Ireki menu nagusia

Inma Hernaez Rioja (Bilbo, 1960) Bilboko Goi Ingeniaritzako Eskolako irakasle katedraduna da. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da 1987tik. Berak sortu zuen 1995ean euskarazko hizketa modu automatikoan landu duen AhoLab ikertaldea.

Inma Hernaez
EvaNavas InmaHernaez.jpg
Bizitza
Jaiotza Bilbo, 1960 (58/59 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza  (58/59 urte)
Hezkuntza
Heziketa Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa
Jarduerak
Jarduerak ingeniaria, unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea
Enplegatzailea(k) Euskal Herriko Unibertsitatea
Lan nabarmenak Bizkaieraren fonotekea
AHOTTS ahots-sintetizagailua
Kidetza Udako Euskal Unibertsitatea

Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan Telekomunikazio.Ingeniaritza bukatu zuen 1987an. 1995ean doktore bihurtu zen, bere tesian euskarazko testuak automatikoki irakurtzen zituen sistema bat sortu zuen.[1] Ikerketa horren ondorio gisa euskara lantzeko sistema bana eraiki zuten geroago Aholab ikertaldean: bat hizketaren ezagutza automatikorako eta beste bat hizketaren sintesirako (AhoTTS).

Txillardegi, Jose Ignacio Hualde eta Iñaki Gaminde hizkuntzalarien lanak lagungarri izan ziren Aholab taldearen sintetizagailuetan euskararen azentua moldatzeko. Inplementazioaren erraztasunagatik, Hualderen proposamena nahiago izan zuten, baina Txillardegiren proposamenetik azentu-unitateari dagozkion definizioak eta espezifikazioak hartu zituzten, enklitikoak eta proklitikoak, baita proposatutako hitz markatuen zerrendak ere.[2][3]

Iñaki Gaminderekin Bizkaiko herri-euskararen hainbat lekukoren audio- eta bideo-grabazio batzen dituen Bizkaieraren Fonotekea datu-base fonetikoa sortu zuten.[4]

Teknologia mota hau erabiltzen da mugikorra erabiltzerakoan testutxo bat tekleatu gabe ahotsaren bidez sartzen dugunean, edo mugikorrak berak ahotsaren bidez erantzuten digunean. Teknologia hau pertsonen arteko komunikazioan lagungarria izan daiteke ere, besteak beste, ahosko itzulpenak eskaintzen edota ahots-ezgaitasun bat duten pertsonen kasuan.[5]

Nazioarteko biltzarretan argitaratu dituen artikulu zientifikoak 40 baino gehiago dira.[6][7]

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 30 lan baino gehiago azaltzen dira[8].

Sariak eta errekonozimenduakAldatu

  • 2019: UPV/EHUren omenaldia, Emakumeen Nazioarteko Egunean, Ingeniaritza jakintza-arloan egindako lan akademikoa eta ikerketa-lana aitortzeko.[9]

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) HERNÁEZ RIOJA, INMACULADA, SISTEMA DE CONVERSION DE TEXTO A VOZ PARA LA LENGUA VASCA BASADO EN UN SINTETIZADOR POR FORMANTES., . Noiz kontsultatua: 1996.
  2. Etxeberria Murua, Pilartxo; Salaberri Zaratiegi, Patxi; Ormaetxea Lasaga, Jose Luis; Aurrekoetxea Olabarri, Gotzon (2000) Txillardegi lagun-giroan UEU 186 or. ISBN 9788484380078 . Noiz kontsultatua: 2019-02-25.
  3. Hualde, Jose Ignacio (1994) Euskal azentuak eta euskara batua Euskera XXXIX (Euskaltzaindia) 1549-1568. or..
  4. «Bizkaiko Fonotekea: Bizkaiko herri hizkeraren lekukoak» HABE, 328. zenbakia ISBN 0212-6788 . Noiz kontsultatua: 2019-01-16.
  5. «Inma Hernaez: "Hitz egiteko zailtasunak dituzten pertsonentzat ahots sintesia oso egokia izan daiteke" #Zientzialari (108)» Zientzia Kaiera 2019-01-18 . Noiz kontsultatua: 2019-02-25.
  6. (Ingelesez) «Hernáez, Inma (publications)», DBLP datu-basea (Computer Science Bibliography), . Noiz kontsultatua: 2017.
  7. Inma Hernaez - Citas de Google Académico . Noiz kontsultatua: 2017-12-16.
  8. Inma Hernaezen produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>30 produktu)
  9. «UPV/EHUk bost emakume omendu ditu, irakaskuntzaren, ikerketaren eta zabalkundearen arloan egindako lanagatik - Info» UPV/EHU . Noiz kontsultatua: 2019-03-07.

Kanpo-loturakAldatu