Tesiker (datu-basea)

euskaraz argitaratutako doktorego-tesien datu-basea

Tesiker datu-baseak euskaraz argitaratutako doktorego-tesien datuak ematen ditu, baita tesi horien txostenak eskuratzeko aukera ere. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren babesarekin, UEUk 2007an martxan ipini zuen.[1][2][3]

Tesiker (datu-basea)
Jatorria
Sorrera-urtea2007
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Euskaraz
EuskarazBai
euskadi.eus…

UEUk jasotako datuak Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eskaintzen ditu bere webgunetik. Etengabeko eguneratzearen ondorioz 2019an guztira 550 doktorego-tesi digitalizatu, eta 2021an 657 eskaintzen zituen, eta urtez urte eguneratzen da.

UEUren Inguma Euskal Komunitate Zientifikoaren datu-basearen arabera, 1976tik 2019ra bitarte 763 tesi idatzi ziren euskaraz eta horietako 550 ziren Tesiker egitasmoan.[4][5] Falta diren lanak biltzen jarraitzen dute.[6]

Erreferentziak

aldatu
  1. «Tesiker. euskarazko tesien datu-basea. Sarrera» www.euskadi.eus (UEU eta EJko HPS) 2011-10-04 (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
  2. Labaka, Saioa. (2009-07-19). «Doktorego-tesiak sarean irakurtzeko» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-03-12).
  3. «UEUk Euskal Unibertsitatearen proiektuaren garapenean sakonduko du» El Diario Vasco 2007-02-25 (Noiz kontsultatua: 2019-03-12).
  4. «Euskarazko doktorego tesi guztiak bildu nahi dituzte Tesiker atarian» Euskal Irrati Telebista 2019-12-12 (Noiz kontsultatua: 2019-12-16).
  5. «Euskaraz irakurritako doktorego-tesiak :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (UEU) (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
  6. «Euskaraz idatzitako tesien bila dabil Tesiker — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).

Ikus, gainera

aldatu


Kanpo estekak

aldatu