CAF-Elhuyar sariak

Zientzia eta teknologiarako saria

CAF-Elhuyar sariak zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza, eta gizarteratzea bultzatu, saritu eta aitortzeko, 1994tik CAF enpresak eta Elhuyar Fundazioak antolatu dituzten sariak dira, NEIKER-Tecnaliaren babesarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren diru-laguntzaz.[1][2][3]

CAF-Elhuyar sariak
CAF Elhuyar saria.jpeg
CAF Elhuyar sariko garaikurra
SaritutakoaZientzia eta teknologia gizarteratzeko lanak
BabesleaCAF, Elhuyar Fundazioa
KokalekuaUsurbil
Herrialdea Euskal Herria
Lehen sari banaketa1990 (?)
Webgune ofizialaelhuyar.eus/eu/caf-elhuyar-sariak
Elhuyar sariak 2019

Kategoriak eta sariakAldatu

Hiru kategoria hauek osatzen dute sariketa: dibulgazio-artikuluak, kazetaritza-lanak eta sorkuntza-beka.

  • Merezimenduzko saria. Zientzialari edo erakunde bati ematen zaio bere alorrean euskera normalizatzen eta zientzia gizarteratzen egindako ahaleginagatik.
  • Dibulgazio-artikulu originalak. Kategoria honetan, euskaraz sortutako zientzia eta teknologiaren dibulgazio-lanak aurkeztuko dira. Bi azpikategoriatan banatuta dago:
    • Dibulgazio-artikulu orokorrak. Saria: 2.000 euro, Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bat eta urtebeteko harpidetza Elhuyar aldizkarira.
    • Egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluak. Saria: 2.000 euro, eskultura eta urtebeteko harpidetza Elhuyar aldizkarira.
  • Zientzia-kazetaritzaren arloko lanak. Kategoria honetan, 2020an euskaraz sortu eta argitaratutako kazetaritza-lanak aurkeztuko dira, edozein formatu eta generotakoak.Saria: 2.000 euro, eskultura eta urtebeteko harpidetza Elhuyar aldizkarira.
  • Zientzia gizartean sorkuntza-beka. Kategoria honetan, gai zientifiko-teknologikoak gizarteratzeko beste modu batzuk lantzen dituzten proiektuak aurkeztuko dira, euskaraz sortuak. Arlo zientifiko-teknologikoa eta gizartea harremanetan jartzea izango da haien muina. Saria: 5.000 euro eta eskultura.
  • Lehen sektoreko lan onenarentzako NEIKER sari berezia. Lehen bi kategoriatako lanen artetik (dibulgazio artikuluak eta kazetaritzakoak) lehen-sektorearekin lotura duen lan onenari ematen zaio sari hori., beste sariekin bateragarria izan daitekeela. Saria: 2.000 euro, eskultura eta urtebeteko harpidetza Elhuyar aldizkarira.

SarituakAldatu

CAF-Elhuyar sarien palmaresa[4]
Urtea Merezimendua Dibulgazio-artikuluak Zientzia-kazetaritza Tesi-artikuluak NEIKER Sorkuntza-beka
2021[5] Jabier Agirre Nahia Seijas Iñaki Sanz Leire Sangroniz. Aipamena: Jon Urzelai Asier Alvite, Aipamena: Helene Sanchez Itxaso Navarro // Ander Gortazar eta Jacek Markusiewicz
2020 Ana Zubiaga Galder Gonzalez Larrañaga Josu Lopez-Gazpio Leire Sangroniz - -
2019 Jesus Mari Txurruka Iñigo González de Arrieta eta Iker González Cubiella

Aipamena: Maider Beitia

eta Itziar Urizar

Iñaki Sanz-Azkue - Izaro Zubiria Martin Etxauri
2018 EKAIA. EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkaria Alaitz eta Iraia Etxabide Etxeberria Josu Lopez Gazpio Miguel Querejeta Iñaki Odriozola Larrañaga Ander Gortazar Balerdi eta Jacek Markusiewic
2017 Maria Jesus Esteban Galarza Gorka Azkune Galparsoro Xabier Monasterio Torre Josu Doncel Mikel Etxeberria Okariz Armintxe Animazio Taldea
2016[6] Kepa Altonaga Sustatxa Artaetxebarria Artieda, Xabier Lartzanguren Urdangarin, Edu Alberdi Estibaritz, Antton - Hurtado Mendieta, Enrique
2015[7] Julian Bereziartua Barrenetxea Gorka Azkune Galparsoro Amaia Portugal Ostaizka Aizpurua

Aipamena: Estitxu Villamor

- -
2014 Udako Euskal Unibertsitatea (UEU) Gorka Azkune Galparsoro

Dibulgazioa: Ostaizka Aizpurua Arrieta

Aipamena: Estitxu Villamor Lomas

Portugal Gonzalez, Amaia - - -
2013 Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea (OEE) Gorka Azkune Galparsoro, Dibulgazioa:

Bachiller Otamendi, Eneko

Zabaleta Lopetegi, Gorka

Aipamena: Portugal Gonzalez, Amaia

- - Erkizia Martikorena, Xabier
2012 Joxe Mari Elortza Gabilondo Querejeta Perez, Miguel Zabaleta Lopetegi, Gorka Mendizabal Ezeizabarrena, Isabel - Apraiz Eizagirre, Arlette / Oararte Torrealdai, Doltza / Ortiz de Zarate, Jaione / Amutio Izagirre, Maider / Andres Arribalzaga, Nerea / Enbeita Gardoki, Oihane
2011 Jose Ramon Etxebarria Bilbao Omar, Jone / Sarmiento, Patricia / Navarro, Patricia Zabaleta, Gorka Makibar, Jon - -
2010 Luis Mari Bandres Unanue Jose Maria Rivadeneyra Xabier Martin Naroa Aldanondo - -
2009 - Leyre Echeazarra Aipamena: Xabier Artaetxebarria Unai Brea Itziar Tueros - -
2004 - Oihana Izagirre eta Oihane Lakar[8]

Aipamena: Aitzol Ezeiza, Karmele López de Ipiña eta Montxo López de Ipiñak

Aitziber Mendiguren, Luis F. Callado eta Joseba Pineda - - Kepa Altonaga Sustatxa[8]
 
2019ko CAF-Elhuyar sarien irabazleak: Itziar Urizar Arenaza, Maider Beitia San Vicente, Iñaki Sanz-Azkue, Jesus Mari Txurruka Argarate, Izaro Zubiria Ibarguren, Iñigo González de Arrieta Martínez, Iker González Cubiellarena eta Martin Etxauri Sainz de Murieta.

ErreferentziakAldatu

  1. «CAF-Elhuyar sariak 2018, uhin hedakorrez zientzia hedatzen - Zientzia.eus» zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-18).
  2. «Caf-Elhuyar sariak | Elhuyar» www.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
  3. Arratibel Gascon, Ainara. «CAF-Elhuyar kazetaritza saria, hirugarrenez, Gorka Zabaletarentzat» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-10-18).
  4. «CAF-Elhuyar sariak :: Saridunak | Elhuyar» www.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  5. Bastida Alzuru, Jone. «Jabier Agirreri eman diote Elhuyar Fundazioaren Merezimendu Saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
  6. Unanue Irureta, Maialen. «Zientzia-kazetaritzako CAF-Elhuyar saria Edu Lartzangurenek irabazi du» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  7. Vitoria, Oihan. «Zientzia euskaraz gizarteratzen ibili direnen jardunak goraipatu dituzte» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  8. a b Carton Virto, Eider. Dossierra: CAF-Elhuyar X. sariak. Elhuyar.

Kanpo estekakAldatu