orixe'ren Euskaltzaindian sartzea eta Brabanteko Jenobeba obrako aitzin-solasa eta obra erlijiosoak. 1978az gero Kardaberaz Bazkunak Manuel Lekuonaren Idazlan Guztiak argitaratu zituen 12 liburukitan.

Euskaltzaindiaren laugarren presidentea izan zen, 1967an Jose Maria Lojendio ordezkatuz. 1970an Luis Villasantek bete zuen haren lekua. Eusko Ikaskuntzak 1983tik Manuel Lekuona Saria urtero ematen du, lehenengoa egile honek berak jaso zuela.

Bibliografia aldatu

Antzerkia aldatu

  • 1932: Maya. Andre Maya Erregiña
  • 1935: Eun dukat
  • 1965: Bi antzerki eta itzaldi bat [Eun dukat - Ameriketako osaba]. Santa Clara

Bertsolaritza aldatu

  • 1935: Literatura oral euskérica
  • 1978: Idaz-lan guztiak. 1. Aozko literatura

Poesia aldatu

  • 1918: Métrica vasca
  • 1930: Poesía popular vasca
  • 1948: Iesus aurraren bizitza. Eresidun aur-poematxoa, bost kantetan

Opera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Bidegileak 1. Gobierno Vasco 1994 ISBN 84-457-0397-8. PMC 630240972. (Noiz kontsultatua: 2021-06-05).
  2. Akesolo, Lino. (1978). Karmel aldizkaria. Lekuona euskaltzain. , 35-47 or. ISBN 1132-2357..

Kanpo estekak aldatu