Hekimen, Euskal Hedabideen Elkartea, 2012an jaiotako elkartea da. Euskara hutsezko 50 bat hedabideren arteko erakunde bat da. Elkarlana bideratzea eta kanpoko eragileen aurrean solaskidetza bateratua eramatea ditu bere helburuen artean, beti ere euskal komunikazio esparrua indartzeko asmoz[1]. 600 langileko sektore baten ordezkaria da elkartea.

Hekimenek zabaldutako datuen adibide bat: elkarteko hedabideen webguneetara sarrerak, gailuen arabera denboran zehar.

Iban Arantzabal (Tokikom elkartearen ordezkari gisa) izan zen Hekimenen lehen presidentea, eta bere lehen zuzendaria Alberto Barandiaran, 2018ko otsailera arte, non Igor Astibiak hartu zuen bere tokia.

Bere lanetako bat izan da Euskal Hedabideen Behategia antolatzea, unibertsitate eta erakundeekin elkarlanean. Libe Mimenza da Behategiko zuzendaria.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu