Lurraldea eta Hizkuntza (jardunaldiak)

Lurraldea eta Hizkuntza jardunaldiak (LuHi) Udako Euskal Unibertsitateko Arkitektura sailak antolatzen dituen biltzarrak dira.

LUHI Jardunaldia 2018an

Hizkuntzaren eta egoera sozio-kulturalaren arteko harremana aztertzea soziolinguistikarekin batera jaio zen. Hizkuntzalaritzaren ikuspegi sozialago batean geografia, lurralde-antolakuntza eta hirigintza ere gehitzen zaizkio. Faktore horiek hiztun-komunitatearengan duten eraginaz, “Lurraldea eta hizkuntza” jardunaldietan hazkunde urbanistikoaren eta hizkuntza-aldaketaren arteko harremanaz hausnartu egin da. Bereziki, arnasguneei edo euskaldunen metaketa demografikoa jazotzen den guneei dagokienez. Izan ere, eragin linguistiko arras ezberdina du hiri handi batean mila etxebizitza berri eraikitzeak edo euskararen arnasgune den herri txiki batean berrehun etxe berri egiteak. Kultura-ondarea ez baitute eraikinek eta naturak soilik osatzen.[1] Euskararen arnasguneek euskararen osasunean duten garrantziaz jakitun, arnasguneen garapena aztertu dute lau bider Lurraldea eta Hizkuntzaren jardunalditan. Arnasguneek beren izaera mantendu nahi badute, garatzea ezinbestekoa da eta garapen horrek izan ditzakeen aldagaiak aztertzeko, alor sozioekonomikotik, sozioekologikotik, kulturaletik eta sozioidentitariotik aztertzen dute gaia.[2]

Lehenengo jardunaldia 2014an antolatu zen, besteak beste, Unai Fernandez de Betoño arkitektoa sustatzaile zela.[1] Gipuzkoako Foru Aldundiak (GFA), eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) antolatu zuten UEUrekin lankidetzan, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak abiatuta zuen ELE/Arnasguneak hedatuz izeneko proiektua lantzeko eta gizarteratzeko helburuarekin.

Bilkura mota hau 2014an antolatu zen lehenengo aldiz. Harrezkero beste saio hauek antolatu dira:

  • 2021: Lurraldea eta Hizkuntza. V. Jardunaldia. Arnasguneen garapen jasangarrirantz. (Donostia, 2021-01-23)
  • 2018: Lurraldea eta Hizkuntza IV. Jardunaldia. Arnasguneen Prebentziotik Garapenera. (Azpeitia, 2018-10-10)
  • 2016: Lurraldea eta Hizkuntza III. Jardunaldia. Oraina eta Geroa (Donostia, 2018-05-12)[3][4]
  • 2015: Lurraldea eta Hizkuntza II. Jardunaldia. Erronkak eta tresnak. (Donostia, 2015-02-05)
  • 2014: Lurraldea eta Hizkuntza Lehen Jardunaldia. Lurraldea eta Hizkuntza. Hizkuntza eta Lurraldea. (Donostia, 2014-07-16 eta 17)[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Lurraldea & hizkuntza, hizkuntza & lurraldea : Donostian 2014ko urtarrilak 16-17. Gipuzkoako Foru Aldundia Gipuzkoa D.L. 2014 ISBN 978-84-7907-725-9. PMC 907050520. (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  2. «Lurraldea eta Hizkuntza - Hizkuntza Berdintasuna» ORAIN Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2020-04-16).
  3. Fernandez de Betoño, Unai. (2016). «Lurraldea eta hizkuntza: oraina eta geroa» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  4. «Lurraldea eta Hizkuntza III. Jardunaldiak, maiatzaren 12an | UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea» www.uema.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu