Mari Luz Esteban Galarza

euskal idazlea

Mari Luz Esteban Galarza (Pedrosa de Valdeporres, Burgos, 1959ko azaroaren 1a) gizarte-antropologiako irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Txikitatik Basaurin bizi izan da. Antropologia feministan, eta medikuntzako antropologian aditua izanik lau liburu ezagun hauek argitaratu ditu, besteak beste: 1) Antropología del cuerpo. Género, itinerarios corporales, identidad y cambio, 2) Crítica del pensamiento amoroso, 3) Amaren heriotzak libreago egin ninduen , eta 4) Feminismoa eta politikaren eraldaketak. Mugimendu feministako kidea ere bada.[1]

Mari Luz Esteban Galarza
Mariluz-Argia Dani Blanco.jpg
Bizitza
Izen osoa Mari Luz Esteban Galarza
Jaiotza Pedrosa de Valdeporres1959ko azaroaren 1a (60 urte)
Herrialdea Bizkaia
Bizilekua Basauri
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea : medikuntza
Bartzelonako Unibertsitatea : gizarte-antropologia
Mondragon Unibertsitatea
Tesi zuzendaria Teresa del Valle
Doktorego ikaslea(k) Maria Ruiz Torrado
Irantzu Fernandez Rodriguez
Amaia Agirre Miguélez
Itxaso Martin
Maider Zilbeti Perez
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak antropologoa, medikua, unibertsitateko irakaslea, idazlea eta soziologoa
Enplegatzailea(k) Leongo Unibertsitatea  (1994 -  1996)
Nafarroako Unibertsitate Publikoa  (1996 -  1998)
Euskal Herriko Unibertsitatea  (1998 -
Kidetza Udako Euskal Unibertsitatea
Literaturaren Zubitegiko fitxa 893
Inguma mari-luz-esteban-galarza

Ikasketak eta ibilbide profesionalaAldatu

Medikuntza ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (1983), Gizarte Antropologia doktore-titulua Bartzelonako Unibertsitatean lortu zuen (1993), baita Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu titulua gero Mondragon Unibertsitatean (2012). Familia-Plangintzako mediku izan zen Bizkaian 1984tik 1996raino, eta harrezkero antropologiako irakasle eta ikertzailea izan da gero unibertsitatean.

Unibertsitateko irakasleaAldatu

Medikuntzako titulua lortuta irakasle hasi zen Leongo Unibertsitatean (1994-96), gero Nafarroako Unibertsitate Publikoan (1996-98), eta 1998tik Euskal Herriko Unibertsitatean non hainbat ardura hartu izan dituen, besteak beste hauek: Gizarte-Antropologia arloko irakasle, Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia saileko burua, Ikasketa Feministak eta Generoa masterreko koordinatzailea (2008-2013). (2009tik). 2009tik aurrera Ikasketa Feministak eta Generokoak Doktorego-Programako arduraduna da eta AFIT-Antropologia Feminista Ikerketa Taldearen koordinatzailea.[2][3]

Ikertzailea gizarte-antropologianAldatu

Tesian ugalketa- eta sexu-osasunari buruz emakumeen jarrerak eta pertzepzioak ikertu zituen Teresa del Valleren zuzendaritzapean, eta 1993an defenditu zuen Bartzelonako Unibertsitatean (Actitudes y percepciones de las mujeres respecto a su salud reproductiva y sexual). Ikerketak berretsi egin zuen antropologia medikoan irakurketa bereiziak egitea garrantzitsua dela, populazioaren osasun-beharren arabera; herritarren eta, batez ere, emakumeen ikuspegi indibiduala eta kolektiboa kontuan hartzea funtsezkoa da. Bai azterketa epidemiologikoetan, bai eguneroko asistentzian, kontuan hartu behar dira ikuspegi desberdinak: "emakumeak" kolektiboaren heterogeneotasun eta hainbat bizi-eredu,; bai eta sintoma askoren eta emakumeen errealitate sozialaren arteko harreman estua dela ere.[4]

IkergaiakAldatu

Gai hauek ikertu ditu Estebanek: "genero ezberdintasunak", "harremanak eta generoko identitateak", "etnografia korporala eta aldaketa soziala", "emozioak eta maitasuna" eta "feminismo dekoloniala".

"Gorputzez gorputz" ikergaia lantzerakoan bizitzaren haragitasuna begiratzea proposatzen du Estebanek. Diskurtsoari eta teoriari asko begiratu diegu eta gutxi gorputzari. Ariketa politikoa, ariketa fisiko eta emozional bihurtu behar da. Norbanakoa beste era batera ikusteko modua da. Galdera da: zer egiten dugu gorputzekin?[5]

Genero indarkeria gaietan emakumea biktima moduan bakarrik ikusi ohi da eta agentea izan behar dela defendatzen du. Emakumea biktimatzat hartzeak bi gauza dakartza; ekintzarako ahalmena kentzen zaio eta laguntza kanpotik helduko dela aurreikusten da. Asko ala gutxi, beti du boterea norbanakoak eta ekintzarako ahalmen hori baliatu behar da.[5]

Generoa, sexualitatea, klasea, arraza, eta hizkuntza kontuan hartzea herritartasun kontzeptua zabaltzeko aukera dela defendatzen du. Zabaltze prozesu hori lortu ahal izateko batetik mugimendu herritarren arteko aliantzak aintzat hartu behar direla, eta bestetik, ikuspegi feminista bera ere berritu behar dela dio. Bide horretan feminismo dekoloniala Euskal Herrira egokitzea aukera aparta da berarentzat.[6][7]

ProiektuakAldatu

Eusko Jaurlaritza talde finkatu gisa onartua izan zen 2015ean GIC15/126), Esteban bera ikertzaile nagusia zela. [8]

Lehenago 2013tik 2016ra, Bartzelonako Unibertsitateko Ignasi Terradas Saborit irakaslearekin eta Maggie Bullen-ekin Emakumearen Institutuko proiektu batean jardun zuen (Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioko 170/12 proiektua zen). Proiektuaren izena hau zen: Emakumeen aurkako indarkeria egungo testuinguru sozial eta ekonomikoan. Baldintza soziokulturalen azterketa antropologikoa praxi judizialean. / La violencia contra las mujeres en el contexto social y económico actual. Un estudio antropológico de las «condicionantes socioculturales» en la praxis judicial.

Tesi-zuzendariAldatu

Erdarazko beste batzuez gain, AFIT ikerketa talde barruan euskarazko tesi hauek zuzendu ditu EHUn:[9]

  • Negoziazio prozesuak bikote eredu berdinzaleetan (Amaia Agirre Miguélez, 2015).
  • Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k): Hutsune bihurtutako emakumeak franquismo garaiko gizartearen eta moralaren ispilu. (Itxaso Martin Zapirain, 2015). Tesi honek Micaela Portilla saria jaso zuen.
  • Nerabezaroko maitasun bizipenen etnografia: Harremanen antolaketa, gorputz-lana eta heteroaraua Bilboko gaztetxoen artean. (Irantzu Fernandez Rodriguez, 2016).
  • Kartzela genero-erakunde bezala. Genero-bereizkeriak, erresistentzia praktikak eta agentzia Euskal Herrian espetxeratutako emakumeen artean (Maria Ruiz Torrado, 2016).
  • Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean. Arte-instituzio garaikideetako praktika: Arteleku zentroa eta Montehermoso Kulturunea (1997-2012), (Maider Zilbeti Pérez, 2016, Zuzendarikidea: Arantza Campos Rubio). Tesi honek ere Micaela Portilla saria jaso zuen.

ArgitalpenakAldatu

Hainbat liburu, monografiko eta artikulu idatzi ditu aldizkari eta argitaletxe espezializatutan. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak sorturiko 40 lan bildu dira.[10][11] Besteak beste bere lan hauek dira aipagarrienak:

AldizkarietanAldatu

  • Propuestas para un discurso feminista sobre salud (1992);
  • Evolución histórica de los discursos médico-científico y religioso sobre la mujer, la reproducción y la sexualidad (1994);
  • Relaciones entre feminismo y sistema médico-científico (1996);
  • Emakumeen osasunaz beraiei galdezka. Ugalketa eta sexualitate eredu desberdinak Uztaro, No 17. (UEU, 1996)
  • Antropologia eta feminismoa. Uztaro, 24, 3-17.(UEU, 1998)
  • Amatasunaren ideologia eta emakumeen kontrako erreakzioa. Ankulegi-Revista de Antropología Social, No 3, Donostia, 73-80. (1999)
  • Embodied anthropology: Anthropology from oneself (2001);
  • Zôon andro-ginos: giza abere arra eta emea, politikan berdin?. Uztaro (Zôon Politicon), No 48, 61-77. (UEU, 2004)
  • El estudio de la salud y el género. Las ventajas de un enfoque antropológico y feminista. Salud Colectiva, 2(1):9-20 (2006)[12][13]
  • El amor romántico dentro y fuera de Occidente: Determinismos, paradojas y visiones alternativas (2008)
  • Identidades de género, feminismo, sexualidad y amor: los cuerpos como agentes (2009). Política y Sociedad, 2009, 46(1-2):27-41.[14][13]
  • Euskal antropologiaren jauzi kontzeptualak eta euskal kulturaren haragitasunak. Ankulegi-Revista Vasca de Antropología, 16:111-125. (2012)
  • Amaren heriotzak libreago egin ninduen (Pamiela, 2013)
  • Ikuspegi feminista maketoa eta euskaltzalea herritartasun berri baten alde (2017)
  • Pedagogia feministaz eta i(ra)kastearen gorpuztasunaz. Eskola Publikoa, 48:16-18.

Monografikoak:Aldatu

  • Emakumeen osasunaz beraiei galdezka. Ugalketa eta sexualitate eredu desberdinak (1993)[15]
  • La atención específica a las mujeres. 15 años de centros de planificación familiar (1994).

LiburuakAldatu

  • Arnas aparatua (1980) UEUn argitaratuta hainbat egileren artean: Eukeni Abasolo Galdeano, Bittori Astobiza Ariño, Anparo Badiola, Xabier Elexpe Uriarte, Mari Luz Esteban Galarza, Begoña Etxeguren, Maria Angeles Garai, Ana Garai, Patxi Letamendi Urresti[16]
  • Re-producción del cuerpo femenino. Discursos y prácticas acerca de la salud (Gakoa-Tercera Prensa, 2001)[17]
  • Antropología del cuerpo. Género, itinerarios personales, identidad y cambio (Bellaterra, 2004).[18]
  • Crítica del pensamiento amoroso (2011),[19]
  • Amaren heriotzak libreago egin ninduen poesia bilduma (Pamiela, 2013)[20] Katalanera eta gaztelerara itzulia izan da: La mort de la meva mara em va fer més lliure,[21] La muerte de mi madre me hizo más libre.[22]
  • Etnografia feministak Euskal Herrian. XXI. mendera begira dagoen antropologia. (2016). UPV/EHU eta UEUrekin argitaratuta eta Jone Miren Hernandez Garcia-rekin.[23] gaztelaniaz ere argitaratu da: Etnografías feministas. Una mirada al siglo XXI desde la antropología vasca. Mari Luz Esteban; Jone M. Hernández García (koord.) (2018). Barcelona: Edicions Bellaterra.
  • Continuidades, conflictos y rupturas frente a la desigualdad: jóvenes y relaciones de género en el País Vasco Esteban Galarza, Mari Luz; Bullen, Margaret; Díez Mintegui, Carmen; Hernández García, Jone M.; e Imaz Martínez, Elixabete (2016). Vitoria-Gasteiz: Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer.
  • Feminismoa eta politikaren eraldaketak (Lisipe-Susa, 2017).[24]
  • "Begirada bat bertsolaritzara feminismotik" artikulua “Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen” liburuan (UEU ,2019)[25]
  • Andrezaharraren manifestua poesia liburua (Pamiela, 2019)[26]

Sariak eta errekonozimenduakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. «Mari Luz Esteban - Jakin.eus» www.jakin.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-21.
  2. Elustondo, Miel Anjel. (2013ko otsailaren 24a). «'Egoera berrietara egokitzeko gaitasun handia erakutsi du feminismoak'» Argia . Noiz kontsultatua: 2017-11-11.
  3. (Gaztelaniaz) Maria Luz Esteban Galarza – Red de Antropologia de y desde los cuerpos. . Noiz kontsultatua: 2017-11-11.
  4. (Gaztelaniaz) Esteban Galarza, Mari Luz. (1993). «Actitudes y percepciones de las mujeres respecto a su salud reproductiva y sexual. (Emakumeen jarrera eta pertzepzioak ugalketa- eta sexu-osasunari buruz» www.educacion.gob.es (Bartzelonako Unibertsitatea) . Noiz kontsultatua: 2020-03-21.
  5. a b «Feminismoa eta euskalgintza: Bi borroken hurbilketa xumearen kontakizuna» Argia . Noiz kontsultatua: 2017-11-11.
  6. Ikuspegi feminista maketoa eta euskaltzalea herritartasun berri baten alde - Jakin.eus. . Noiz kontsultatua: 2017-11-11.
  7. CCCB. (2019-11-06). DEBAT / Conferència de Mari Luz Esteban (VO Es). . Noiz kontsultatua: 2020-03-25.
  8. Ikerketa proiektuak | AFIT. . Noiz kontsultatua: 2020-03-21.
  9. Doktoretza tesiak | AFIT. . Noiz kontsultatua: 2020-03-21.
  10. Mari Luz Galarzaren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (40 produktu).
  11. Esteban Galarza, Mari Luz - Auñamendi Eusko Entziklopedia. . Noiz kontsultatua: 2017-11-11.
  12. Esteban, Mari Luz. (2006-04-03). «El estudio de la salud y el género: las ventajas de un enfoque antropológico y feminista» Salud Colectiva (1): 9 doi:10.18294/sc.2006.52 ISSN 1851-8265 . Noiz kontsultatua: 2020-03-21.
  13. a b (Gaztelaniaz) Paola Andrea Delgado Arteaga. «Esteban Galarza, Maria Luz» Publicaciones . Noiz kontsultatua: 2020-03-21.
  14. Esteban Galarza, Mari Luz. (2009-05-14). Identidades de género, feminismo, sexualidad y amor: Los cuerpos como agentes. Ediciones Complutense PMC 1112712069 . Noiz kontsultatua: 2020-03-21.
  15. Esteban, Mari Luz. (D.L. 1991). Emakumeen osasunaz beraiei galdezka : ugalketa eta sexualitate eredu desberdinak. Seminario de Estudios de la Mujer = Emakumeari Buruzko Ikerketarako Mintegia PMC 971709385 . Noiz kontsultatua: 2020-03-21.
  16. Abasolo Galdeano, Eukeni; Astobiza Ariño, Bittori; Badiola, Anparo; Elexpe Uriarte, Xabier; Esteban Galarza, Mari Luz; Etxeguren, Begoña; Garai, Maria Angeles; Garai, Ana et al.. (1980). Arnas aparatua. UEU . Noiz kontsultatua: 2020-03-21.
  17. Esteban, Mari Luz.. (2001). Re-producción del cuerpo femenino : discursos y prácticas acerca de la salud. Tercera Prensa-Hirugarren ISBN 84-87303-61-7 PMC 807925562 . Noiz kontsultatua: 2020-03-21.
  18. Esteban, Mari Luz.. (D.L. 2013). Antropologia del cuerpo : género, itinerarios corporales, identidad y cambio. Bellaterra ISBN 978-84-7290-611-2 PMC 1026218640 . Noiz kontsultatua: 2020-03-21.
  19. (Gaztelaniaz) «Mari Luz Esteban: “El pensamiento amoroso de la cultura occidental es la argamasa del sistema” - Revista Emakunde Aldizkaria» Revista Emakunde Aldizkaria 2016-07-19 . Noiz kontsultatua: 2017-11-11.
  20. Etnografia feministak Euskal Herrian : XXI. mendera begira dagoen antropologia. Udako Euskal Unibertsitatea eta Euskal Herriko Unibertsitatea 2016 ISBN 978-84-8438-598-1 PMC 1122974568 . Noiz kontsultatua: 2020-03-21.
  21. Esteban, Mari Luz.. (2016). La Mort de la mare em va fer més lliure. (1a ed. en català. argitaraldia) Pol·len ISBN 978-84-16828-02-9 PMC 1027132034 . Noiz kontsultatua: 2020-03-23.
  22. Esteban, Mari Luz,. La muerte de mi madre me hizo más libre. ISBN 978-84-16227-19-8 PMC 1084532488 . Noiz kontsultatua: 2020-03-23.
  23. Etnografia feministak Euskal Herrian : XXI. mendera begira dagoen antropologia. Udako Euskal Unibertsitatea eta Euskal Herriko Unibertsitatea 2016 ISBN 978-84-8438-598-1 PMC 1122974568 . Noiz kontsultatua: 2020-03-21.
  24. Esteban, Mari Luz.. (2017). Feminismoa eta politikaren eraldaketak. Susa ISBN 978-84-92468-98-0 PMC 1012394187 . Noiz kontsultatua: 2020-03-21.
  25. Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen. Udako Euskal Unibertsitatea 2019 ISBN 978-84-8438-689-6 PMC 1124803776 . Noiz kontsultatua: 2020-03-21.
  26. Esteban, Mari Luz.. (2019). Andrezaharraren manifestua. Pamiela Argitaletxea ISBN 978-84-9172-134-5 PMC 1137081912 . Noiz kontsultatua: 2020-03-21.
  27. a b «MICAELA-PORTILLA-Trabajos-premiados - Micaela Portilla Vitoria Saria (Tesiak) - Berdintasunerako Zuzendaritza - UPV/EHU» berdintasuna-direccionparalaigualdad . Noiz kontsultatua: 2020-03-23.
  28. ikergazte. «BATZORDEAK» IkerGazte 2015 . Noiz kontsultatua: 2020-03-23.
  29. ikergazte. «BATZORDEAK» IkerGazte 2017 . Noiz kontsultatua: 2020-03-23.
  30. Udako Euskal Unibertsitatea. (2019). UEU, Urteko Txostena 2018. UEU.
  31. ikergazte. «BATZORDEAK» IkerGazte 2019 . Noiz kontsultatua: 2020-03-23.

Kanpo estekakAldatu