Anartz Ormaza

ikertzailea

Anartz Ormaza Ugalde (Bakio, Bizkaia, 1981eko irailaren 25a) arkitektoa, hezitzailea eta dantzaria da. TEO Arkitektura bulegoa sortu zuen 2012an David Tijero eta Maite Eizagirrerekin batera. Aranzadi Zientzia Elkarteko bazkidea eta Arkeologia Saileko kolaboratzailea da.[1] Euskal dantza irakaslea da Deustuko Unibertsitatean, AIKO Taldeko partaidea eta Itxas Alde Dantza Taldean dantzari eta dantza-maisua.[2]

Anartz Ormaza

Bizitza
JaiotzaBakio1981eko irailaren 25a (42 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
State Academy of Fine Arts Stuttgart (en) Itzuli
Udako Euskal Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
alemana
ingelesa
italiera
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta dantzaria
Enplegatzailea(k)Guggenheim Bilbao Museoa
Deustuko Unibertsitatea
Aranzadi Zientzia Elkartea
Euskal Telebista
Lan nabarmenak
KidetzaAldiri. Arkitektura eta abar
Udako Euskal Unibertsitatea
Aranzadi Zientzia Elkartea

Inguma: anartz-ormaza-ugalde

UEUkidea aldatu

UEUkidea da aspaldi, eta Arkitektura Sailburua da 2012tik gaur arte Inhar Agirrezabalekin batera. Hainbat hitzaldi eta ikastaro eman ditu horretan, eta azken urteetan zenbait jardunaldiren batzorde zientifikoan ere egon da.[3]

Arkitektura hezitzailea aldatu

Donostiako Arkitektura Eskolan ikasi zuen arkitektura, ikasturte bat Alemaniako Staatliche Akademie der Bildenden Künste Stuttgart unibertsitatean (arte ederretako akademian) eman ondoren. "Lurralde Antolamendu eta Kudeaketa Graduondokoa" aditu titulua lortu zuen lehendabizi (2009-2010) eta "Lurraldea eta Hizkuntza Graduondokoa" (2016-2017) aditu titulua lortu zuen geroago. Umeentzako arkitektura-tailerretan hezitzailea ere izan da zenbait eskola zein ikastolatan, eta urteetan Bilboko Guggenheim Museoan ere horretan aritua da.[4] Hainbat telebista-saiotan parte hartu izan du Euskal Telebistan arkitekturaren dibulgazioa egiten eta material pedagogikoak ere sortu ditu:[5][6]

  • Arkitektura pedagogikoaren oinarriak: espazio inklusiboak, artikulazioa, erabileren malgutasuna, barne zirkulazio gidatua, etab. (2018) Ainitze Errasti-rekin
  • Hizkuntza korridoreak: ekologiaren begiradatik eta arkitekturaren begiradatik (2018) Inhar Agirrezabal-ekin
  • Umeen esku-hartzea espazio publikoan: TxikiARK kolektiboaren ekimen ezberdinak. (2016)
  • Umeen integrazioa parte-hartze prozesuetan: gaiari sarrera (2016)

Aldiri aldizkariaren sortzaile aldatu

 
Aldiri aldizkari berria Argia aldizkarian (2010)

"Aldiri. Arkitektura eta abar" aldizkariko sortzaileetako bat izan zen. Udako Euskal Unibertsitatearen laguntzarekin 2009an argitaratu zuten 0 zenbakia, "Hasiberriak. Arkitekto gazteon komeriak" izenburupean, eta lehendabiziko zenbaki haietako parte-hartzaileen artean zeuden Ormaza eta hainbat arkitekto hasiberri, besteak beste, Unai Fernandez de Betoño, Ibai Gandiaga, Maider Uriarte, Ula Iruretagoiena, Agurtzane Elguren, Kepa Iturralde, eta Ander Gortazar. Geroago ere beti izan da aldizkariko erredakzio-kontseiluko kide.

Aldiri talde-lanaren emaitza izan da hasieratik. Garai hartan baziren arkitekturako oinarrizko liburu batzuk euskarara itzuliak (Müller-ren Arkitektura Atlasa,[7] Paricioren Arkitekturaren eraikuntza,[8] edo Solà-Moralesen Hiri-hazkunde motak[9]), baina taldeak euskarazko berezko sorkuntza bultzatu nahi zuen, eta ez soilik arkitekturaz modu ortodoxoan aritu beste hainbat aldizkariren moduan; bestelako gaiei ere tartea eskaini nahi zieten: hirigintza, lurralde-antolamendua, artea, soziologia, ekologia, ekonomia... Zenbaki bakoitzean Joseba Larratxe Josevisky arkitektoaren komiki bat ere sartu zuten. Aldizkariaren formatua akademikoagoa bihurtu zen denborarekin. Euskarazko Uztaro aldizkari zientifikoaren bideari jarraituz Aldirik Dialnet, Latindex eta MIAR indize eta katalogo akademikoetan agertzea lortu zuen.[10]

Lurraldea eta Hizkuntza jardunaldien antolatzaile aldatu

Anartz Ormaza jardunaldi hauen antolatzailea izan da,[11] baita jardunaldien ekarpenak biltzen dituen liburuaren editorea ere. Jardunaldiok Gipuzkoako Foru Aldundiak (GFA), eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) antolatu zituen UEUrekin lankidetzan.

Hizkuntzaren eta egoera sozio-kulturalaren arteko harremana aztertzea soziolinguistikarekin batera jaio zen. Hizkuntzalaritzaren ikuspegi sozialago horri geografia, lurralde-antolakuntzak eta hirigintzak ere gehitu zizkioten geroago. Faktore horiek hiztun-komunitatean duten eragina dela eta, “Lurraldea eta hizkuntza” jardunaldietan hazkunde urbanistikoaren eta hizkuntza-aldaketaren arteko harremanaz hausnartu da, bereziki arnasguneei edo euskaldunen metaketa demografikoa jazotzen den guneei dagokienez. Izan ere, eragin linguistiko arras ezberdina du hiri handi batean mila etxebizitza berri eraikitzeak edo euskararen arnasgune den herri txiki batean berrehun etxe berri egiteak, kultura-ondarea ez baitute eraikinek eta naturak soilik osatzen.[12] Euskararen arnasguneek euskararen osasunean duten garrantziaz jakitun, arnasguneen garapena lau bider aztertu dute Lurraldea eta Hizkuntza jardunaldietan. Arnasguneek beren izaera mantendu nahi badute, garatzea ezinbestekoa da, eta garapen horrek izan ditzakeen aldagaiak aztertzeko, alor sozioekonomikotik, sozioekologikotik, kulturaletik eta sozioidentitariotik aztertzen dute gaia.[11]

Ikertzailea aldatu

 
"Begoñako argia" proiektua.

2021ean 'Begoñako Argia' izena duen proiektuan parte hartzen du koordinatzaile gisa, Begoñako hilerria kendu eta parke bat egiteko. Begoñako errepublika izan zenaren lekuko garrantzitsuenetako bat da hori. Parkea sortu aurretik, ordea, bertako hezurrak atera, aztertu eta sailkatuko ditu Aranzadi zientzia elkarteak. Hilerriko gainerako elementuak ere aztertuko dituzte arkeologia, biologia eta antropologiaren ikuspuntuetatik.[13]

Aranzadiko historialariek erakundeetako artxiboak aztertu zituzten. 1936ko gerran hil eta Begoñan lurperatutako 40 lagunen zerrenda osatu zuten; gehienak, 1937an hilak. Anartz Ormaza arkitekto eta Aranzadiko kidea da proiektuaren koordinatzailea. Garai bakoitzean hilobietan zer eratako harriak erabili ziren ere aztertu nahi zuten, Laura Damas EHUko Geologia Fakultateko ikertzailearen zuzendaritzapean.[13]

Argitalpenak aldatu

Lurraldea & Hizkuntza. Arnasguneen prebentziotik garapenera liburuaren editorea izan zen berak antolatu zuen izen bereko jardunaldian aurkeztutako artikuluekin.[14][15]

Aldiri aldizkarian gutxienez 8 artikulu idatzi ditu.[16]

  • ELE (Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa) tresnaren objektibotasunaz. Lekarozko Aroztegiako ELEren abiapuntu (2017)
  • Hazi, eraiki, hezi: arkitektura haur eta gazteen hezkuntzan, Euskal Herrian (2016)
  • Masustegiko auzoa, autoeraikuntza eta elkarlana. Urteetan eraispenaren mehatxupean bizi izan den autoeraikitako komunitatea (2014)
  • Arrantzarako baldintza egokirik ez zuten kostaldeko herrien patua (2013) Inhar Agirrezabalekin
  • Animalien arkitektura. Naturan txertaketa lortzeko eredua. Maider Uriarterekin (2011)
  • 96 Babes Ofizialeko Etxebizitza Bilbo Zaharra eta Miribilla auzoen artean. IMB arkitektura-estudioa. (2010)
  • Kikunbera etxea. Arrazionalismoaren labarretan kolokan. Inhar Agirrezabalekin (2010)
  • Mugikortasuna eta azpiegitura zaharkituak. Bilboko Sabino Arana etorbideko biaduktuaren kasua. Maite Eizagirrerekin (2010)

Errekonozimenduak aldatu

  • 2016: UEUko sarrera hitzaldia eman zuen Inhar Agirrezabalekin batera. "Arkitektura eta umeen hezkuntza gaiari sarrera".

Erreferentziak aldatu

  1. ARANZADIciencia. (2012). Beloaga gazteluko indusketa lanak (Oiartzun). Aranzadi, Youtube.
  2. Anartz Ormaza | Artizarra. (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  3. «Anartz Ormaza Ugalde :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  4. «Anartz Ormaza: 'Monumentuen kopiez gain, hiri osoen kopiak egiten ari dira Txinan'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  5. «Anartz Ormaza Ugalde :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  6. «site:www.eitb.eus/eu/ anartz ormaza - Google Bilaketa» www.google.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  7. Müller, Werner, 1924-2005.. (2007). Arkitektura atlasa.. Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua ISBN 978-84-8373-984-6. PMC 244027019. (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  8. Paricio Ansuategui, Ignacio.. ([2005]). Arkitekturaren eraikuntza. Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua ISBN 84-8373-813-9. PMC 433914880. (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  9. Solà-Morales i Rubió, Manuel de.. ([2008]). Hiri-hazkunde motak. Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua = Universidad del País Vasco, Servicio Editorial ISBN 978-84-9860-138-1. PMC 733696896. (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  10. «Unai Fernandez de Betoño: “UEU oasia da euskarazko ikerketa arkitektonikoaren basamortuan” :: Buruxkak Liburutegi digitala» www.buruxkak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  11. a b «Lurraldea eta Hizkuntza - Hizkuntza Berdintasuna» ORAIN Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2020-04-16).
  12. Lurraldea & hizkuntza, hizkuntza & lurraldea : Donostian 2014ko urtarrilak 16-17. Gipuzkoako Foru Aldundia Gipuzkoa D.L. 2014 ISBN 978-84-7907-725-9. PMC 907050520. (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  13. a b Goikoetxea, Jakes. «Autopsia hilerri bati» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-10-31).
  14. Ormaza, Anartz. (2015). Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen prebentzioa. Gipuzkoako Foru Aldundia.
  15. Ormaza Ugalde, Anartz. (). Arnasguneen prebentziotik garapenera. Lurraldea & Hizkuntza IV. jardunaldiak (Deskargatu). UEU ISBN 978-84-8438-680-3. (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  16. Fernandez de Betoño, Unai. (2020). «Bilaketaren emaitzak :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Udako Euskal Unibertsitatea) (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu