Iraia Muñoa

Gipuzkoar bioteknologo, ikertzaile eta irakaslea

Iraia Muñoa Hoyos (Eibar, Gipuzkoa, 1989ko ekainaren 4a) euskal bioteknologoa, irakaslea eta ikertzailea giza-ugalkotasunean eta epigenetikan.[1][2] [3]

Iraia Muñoa

Bizitza
JaiotzaEibar1989ko ekainaren 4a (35 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Tesi zuzendariaJon Irazusta
Nerea Subiran Ciudad
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbioteknologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Inguma: iraia-munoa-hoyos

Bioteknologian lizentziatura 2011n bukatu zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta bertan Giza Ugalkortasunean espezializatutako Biologia Zelularreko Masterra ere egin zuen gero, Bartzelonan.

Ikerlaria

aldatu

2019an tesia defendatu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, Ikerketa Biomedikoaren programan (Morfinak eragindako zelulen arteko memoria epigenetikoaren azterketa, Bigarren Belaunaldiko Sekuentziazioaren bitartez).[4] Epigenetikaren arloan ikertu zuen, kanpo faktore edo gure bizi-ohiturek guregan eta ondorengoengan duten efektua aztertzeko. Geneen eta inguruko faktoreen arteko erlazioa aztertzen duen biologiaren atala da epigenetika. Dietak, kirolak, farmakoek edota toxikoen kontsumoak lotura zuzena dute gure DNAaren erregulazioan. Jakina da ez dutela DNAren sekuentzian mutaziorik eragiten, hala ere, bizi ohituretatik eratorritako molekula kimiko batzuk itsasten dizkio eta, ondorioz, geneen adierazpena beste modu batean egokitzen da. Bizi-ohitura modernoek eragindako aldaketa epigenetikoak gaixotasun ezberdinen eragile dira eta horiei aurre egiteko botikak sortzea da gaur egungo erronka.[2]

Leioako Campuseko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Giza ugalkortasun taldean ikertzen du, Fisiologiako sailean. Bertan, oinarrizko ikuspegi kliniko batetik, ingurumen-faktoreek gametoetan eta enbrioi kalitatean izan dezaketen eragin epigenetikoa identifikatzen saiatzen dira, eta espermatozoideen ahalmen ugalkorra osatzen duten mekanismo molekularren fisiologia eta fisiopatologia aztertzen dituzte.[5]

Irakaslea

aldatu

Gaur egun, ikerketa eta irakaskuntza uztartzen ditu Leioako Campuseko Erizaintzako graduan.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Euskal Irrati Telebista. (2018-11-10). «Atariko proba: Iraia Muñoa Hoyos, bioteknologoa» www.eitb.eus (EITB) (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  2. a b Zientzialari 66 - Iraia Muñoa: “Aldaketa epigenetikoak desegiteko botikak sortzea da gaurko erronka”. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra.
  3. «Iraia Muñoa:"Euskal komunitate zientifikoa elkarlanean aritzeko garrantzia handikoak dira IkerGazte bezelako kongresuak" — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  4. Muñoa Hoyos, Iraia. (2019-09-09). [https://www.educacion.gob.es/teseo/mostrarRef.do?ref=454674 «Morfinak eragindako zelulen arteko memoria epigenetikoaren azterketa, Bigarren Belaunaldiko Sekuentziazioaren bitartez. //Study of the epigenetic cellular memory induced by morphine: a next generation sequencing approach.»] TESEO www.educacion.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-11-15).
  5. Muñoa Hoyos, Iraia. «Fisioterapiako Gradua - Irakasleak» UPV/EHU (UPV/EHU) (Noiz kontsultatua: 2020-11-15).
  6. Muñoz Hoyos, Iraia. (2016). «Belaunaldiz belaunaldiko oinordetza epigenetikoa — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (UEU ' Unibertsitatea.net) (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  7. «Txiotesia lehiaketa - Irabazleak» www.unibertsitatea.net (UEU - Unibertsitatea.Net) (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).

Kanpo estekak

aldatu