Eibarko udaletxea

eraikitako euskal ondare nabaria Eibarren

Eibarko udaletxea Gipuzkoako Eibar udalerriko udala kokatzen den eraikina da. Untzaga plazan dago. Bertako balkoitik 1931ko apirilaren 14an Espainiako Bigarren Errepublikako bandera izango zena zintzilikatu zuten, honela gainontzeko beste hiriei aurrea hartuz.

Eibarko udaletxea
Kultura ondasuna
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaEibar
Koordenatuak43°11′04″N 2°28′24″W / 43.18457°N 2.47343°W / 43.18457; -2.47343
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza1899 - 1901
JabeaEibarko Udala
ErabiltzaileaEibarko Udala
Arkitektura
ArkitektoaRamon Kortazar Urruzola
EstiloaArkitektura neoklasikoa
Ondarea
BICRI-51-0005141
1
Kontaktua
HelbideaUntzaga plaza

Historia

aldatu

Konzejokua udaletxe zaharraren egoera txarrak herritarren kexa ugari eragin zituen eta 1870 urtean Felix Gisasola alkateak eraikin berria altxatzearren beharra azaldu zuen. 1899 urtean Ramon Kortazar arkitekto donostiarraren diseinua hartu zuten eta Antonio Iturrioz alkateak ezarri zuen lehenengo harria. Udaletxe berria 1901eko irailaren 14an inauguratu zen[1]. Inaugurazio egunean Eibarren egiten ziren produktuen (batez ere armen) erakusketa antolatu zen, eta ekitaldi ofizialaren ostean, bazkari handi bat eta esku-dantza egin zituzten[2].

Hormigoizko eraikina zen, material horrekin Gipuzkoan egindako lehenetariko eraikina. Aurreko udaletxearen bikoitza zen tamainuz eta euskal udaletxe tradizionalari pizkundeko jauregi italiarren kutsua eman zion. Hain handia izanik udaletxe zaharraz gain ondoan zegoen "Errege Etxea" (Casa Real) ere eraitsi egin zuten eta Ego ibaia bera ere estali behar izan zen.

Espainiar Estatuan errepublikaren bandera ezarri zen lehenengo hiria izan zen Eibar. 1931ko apirilaren 14ko goizeko seiretan ezarri zuten udaletxeko balkoian. Gerra Zibilean iparraldeko frontea udaletxearen aurrean egon zen 1936-37 arteko udazken-neguan eta oraindik udaletxearen aurrealdeko horman ikus daitezke bonbaketen metrailak eragindako talkak.

Hasiera hartan "U" itxurako oinplanoa zuen baina 1961 urtean eraikin berria ezarri zen erdian patio itxia sortuz. 1975etik aurrera erakusketak egiteko erabiltzen da patioa. 2001 urtean erabat berriztu zuten barnealdea eta kanpoaldea kolore biziez margotu zuten. 2003an inauguratu zuten berriz.

Ezaugarriak

aldatu

Oinplano errektangularra duen eraikin neoklasikoa da. 43,80 metrotako luzera du, 33,30 metrotako zabalera eta 15 metrotako altuera[3]. Behe solairuak arkupe luze bat da simetrikoa eta bost zatitan banatzen dena. Guztira bederatzi arku ditu eta erdikoa da aipagarriena, zutabe sendoak eta sabaian triagelu formako frontoia baitu. Frontoi honetan kokatzen da erlojua. Arkupearen gainean bi solairu daude.

Ondasun nabarmenak

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu