Ikergazte

euskarazko ikerlari gazteen kongresu

Ikergazte kongresua euskarazko ikerlari gazteen kongresua da. Euskal komunitate zientifiko-intelektuala trinkotzeko asmoz bi urterik behin antolatzen du 2015etik Udako Euskal Unibertsitateak, lehenengo hartan Durangon, 2017an Iruñean eta 2019an Baionan eta 2021ean Gasteizen izan da.[1]

Ikergazte
IkerGazteLogo.jpg
Datuak
Izen laburra Ikergazte
Mota biltzar zientifiko sorta
Erabilitako hizkuntza euskara
Historia
Sorrera 2015
Webgune ofiziala

200 baino gehiago izaten dira partaideak eta 140 artikulu inguru aurkeztu izan dira aldi bakoitzean.

Ikerlari euskaldunen bilkuraAldatu

Euskaraz lanean diharduten ikerlariak hain sakabanatuta egonda, hainbat ikerketa zentrotan eta kohesiorik gabe, hiru eguneko biltzar honek guztiek elkarren berri izatea, eta diziplina akademikoen arteko gogoetak sortzea ditu helburu.[2][3] Ikertzaile euskaldunen kopurua etengabe ari da hazten, inoiz baino gehiago dira, eta beraien arteko eta lanen ezagutza erraztu nahi da. Ildo horretatik, UEUk hainbat arloko adituak bildu izan ditu hainbat ekimenetan azken hamarkadetan: Informatikari Euskaldunen Bilkura (11 edizio) da, besteak beste, horren adibide argia. Ikerketan euskarazko produkzioa hazten ari da, baina hazkuntza ez da behar bezain handia, ikertzaileen lana ebaluatzeko irizpideak dira arrazoietako bat. [4][5][6]

Ikergazte 2021 GasteizAldatu

Gasteizko Europa Biltzar Etxean izan zen ekainaren 9, 10 eta 11n. 150 komunikazio aurkeztu ziren. 2021eko batzorde zientifikoa osatu zuten 47 ikerlariak Olatz Arbelaitz, Blanca Urgell, Miren Josu Omaetxebarria eta Ainhoa Latatuk koordinatu zituzten.[7][8][9][10][11]

SaridunakAldatu

Arlo bakoitzeko saridunak hauek izan ziren 2019an:[12]

Euskal Herriko garapenerako ikerketa interesgarrienaren Udalbiltza saria:

Mikroaurkezpen onena:

  • Maialen Akizu: Bertsolarien izeberg-a. Zaintzaren begiradatik bertsolarien bizitzen azterketa (Gizarte Zientziak eta Zuzenbidea)

Poster digitalen #IkerTxio saria:

  • Maialen Vázquez: Hezkuntza Nutrizionala: Gluten Gabeko Dieta Segurua, Orekatua eta Inklusiboa (Osasun Zientziak)

Batzorde zientifikoaren kideakAldatu

Batzorde TeknikoaAldatu

Ikerketa talde laguntzaileakAldatu

Ikergazte 2019 BaionaAldatu

 
Ikergazte2019 biltzarreko aktak.[20]

Baionan izan zen maiatzaren 27, 28 eta 29an, Errobiko Campusean, Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatean. 112 komunikazio aurkeztu ziren. 2019eko batzorde zientifikoa osatu zuten 47 ikerlariak Miren Josu Omaetxebarriak, Urtzi Etxeberriak, Olatz Arbelaitz, eta Ainhoa Latatuk koordinatu zuten bost arlo hauetan:

Batzorde zientifikoaren kideakAldatu

  • Giza zientziak eta Artea: Itziar Aduriz, Garazi Arrula (UPV/EHU), Haizea Barcenilla (UPV/EHU), K. Josu Bijuesca (Deustuko Unibertsitatea), Aritz Irurtzun (CNRS-IKER, UEU), Kepa Korta (UPV/EHU), Aitzpea Leizaola (UPV/EHU, UEU), Elizabete Manterola (UPV/EHU, UEU), Ismael Manterola (UPV/EHU, UEU), Blanca Urgell (UPV/EHU)
  • Gizarte-zientziak eta zuzenbidea: Josu Amezaga (UPV/EHU, UEU), Aitor Bengoetxea (UPV/EHU, UEU), Eneko Bidegain (MU, UEU), Lore Erriondo (UPV/EHU, UEU), MªLuz Esteban (UPV/EHU, UEU), Mikel Iruskieta (UPV/EHU, UEU), Xabier Landabidea (Deustuko Unibertsitatea, UEU), Ixusko Ordeñana (UPV/EHU), Iñaki Peña (Deustuko Unibertsitatea)
  • Zientzia zehatzak eta natur-zientziak: Elizabete Alberdi (UPV/EHU, UEU), Arantza Aldezabal (UPV/EHU, UEU), Estibaliz Apiñaniz (UPV/EHU, UEU), Arturo Apraiz (UPV/EHU, UEU), Itziar Aretxaga (INAOE), Inmaculada Arostegi (UPV/EHU, UEU), Arturo Elosegi (UPV/EHU, UEU), Nestor Etxebarria (UPV/EHU, UEU), Kizkitza Insausti (NUP), Maite Insausti (UPV/EHU), Marian Iriarte (UPV/EHU), Natxo Irigoien (NUP), Josu Jugo (UPV/EHU, UEU), Ane Sarasola (UPV/EHU)
  • Ingeniaritza/Arkitektura: Olatz Arbelaitz (UPV/EHU, UEU), Gorka Azkune (Deustuko Unibertsitatea), Haritza Camblong (UPV/EHU, ESTIA‐Recherche, UEU), Jose Miguel Campillo (UPV/EHU, UEU), Unai Fernandez de Betoño (UPV/EHU, UEU), Igor Peñalba (UPV/EHU), Olatz Perez de Viñaspre (UPV/EHU, UEU), Maialen Sagarna (UPV/EHU), eta Arkaitz Zubiaga (University of Warwick)
  • Osasuna: Rafael Aldabe (CIMA, NU), Jose Ramon Bilbao (UPV/EHU, Gurutzetako ospitala), Koldo Callado (UPV/EHU, UEU), Izaskun Elezgarai (UPV/EHU, UEU), Felix Elortza (Biogune, UEU), Xabier Isasi (UPV/EHU, UEU), eta Nerea Osinalde (UPV/EHU).

SaridunakAldatu

Arlo bakoitzeko saridunak hauek izan ziren 2019an:[12]

  • Giza zientziak: Julen Manterola Agirre, "Neptuno berreraiki, -a artikulua kalkulatzeko: euskal inesibo singularraren diakronia eta berreraiketa metodoaren dibulgazio saio bat".
  • Gizarte zientziak: Libe Mimenza, "Euskarazko komunikabideen aukerak sare sozialetan: LIKEly".
  • Zientziak: Amaiur Esnaola Illarreta, "Piriniotako muturluzearen (Galemys pyrenaicus) ekologia eta enari ekologikoen berrikuspena".
  • Osasun zientziak: Nagore Elu, "USP9X: Angelman sindromearen tratamendurako itu berria ote?".
  • Ingeniaritza. Mikel Mendizabal Eizaguirre, "Sandwich biskoelastikoen nukleoaren lodieraren eragina igogailu baten erantzun dinamikoan”

Euskal Herriko garapenerako ikerketa interesgarrienaren Udalbitza saria: Ander Rodriguez Lejarza, "Euskal Herriko landa-komunitateen sintaxi berria: zehar-objektu izatetik subjektu izatera. Erresilentzia gaitasuna bi mila urtez”

Poster-aurkezpen onenak:

Ikergazte 2017 IruñeaAldatu

 
Ikergazte kongresuaren artikulu-bilduma,[21] Iruñea, 2017

Iruñean izan zen, Nafarroako Unibertsitate Publikoko campusean.[22] 122 komunikazio aurkeztu ziren. 2017eko batzorde zientifikoa osatu zuten 47 ikerlariak Miren Josu Omaetxebarriak, Edurne Koch-ek eta Ainhoa Latatuk koordinatu zituzten bost arlo hauetan:[23][24]

Batzorde zientifikoaren kideakAldatu

SaridunakAldatu

Arlo bakoitzeko saridunak hauek izan ziren 2017an: [25]

  • Giza Zientziak. Garazi Arrula Ruiz (Tafalla, 1987) “Erdaraz, mesedez»: Auto-itzulpen literarioa Euskal Herrian, ikuspegi orokor bat” UPV/EHU
  • Gizarte Zientziak. Aratz Ramirez de la Piscina Arrillaga (Gasteiz, 1988). Nanoteknologien eta RFID dispositiboen arteko konbergentzia teknologikoa: pribatutasunarentzako mehatxu berri baten atarian? UPV/EHU
  • Zientziak. Ex equo:
    • Amaiur Esnaola (1992, Donostia). Piriniotako muturluzearen (Galemys pyrenaicus) ekologia espazial eta trofikoa: kontserbaziorako funtsezko 
faktoreak. UPV/EHU
    • Ania Ibarguren (1988, Donostia). Noaingo oilategi konpostagailua etxeko soberakin organikoak aprobetxatzeko ikerkuntza partehartzailea. NUP
  • Osasun Zientziak. Olatz Goñi Balentziaga (1999, Donostia) Tumoreak, estres sozialak eta estresari aurre egiteko estrategiek jokabide depresiboan eta garunaren 
aktibitatean duten eragina. UPV/EHU
  • Ingeniaritza. Jaione Etxebarria Elezgarai (1986, Ondarroa). Gailu mikro-fluidiko analitikoetarako osagaien garapen eta azterketa. UPV/EHU

Poster aurkezpen onenak:

  • Giza Zientziak. Begoña Altuna Díaz (1989, Bilbo) Euskarazko ezeztapenaren tratamendu automatikorako azterketa. UPV/EHU
  • Gizarte Zientziak. Beñat Garaio. Gasteiz. “Urkixote eta euskararen aurkako gurutzada”: buru bakarreko etsaia?
  • Zientziak. Nagore Elu Arantzamendi (1992, Ondarroa) Angelman Sindromearen oinarriak ikertzen: Zein da UBE3Aren biktima?
  • Osasun Zientziak. Gotzone Hervás. (1991. Galdakao) Jarduera fisikoa eta gorputz-osaeraren eragina hezur-dentsitate mineralean
  • Ingeniaritza. Haritz Iribas Pardo. (Iruñea). Zuntz optikoan oinarritutako sentsoreen prestazioen muga-efektu berria, egituren egoera monitorizatzea helburu. NUP

Oro har Euskal Herriko Unibertsitate guztiek sostengatu zuten 2017ko Ikergazte Kongresua eta artikulu-bildumen argitalpena: Nafarroako Unibertsitate Publikoa, UPV/EHU, Mondragon Unibertsitateak, Deustuko unibertsitateak eta Nafarroako unibertsitateak. [26][27][28][29][30]

Baita Nafarroako Gobernua, Iruñeko udala eta Udalbiltza ere.

 
Irabazleak 2017ko Ikergazte kongresuan

Ikergazte 2015 DurangoAldatu

 
Ikergazte kongresuaren artikulu-bilduma,[31] Durango, 2015

Durango azokarako erabiltzen den Landako Gunean antolatu zen. 117 komunikazio aurkeztu ziren: giza zientzietan 15, gizarte -zientzietan 21, zientzia zehatz eta natur zientziaetan 26, Ingeniaritza eta Arkitekturan 35 eta Osasunean 20.

Batzorde zientifikoaren kideakAldatu

2015eko batzorde zientifikoa osatu zuten 24 ikerlariak Miren Josu Omaetxebarriak eta Ainhoa Latatuk koordinatu zituzten bost arlo hauetan:[32]

SaridunakAldatu

Arlo bakoitzeko saridunak hauek izan ziren 2015ean:[33]

  • Gizarte Zientziak: Xabier LandabideaEuskaldunok eta telebista XXI. Mende hasieran: ikus-entzuleen hitzetan oinarritutako hurbilketa kualitatiboa”.[36]
  • Osasuna: Nerea Osinalde2Interleukina (IL-2) eta IL-15ak T linfozitoetan piztutako seinalizazio bidezidorren sakoneko azterketa proteomikoa
  • Zientziak eta Natur Zientziak: Ainara ValenciaUgalketako disrupzio endokrinoa, Gernika eta Galindoko araztegien inguruko korrokoietan (Chelon labrosus)
  • Ingeniaritza eta Arkitektura arloan: Gorka AzkuneEzagutzan oinarritutako giza-jardueren eredu dinamiko eta pertsonalizatuak ikasten”.[37]

ErreferentziakAldatu

  1. Urdalleta Lete, Irati. (2021-06-08). ««Gakoa da hemengo instituzioek euskarazko ikerketa ere baloratzea»» Berria Noiz kontsultatua: 2021-06-08.
  2. Pardina Arenaza, Ainhoa. «Ikergazte, euskararen topaleku» Berria Noiz kontsultatua: 2021-06-18.
  3. «Apunte batzuk Ikergazteri buruz» Garaigoikoa 2021-06-14 Noiz kontsultatua: 2021-06-18.
  4. Goikoetxea, Garikoitz. (2015). «Birreta gutxi dauka euskarak» Berria Noiz kontsultatua: 2019-01-17.
  5. «Ikergaztek euskarazko zientzia produkzioa areagotzea bilatuko du» El Diario Vasco 2016-12-15 Noiz kontsultatua: 2019-01-17.
  6. «IKERGAZTE:Ikerkuntza euskaraz ere egin daitekeela erakutsi dugu» www.eitb.eus Noiz kontsultatua: 2019-01-17.
  7. «"Gaur egungo proiektuetan lankidetza eskatzen da eta Ikergaztek aukera hori ematen du"» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-06-11 Noiz kontsultatua: 2021-06-17.
  8. Urdalleta Lete, Irati. «Hasi da ia 200 ikertzaile gazte bilduko dituen Ikergazte kongresua» Berria Noiz kontsultatua: 2021-06-17.
  9. «IkerGazte, Nazioarteko Ikerketa Euskaraz izeneko kongresua, ekainaren 9an hasiko da Gasteizen» El Correo 2021-05-25 Noiz kontsultatua: 2021-06-17.
  10. «"Elkarlanerako eta ideiak sortzeko aukerak ematen ditu Ikergaztek" - Araba» Alea.eus Noiz kontsultatua: 2021-06-17.
  11. «Hemeroteka Ikergazte 2021» IkerGazte 2021 Noiz kontsultatua: 2021-06-17.
  12. a b «Ikergazte kongresuko sariak banatu dituzte — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net Noiz kontsultatua: 2019-06-03.
  13. «IV. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Giza Zientziak eta Artea :: denda :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus Noiz kontsultatua: 2021-06-17.
  14. «IV. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Gizarte Zientziak eta Zuzenbidea :: denda :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus Noiz kontsultatua: 2021-06-17.
  15. «IV. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Zientziak eta Natura Zientziak :: denda :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus Noiz kontsultatua: 2021-06-17.
  16. «IV. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Osasun Zientziak :: denda :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus Noiz kontsultatua: 2021-06-17.
  17. «IV. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Ingeniaritza eta Arkitektura :: denda :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus Noiz kontsultatua: 2021-06-17.
  18. «Olatz Arbelaitz: "Harrobia dago euskarazko ikerketaren munduan"» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-06-17 Noiz kontsultatua: 2021-06-18.
  19. IKERGAZTEko sari berezia Joseba Fernandez de Landa-ri – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. Noiz kontsultatua: 2021-06-18.
  20. III.Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Konfresuko bilduma. Gizarte Zientziak eta Zuzenbidea. (2019). «bilatu :: denda :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus Noiz kontsultatua: 2019-06-03.
  21. «Ikergazte Kongresuaren artikulu bildumak» www.ueu.eus Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  22. «IBAIZABAL: Ikergazte 2017 kongresura ekarpenak bidaltzeko azken astea | Bilbo Hiria irratia» www.bilbohiria.eus Noiz kontsultatua: 2019-01-17.
  23. ikergazte. «BATZORDEAK» IkerGazte 2017 Noiz kontsultatua: 2019-01-17.
  24. Vigor, Iñaki. (2016). «UEUk «IkerGazte» kongresua antolatu du Iruñean NUPekin elkarlanean» naiz: Noiz kontsultatua: 2019-01-17.
  25. «IkerGazte 2017 kongresuak helburuak bete ditu — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net Noiz kontsultatua: 2019-01-17.
  26. «II. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Giza Zientziak eta Artea, Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus Noiz kontsultatua: 2019-01-17.
  27. «II. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Gizarte Zientziak eta Zuzenbidea, Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus Noiz kontsultatua: 2019-01-17.
  28. «II. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Zientzia Zehatzak eta Natur Zientziak, Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus Noiz kontsultatua: 2019-01-17.
  29. «II. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Ingeniaritza eta Arkitektura, Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus Noiz kontsultatua: 2019-01-17.
  30. «II. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Osasun Zientziak, Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus Noiz kontsultatua: 2019-01-17.
  31. «I. Ikergazte: Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu-bilduma :: denda :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  32. ikergazte. «BATZORDEAK» IkerGazte 2015 Noiz kontsultatua: 2019-01-17.
  33. IKERGAZTE kongresuko saridunak – UEU365. Noiz kontsultatua: 2019-01-17.
  34. a b Ikergazteko sari bana Begoña Altuna eta Olatz Perez de Viñasprerentzat – Hizkuntza-teknologiak. Noiz kontsultatua: 2019-01-17.
  35. «Begoña Altuna: "Ikerketan jarraitzeko animatu nauen saria izan da, gauza ondo eginek fruituak ematen dituztenaren seinale" — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net Noiz kontsultatua: 2019-01-17.
  36. (Gaztelaniaz) «Deusto Ubertsitateko Gorka Azkune eta Xabier Landabidea ikerlariak, saridun IkerGazte kongresuan» www.deusto.eus Noiz kontsultatua: 2019-01-17.
  37. «Gorka Azkunek saria jaso du IkerGazte 2015 kongresuan» uztarria.eus Noiz kontsultatua: 2019-01-17.
  38. «Olatz Perez de Viñaspre:» IkerGazte 2019 Noiz kontsultatua: 2019-01-17.
  39. «IkerGazteko bi sari / 2 premios en IkerGazte» DIFusio@ Noiz kontsultatua: 2019-01-17.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu