Erramun Baxok
Erramun Baxok Indart, edo Erramun Bachoc, (Suhuskune, Nafarroa Beherea, 1928ko abenduaren 26a - 2024ko ekainaren 3a) soziolinguista eta hizkuntzalaria zen.[1] Anitz inplikatua izan da pedagogiaren munduan, soziolinguistikan eta kultur arloan.[2][3]
Erramun Baxok | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Suhuskune, 1928ko abenduaren 26a |
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria |
Bizilekua | Quebec Hiria Lyon Chamalières Treichville Milafranga |
Heriotza | Milafranga, 2024ko ekainaren 3a (95 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lyongo Unibertsitate Katolikoa Laval Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | soziolinguista, hizkuntzalaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Deustuko Unibertsitatea Victoriavilleko Cégepa (1968 - 1988) Euskal Herriko Unibertsitatea (1978 - 1993) Euskal Kultur Erakundea (1990 - 2005) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Euskaltzaindia |
Euskal Herritik atera zen gazterik; hala ere, beti izan du Euskal Herriarekiko eta euskararekiko kezka.
Biografia
aldatuGaztaroa eta ikasketak
aldatuFamilia euskaldunean jaio zen, baina ikasketa guztiak frantsesez egin zituen. Suhuskuneko eskolan ibili ondotik, bigarren mailako ikasketak hainbat ikastetxe eta seminariotan egin zituen. Munduko II. Gerrako gorabeheren arabera, Tarnosen (Bardonnex), Champtoceauxen (Maine eta Loirea) eta Nantesen ibili zen. 1947an bi aldiz lizentziatu zen.[4][5]
Apaiza eta filosofia-irakaslea (1953-1967)
aldatuApaiza eta Unibertsitateko ikasketak Lyongo Unibertsitate Katolikoan egin zituen, eta han, filosofiako lizentzia erdietsi zuen 1953an. Gero, 1953tik 1967ra, apaiza eta filosofia-irakaslea izan zen, hasieran Lyonen bertan,Chamalièra-n (Puy-de-Dôme) eta ondoren Treichvillen Boli Kostan.[4][5]
Quebecen irakasle eta soziolinguista (1968-1978)
aldatu1968an apaizgoa utzi, Renée Samson-ekin ezkondu eta 1968tik 1978ra Québec-en egon ziren. Beren hiru haurrak han sortu ziren. Han, Harluxet-Mendy eta Xarritton-Durruti bikoteekin ibiltzen ziren, eta elkarrekin ibili ziren Quebec-eko "iraultza lasaian", eta Euskal Herriko autonomia eta euskararen defentsan.[4]
Quebecen filosofia eta psikologia irakatsi zituen Baxokek Victoriavilleko hezkuntza orokor eta profesionalaren ikastetxean (CEGEP). Pertsonalismoari buruzko doktoretza Quebeceko Laval Unibertsitatean aurkeztu zuen 1976an,[6][7] eta gero, soziolinguistikari buruzko doktoretza ondoko ikasketak Elebitasunari buruzko Ikerketen Nazioarteko Zentroan (CIRB[8]) egin zituen. Hango soziolinguistekin harremanetan ibili zen: William Mackey, Richard Bourhis...[4][9]
Berriro Euskal Herrian Irakasle, soziolinguista eta kultur eragilea (1978tik)
aldatuHamar urte Quebecen egin ondoren, 1978an itzuli zen Ipar Euskal Herrira, Milafrangara. baina 10 urtez Erramunek Victoriavilleko CEGEParen eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko urteroko joan-etorriak egin zituen, Euskal Herrian hizkuntzalaritza aplikatua irakasten zuelarik 1978tik 1993ra. Urte horietan, UZEIrekin lan egin zuen (Filosofia Hiztegiarekin batez ere), baita HABErekin ere. Horrez gain, Deustuko Unibertsitatean ere klaseak eman zituen.[4]
Gainera, Ipar Euskal Herriko mugimendu euskaltzalean ere esku hartu zuen: Euskaltzaleen Biltzarrean, Euskal Kultur Erakundean... Ipar Euskal Herrian egin diren inkesta soziolinguistiko gehienetan parte hartu du eta Hego Euskal Herrian, Soziolinguistika Klusterreko eta Bat aldizkariko sorreran.[10][5]
Euskaltzain urgazle (1996) eta ohorezko euskaltzaina (2010)
aldatuEuskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 1996ko martxoaren 29an eta ohorezko, 2010eko urtarrilaren 29an.
Euskaltzaindiaren Jagon sailean (1995-1999) eta Sustapen Batzordean (1999-2021) aritu izan zen.
Euskal Kulturaren aldeko inplikazioa
aldatuErramun Baxok anitz inplikatua izan da bai mundu pedagogikoan, soziolinguistikoan eta kulturalean:[4]
- permanentzia Ikas pedagogia zentroan eta Euskaraz Bizi multimedia metodoaren sortzea 1979tik 1993ra arte,
- euskararen eta euskal kulturaren jardunaldiak 1981 eta 1994 urteen artean,
- Pizkundea-ko (euskal elkarteen federazioa) bulegoko kide 1984tik 1994ra eta Euskal Konfederaziokoa 1995etik 2015era,[11]
- Euskal Kultur Erakundeko administratzaile sorreratik (1990) eta lehendakari 1994tik 2005era,
- parte hartzea hizkuntzaren antolaketa eskemaren idazketan Garapen Kontseiluan, 1995 eta 2000 urteen artean.
- parte hartzea bost urtetariko bost inkesta soziolinguistikoetan, 1991tik 2011ra,[7]
- Euskal Herriko Soziolinguistikako Inkestak – Euskararen jarraipena I, II, III eta IV (1991 - 1996 - 2001 - 2006 - 2011), Eusko Jaurlaritza, Euskal Kultur Erakundea.
- Etorkizuna aurreikusten 99 : Euskal Herriko gaztetxoak eta euskara, zuzendariak, Iñaki Martínez de Luna eta Kontxesi Berri-Otxoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Euskal Herriko Unibertsitatea, Euskal Kultur Erakundea
- Frantziako 33. biztanleriaren erroldako hizkuntzei buruzko 4 galdera, lehen aldikoz (1999). 1995ean, Ustaritzen izan ziren Frantziako eskualde hizkuntzen arteko topaketetan, Kanadan edo Belgikan egiten zenaren adibidea hartuz, frantses zentsu erroldetan eskualde hizkuntzei buruz galdera batzuk egitea aipatu izan zen. Horren ondotik, Pariseko INSEE-k (zentsu eta estatistika institutua) onartu zuen Euskal Kultur Erakundea hizkuntza hoien ordezkaria izan zedin. Erramunek galderen idazlanean parte hartu zuen.
- Euskaldun orok altxa burua Enquêtes sociolinguistiques en Garazi 1982, 2002, Michel Aurnague eta Maia Duguine. 1982an Jakes Aurnaga euskaltzaleak Iparraldeko lehen inkesta soziolinguistiketarik bat burutu zuen, Garazi eskualdeko kolegioetan. Erramunek ohar batzuk egin zizkion orduan. Eta 2002an Mixel Aurnagak, Jakesen semeak, eta Maia Duguinek ber baldintzekiko inkesta egin zuten Erramunen laguntzarekin, datu konparagarriak eskuratzeko.
- Euskal nortasuna eta Kultura XXI. mendearen hasieran, 2004 - 2005. 2006an Eusko Ikaskuntzak inkesta horren emaitzak eta horiei buruzko hausnarketa txosten batzuk argitaratu zituen. Erramun, egile eta arduradun taldekoa zen Pantxoa Etxegoin, Terexa Lekunberri, Iñaki Martinez de Luna, Larraitz Mendizabal, Igor Ahedo, Xabier Itzaina eta Roldan Jimenorekin.
-
-
Pantxoa Etxegoin (Bob Edme, 2021)
Idazlanak
aldatuLiburuak
aldatu- Filosofia hiztegia. Bi tomotan. UZEI - Elkar. 1987. Talde honekin batera: Paulo Agirrebaltzategi Kortabarria, Piarres Aintziart, Jose Luis Alvarez Santa Cristina, Jose Antonio Amutxastegi, Xabier Andonegi Gurrutxaga, Roman Azkue, Joxe Azurmendi Otaegi, Mikel Azurmendi Intxausti, Erramun Baxok, Martin Etxeberria, Paco Garmendia Agirrezabalaga, Jesus Mari Goñi Zabala, Juan Mari Ilarduya, Jon Ituarte Etxabe, Paulo Iztueta Armendariz, Henrike Knörr, Edorta Kortadi Olano, Koldo Kortabitarte, Elena Martinez Rubio, Xabier Olano, Jon Sudupe Martija, Jose Ramon Urrutxua, eta Piarres Xarriton. Existentzialismoak ; Emmanuel Mounier artikulua idatzi zuen Baxokek.
- UZEIren Hizkuntzalaritza hiztegian ere artikulu bat idatzi zuen: Hizkuntza geografia artikulua, 19 orr., UZEI 1982.
- Euskaraz bizi, euskara ikasteko ikus-entzunezko metodoa, 6 liburuki, 6 audio-kasete. 1987-1996.
- Euskal mintzabideak, guide de conversation français-basque, A. Duhalde, M. Itzaina eta A. Luberriagarekin batera. Euskaltzaleen Biltzarra, Baiona, Elkar. 1988
Aldizkarietako artikuluak
aldatuEuskera aldizkarian
aldatuEuskaltzaindiaren Euskera aldizkarian 8 artikulu idatzi zituen Euskal Herriaz, kulturaz, eta Soziolinguistikari buruz:[12]
- 2011ko inkesta soziolinguistikoaren azterketa Ipar Euskal Herriko ikuspuntutik 2012
- Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian 2010
- Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian. AEK-ko ikaslegoaren azterketa 2009
- Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak: kontsumoa, hizkuntza gutxiagotuen indarberritzearen perspektibak 2008
- Euskaltzaindiaren eragina Euskararen Erakunde Publikoaren hizkuntza politika proiektuan 2007
- Eremu urriko hizkuntzak Europa Batuan 2006. , euskera 2, 51. liburukia, Euskaltzaindiaren XI. Jagon Jardunaldiak, 2006-11-24, Bilbo : 919-968. www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1166006420.
- Euskalgintza hitzartua Ipar Euskal Herrian 2001
- Euskara elez eta legez Ipar Euskal Herrian 1999
Bat aldizkarian
aldatuBat soziolinguistika aldizkarian 16 artikulu idatzi zituen: [12]
- Kultura transmisioa euskararen ikuspegitik Iparraldean 2012
- Euskararen egoera ipar Euskal Herrian 2009
- Txillardegirekin elkarlanean 2009
- Hizkuntza antolaketaren bideetan 2008
- Euskara eta euskal kultura 2020. Ipar Euskal Herriko gogoetak 2007
- Hizkuntza eta nortasuna Ipar Euskal Herrian 2006
- Euskal irakaskuntza Ipar Euskal Herrian 2003
- Euskara eta euskal Eurohiria: Ipar Euskal Herriko ikusmolde bat 2003
- Euskal Soziolinguistika Institutuaren proiektua 2000
- Hizkuntza eta lurraldea 2000
- Hizkuntz inkesta Frantziako erroldan 1999
- Soziolinguistikazko inkestaren irakaspen batzuk 1997
- Erramun Baxok-ekin elkarrizketa: "Herriaren aldeko gogoa ahultzen delarik hiz... 1995
- Subiranotasun nazionala hizkuntza berreskuratzeko 1993
- Politikariak euskararen herri mugimenduaz mintzo 1992
- Hizkuntzen bizitasuna 1990
Beste artikulu batzuk
aldatuGainera beste hainbat artikulu argitaratu zituen beste aldizkari hauetan: Jakin (15),[14] Tantak(2), Zutabe (2), Hermes(1), Larrun(1), ELE (1), Jazten, International Journal of the Sociology of Language...[12][7]
Euskal Kultur Erakundeak, besteak beste, artikulu hauek azpimarratu zituen:[7]
- Hizkuntza geografia artikulua, Hizkuntzalaritza hiztegia, UZEI. 1982.
- 2000, L’enseignement de la langue basque, in C. Clairis, D. Coastaouec, J.-B. Coyos, Langues et cultures régionales de France - État des lieux, enseignement, politiques, Paris, Sorbonnen, 1999 / 06 / 11-12, Paris, L’Harmattan : 229-238.
- 2001, M.-J. Azurmendi, E. Bachoc, F. Zabaleta. Reversing language shift: The case of Basque, in Joshua A. Fishman, Can threatened languages be saved? Reversing language shift, revisited: A 21st century perspective, Clevedon, Multilingual Matters : 234-259.
- 2005, Inkesta baten inguruko solasak, in Michel Aurnague eta Maia Duguine, Euskaldun orok altxa burua Enquêtes sociolinguistiques en Garazi 1982, 2002, Donostia, Eusko Ikaskuntza : 23-30.
- 2006, Euskal nortasuna eta kultura, XXI. mendearen hasieran, Baxok, E. eta beste. Donostia, Eusko Ikaskuntza.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Baxok Indart, Erramun» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-05).
- ↑ «Erramun Bachoc - Mintzoak - Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren ataria» www.mintzoak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-05).
- ↑ Erremundegi Beloki, Ekhi. (2024-06-04). «Erramun Baxok ohorezko euskaltzaina zendu da» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-06-05).
- ↑ a b c d e f «Erramun Bachoc - Mintzoak - Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren ataria» www.mintzoak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-05).
- ↑ a b c Naiz. (2025-06-05). «Erramun Baxok ohorezko euskaltzaina eta EKEko lehendakari ohia zendu da» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-06-05).
- ↑ 1976, La pensée politique d'Emmanuel Mounier. La communauté internationale, Sainte-Foy, Université Laval. (Filosofia doktorego tesia).
- ↑ a b c d «Erramun Baxok (1928-2024)» EKE (Noiz kontsultatua: 2024-06-08).
- ↑ (Frantsesez) «Accueil - Institut canadien de recherche sur les minorités linguistiques» icrml.ca (Noiz kontsultatua: 2024-06-05).
- ↑ Richard Y. Bourhis. "La continuidad del euskera: Clasificación de la población según la identidad cultural. Universidad de Quebec en Montreal (noviembre de 1994).
- ↑ «Erramun Baxok (1928-2024)» EKE (Noiz kontsultatua: 2024-06-08).
- ↑ «Erramun Baxokekin Donostiatik Sarara» Berria 2024-06-14 (Noiz kontsultatua: 2024-06-15).
- ↑ a b c «Erramun Baxok - Aldizkarietako artikuluak :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (UEU) (Noiz kontsultatua: 2024-06-05).
- ↑ (Ingelesez) Agirre, Gorane. (1990). «Hizkuntz lurraldetasuna artergai Bat soziolinguistika aldizkarian.» Berria (Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.) (Noiz kontsultatua: 2022-03-01).
- ↑ «Erramun Baxok - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-08).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Erramun Baxok | Soziolinguistika bloga (2009-2020 45 artikulu
- Erramun Baxok Jakin aldizkariko 15 artikuluren egilea (horietako hamabi 1998-2001 tartean soziolinguistikaz idatzitakoak)
- «Erramun Baxokekin Donostiatik Sarara» Juan Luis Zabala. Berria 2024-06-14