Olatz Arbelaitz
Olatz Arbelaitz Gallego (Errenteria, Gipuzkoa, 1970eko azaroaren 7a) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da Informatika Fakultatean, Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia sailean. UEUko Informatikako sailburua ere bada.
Olatz Arbelaitz | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Errenteria, 1970eko azaroaren 7a (50 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak |
euskara ingelesa gaztelania frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | informatikaria, unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea |
Lantokia(k) | Donostia |
Enplegatzailea(k) |
Euskal Herriko Unibertsitatea Udako Euskal Unibertsitatea Donostiako Informatika Fakultatea |
Kidetza |
Udako Euskal Unibertsitatea E-makumeak |
Inguma | olatz-arbelaitz-gallego |
IkerlariaAldatu
Algoritmoak, Datu-meatzaritza eta Paralelismoaren arloetan aritzen den ALDAPA taldeko ikertzailea da, taldearen sortzaileetako bat da bera. 2002an defenditu zuen doktore-tesian VRPTW sistema arin eta sendo bat sortu zuen hainbat ibilgailuren ibilbideak optimizatzeko, denen artean helburu komun bat bete behar dutenean. Tesi horretan aplikazio praktiko bat ere sortu zuen Nafarroako enpresa batentzat; enpresa horretan egunero asmatu behar da zeintzuk diren ibilbide optimoak bere kamioientzat, kamioiek inguru geografiko zabal batean erregaia eskaeren arabera banatu ahal izateko.[1] Olatz Arbelaitzek hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du, eta arloko enpresekin eta zentroekin kontratuak ere izan ditu. Nazioarteko 120 bat argitalpen ditu aldizkari zein kongresutan, gutxienez.[2]
UPV-EHU unibertsitate osoko Ikerkuntza Batzordeko kidea da 2018tik, 'Ingeniaritza eta arkitektura' arloko hiru ordezkarietako bat da bera. Adimen artifizialeko ikasketak sortzeko eragilea izan da Informatika Fakultatean.[3]
2015, 2017, eta 2019an Ikergazte kongresuko batzorde akademikoko kide izan da Ingeniaritza/Arkitektura arloan. 2019an Ikergazte kongresu osoko kudeatzaile akademikoa ere izan zen.[4]
UEUkideaAldatu
UEUkidea da ikasle zenetik eta hainbat urtetan izan da Informatikako sailburua eta Informatikari Euskaldunen Bilkuretako arduraduna.[5][6][7]
DantzariaAldatu
Errenteriako Ereintza dantza-taldeko dantzaria izan da, eta hainbat ikastarotan ibili da irakasle, tartean Donostiako Informatika Fakultatean ere bai.[8]
LiburuakAldatu
- Olatz Arbelaitz Gallego, Olatz Arregi Uriarte, Agustin Arruabarrena Frutos, Izaskun Etxeberria Uztarroz, Amaia Ibarra Lasa, Txelo Ruiz Vazquez Sistema digitalen diseinu-hastapenak. Oinarrizko kontzeptuak eta adibideak. 2005 UEU
- Olatz Arbelaitz Gallego, Txelo Ruiz Vazquez Zirkuitu elektriko eta elektronikoen oinarrizko analisia 2001 UEU
ErrekonozimenduakAldatu
- 2012: Ibilaldian omendua teknologia berrietan euskara sartzeko egindako lanengatik beste hauekin batera: Lapurdiko Harluxetar lehengusu ingeniariak: Klaudio Harluxet eta René Harluxet; Aurki, Sustatu, Codesyntax: Luistxo Fernandez). UEUko Informatika saila: Olatz Arbelaitz; EHUko Donostiako Informatika Fakultatea[9]; EHUko Aholab Taldea: Inma Hernaez; puntueus: Iratxe Esnaola; kaixo.com: Aitor Lopez de Aberasturi; Erentzun ikastola: Fultxo Crespo; Hachtibista, sare sozialak: Gorka Julio; Euskal Jakintza: Maite Goñi.[10]
ErreferentziakAldatu
- ↑ Soluciones Basadas en Simulated Annealing para el VRPTW. [Donostiako Informatika Fakultatea|Informatika Fakultatea], UPV-EHU, 2002eko maiatza
- ↑ Olatz Arbelaitz Google Scholar Citations webgunean
- ↑ «'Gizartean eskaria handia den heinean, ikasleengan ere interesa piztea espero dugu'» www.eitb.eus Noiz kontsultatua: 2020-02-04.
- ↑ ikergazte. «BATZORDEAK» IkerGazte 2019 Noiz kontsultatua: 2019-02-26.
- ↑ Ikastolen elkartea. (2012). Euskara Teknologia berrietan. Informatika lantzen UEUn eta EHUnIñaki Alegria, Olatz Arbelaitz, Kepa Sarasola. Ibilaldia 2012. ] Noiz kontsultatua: 2019-07-23.
- ↑ Petxarroman, Joserra. (1998-11-14). «Informatikari Euskaldunen II. Topaketak izango dira hurrengo ostiralean Donostian 'Euskara eta Internet' izenburupean, 100dik gora profesional bilduko dira Miramarren.» Euskaldunon Egunkaria.
- ↑ Lakasta, Juan Kruz. (1996-07-18). «Genghis eta R3 robotekin jolasean UDAKO EUSKAL UNIBEETSITATEAn Arbelaitz eta Lazkano robotika klasikotik landa bide berria aztertzen ari dira.» Euskaldunon Egunkaria Noiz kontsultatua: 2020-02-04.
- ↑ Egunkaria. (1999-07-16). «Ordenagailu artean ere bai. Bat, bi ,hiru... saaalto!» Euskaldunon Egunkaria Noiz kontsultatua: 2020-02-04.
- ↑ Ikastolen Elkartea, Bizkaia. (2012-06-03). Euskara Teknologia Berrietan. Elkarrizketak 2012ko Ibilaldian omendukoekin.. Ikastolen Elkartea Noiz kontsultatua: 2020-02-11.
- ↑ Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak – Hizkuntza-teknologiak. Noiz kontsultatua: 2020-02-11.
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- Olatz Arbelaitz Gallego Inguma datu-basean
- ALDAPA ikerketa taldea.
- @OlatzArbe twitter kontua
- Olatz Arbelaitz Euskaldunon Egunkariko hemerotekan (17 albiste)