Sustatu (bloga)
Sustatu euskaraz sortutako lehenengo weblog kolektiboa izan zen, gaur egun hedadura eta oihartzun handia duena Euskal Herrian. Teknologia berrien, Ekonomia eta Kultura gai orokorrak landu dituzte hasieratik, helburu nagusia hau izanik: Teknologia berrien inguruan informatzea, euskaraz, guztia ere software librearekin, eduki libreak bultzatuz eta edozein erabiltzaileren ekarpenak onartuz.
Sustatu (bloga) | |
---|---|
Mota | blog |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | euskara |
Gai nagusia | teknologia, euskara, ekonomia eta kultura |
sustatu.eus |
2001eko urriaren 29an sortu zuten Gipuzkoan "Goiena Komunikazio Zerbitzuak" eta "CodeSyntax" informatika-enpresek[1]. Euskarazko "blogintzan" aitzindaria izan zen, garai hartan oso blog gutxi zegoen, eta blog-albiste gehienak Sustatun argitaratzen ziren, egile bakoitzak bakoitza bere izenarekin. Geroago blog andana sortu zirenean, gai orokorren inguruko albiste kopurua jaitsi zen, eta teknologia berrien inguruko gaiak bihurtu ziren gai nagusia.
Estatistikak
aldatu2016ko azaroan 15 urte beteta, datu hauek erakutsi zituen Sustatuk: 10.987 artikulu argitaratuta (artxibo oso-osoa online dago). Artikuluekin batera, 9.500 argazki eta 20.000 erantzun baino gehiago. Urte hauetan guztietan, orotara, 5.000.000 bisita baino gehiago izan dituzte, eta 1.750.000 erabiltzaile, guztira 10 milioi orrialde bistaratuz.[2]
Sariak
aldatu- 2012: Ibilaldian omendua teknologia berrietan euskara sartzeko egindako lanengatik (Aurki, Sustatu, Codesyntax: Luistxo Fernandez).[3][4] Beste hauekin batera: Lapurdiko Harluxetar lehengusu ingeniariak: Klaudio Harluxet eta René Harluxet; UEUko Informatika saila: Olatz Arbelaitz; EHUko Donostiako Informatika Fakultatea: Iñaki Alegria eta Kepa Sarasola; EHUko Aholab Taldea: Inma Hernaez; puntueus: Iratxe Esnaola; kaixo.com: Aitor Lopez de Aberasturi; Erentzun ikastola: Fultxo Crespo; Hachtibista, sare sozialak: Gorka Julio; Euskal Jakintza: Maite Goñi.[5]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Sustatuk 20 urte bete ditu eta ospatu egingo dugu» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-08).
- ↑ Sustatu: 15 urte teknologia berrien inguruan informatzen. (Noiz kontsultatua: 2017-03-17).
- ↑ Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2019-07-23).
- ↑ Ikastolen Elkartea, Bizkaia. (2012-06-03). Euskara Teknologia Berrietan. Elkarrizketak 2012ko Ibilaldian omendukoekin.. Ikastolen Elkartea (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
- ↑ Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).