Itziar Gonzalez

gipuzkoar hizkuntzalari konputazionala, irakaslea eta ikertzailea

Itziar Gonzalez Dios (Pasai San Pedro, 1988ko abuztuaren 31) Ixa taldeko ikertzailea eta Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa saileko irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta kontrako jo ohi diren bi mundu batzen ditu bere jardunean: hizkuntzalaritza (Letrak) eta informatika (Zientziak).[1] 2014an #Txiotesia2 lehiaketa irabazi zuen bere tesi-lana 6 txiotan kontatuta.

Itziar Gonzalez

Bizitza
JaiotzaPasai San Pedro1988ko abuztuaren 31 (35 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaArantza Diaz de Ilarraza Sanchez
Maxux Aranzabe
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
galiziera
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalari konputazionala eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaIxa taldea
Udako Euskal Unibertsitatea

Inguma: itziar-gonzalez-dios

Irakaslea aldatu

Alemaniar Filologian lizentziatu zen EHUn. Egun, Bilboko Ingeniaritza eskolako Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa sailean ari da euskara teknikoko irakasle izan da.

Ikerlaria aldatu

Euskal Herriko Unibertsitatean filologia ikasketak egin ondoren, Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua masterra ikasi zuen Donostiako Informatika Fakultatean. Gai horretan sartuta Hizkuntzalaritza konputazionalean aurkeztu zuen tesia 2016an Arantza Diaz de Ilarraza eta Maxux Aranzaberen zuzendaritzapean. Euskarazko testu konplexuak automatikoki sinplifikatzeko metodo bat proposatu zuen. Hitz arraroak edo egitura sintaktiko luze eta zailak automatikoki ulergarriago bihurtzea zen bere ikerketaren helburua.[2][3] Tesia bukatu zuenetik ikerketan eta irakaskuntzan ere ibiltzen da.[4][5]

2014an Udako Euskal Unibertsitateak antolatzen duen Txiotesia lehiaketako sari bat irabazi zuen.[6] Bere tesian egiten zuen azterketa linguistikoa eta tratamendu konputazionala azaldu zuen.

Saria aldatu

 
Eneko Bidegain eta Itziar Gonzalez-Dios 2014ko Txiotesia lehiaketako irabazleak

Erreferentziak aldatu

  1. «Itziar Gonzalez-Dios, hizkuntzalari konputazionala: “Ez nekien non ari nintzen sartzen; hortaz, ez nion beldurrik”» Zientzia Kaiera 2019-03-01 (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  2. Itziar Gonzalez-Dios hizkuntzalari konputazionala (Zientzia Kaiera) – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  3. «Itziar Gonzalez-Dios: "Gizarteari zer ikertzen ari garen eta zer lortzen dugun adieraztea zor diogula ezin dugu ahaztu" — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  4. (Ingelesez) Gonzalez-Dios, Itziar; Aranzabe, Maria Jesus; Diaz de Ilarraza, Arantza. (2016). «A Preliminary Study of Statistically Predictive Syntactic Complexity Features and Manual Simplifications in Basque.» Google Docs (Asociation for Computaional Linguistics, COLING-2020) (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  5. «Program - Workshop on Computational Linguistics for Linguistic Complexity (CL4LC)» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  6. «Egitura sintaktiko konplexuen identifikazioa eta sinplifikazio automatikoa euskararen tratamendu automatikoan — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  7. «Itziar Gonzalez-Dios eta Eneko Bidegain dira #Txiotesia2 lehiaketako irabazleak» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  8. «#txiotesia2: txioak — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  9. «Txiotesia txapelketako Irabazleak — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  10. «46 ikertzaile euskaldunen tesiak txiokatu ziren atzo #txiotesia2 lehiaketan — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).

Kanpo estekak aldatu