Iñaki Alegria

informatikari eta ikertzailea

Iñaki Alegria Loinaz (Intxaurrondo, Donostia, Gipuzkoa, 1957ko irailaren 21a -) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da.[1] Informatika Fakultatean lan egiten du 1981etik, Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia sailean.[2] 1988an Ixa taldea sortu zuen taldeko kideetako bat izan zen. Xuxen zuzentzaile ortografikoaren eta euskarako itzultzaile automatikoen (Matxin, Opentrad, Elia.eus...) sortzaileetako bat izan da.

Iñaki Alegria


Udako Euskal Unibertsitateako errektore

2014 - 2018
Bizitza
JaiotzaDonostia1957ko irailaren 21a (67 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaXabier Artola Zubillaga
Kepa Sarasola Gabiola
Doktorego ikaslea(k)Manex Agirrezabal
Bertol Arrieta
Izaskun Etxeberria Uztarroz
Antton Gurrutxaga Hernaiz
Ruben Urizar Enbeita
Xabier Saralegi Urizar
Nerea Ezeiza
Jose Ramom Pichel
Izaskun Fernandez Gonzalez
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Donostiako Informatika Fakultatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea
Ixa taldea

ixa.si.ehu.es…
Twitter: inakialegria Inguma: inaki-alegria-loinaz Edit the value on Wikidata
Gai honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu Scholian

EHUko Informatika Fakultateko dekanordea izandakoa da (2011-2014), baita lehenago Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia sail horren burua ere. UEUko zuzendaria izan zen 2014tik 2018ra.[3]

Ikerlaria

aldatu
 
[Betiko hautsitako esteka]Egunkaria, 1995[4]
 
Mans Hulden eta Iñaki Alegria 2013an. Biak ikertzaile hizkuntzaren prozesamenduan.

Hizkuntzaren prozesamenduaren arloan aritzen den Ixa Taldeko ikertzailea da. Ixa Taldearen sortzailea izan zen Arantza Diaz de Ilarraza, Xabier Arregi Iparragirre, Xabier Artola Zubillaga eta Kepa Sarasolarekin batera. Ixa Taldea erreferentziazkoa izan da eta da aipatutako arloan, nola Euskal Herrian hala nazioartean. Ikerketa-lan horrek gizartean eta, batez ere, euskal komunitatean eta euskal kulturan izan duen eragina ere nabarmentzekoa da. Xuxen zuzentzaile ortografikoa eta itzultzaile automatikoak dira tresna ezagunenak, baina badira beste asko ere. Hori dena aitortu zuen, besteak beste, 2013an jasotako Abbadia Sariak.[5]

Alegriak 1995an defenditu zuen doktore tesian euskararen analisi morfologiko automatikoaren eta Xuxen zuzentzaile ortografikoaren muinak landu zituen Miriam Urkiarekin batera.[6][7]

Geroago, Morfologia konputazionala: euskararen morfologiaren deskribapena liburua argitaratu zuten bien artean 2002an.[8] Analizatzaile morfologikoa geroago ere hainbat tresnatan erabili da, esaterako, UZEIk Euskaltzaindiaren enkarguz osatutako XX. mendeko corpus estatistikoa automatikoki lematizatzeko oinarria izan zen.

 
Xuxen-en[Betiko hautsitako esteka] aurkezpen egunean 1993an.

2010ean Mans Hulden-en laguntzarekin zuzentzaile ortografikoaren software libreko bertsio azkar bat sortu zuen. Euskarazko testu zaharrak normalizatzeko lanak ere egin dituzte geroago,[9] baita ingelesezko eta euskarazko poesiak aztertzeko ere.[10]

Besteak beste, EHUko, Eusko Jaurlaritzako, Madrileko Ministerioko eta Europar Batasuneko deialdietako hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du, eta ikerketaren arloko enpresekin eta zentroekin kontratuak ere izan ditu. ELEKA SL enpresaren sorrera bultzatu zuen; enpresa hori spin-off gisa sortu zen 2002an. Nazioarteko 150 bat argitalpen ditu aldizkari zein kongresutan, gutxienez.[11][12]

2018an HiTZ ikerketa-zentroa sorkuntzan ere parte hartu zuen, Ixa eta Aholab taldeen indarrak batuz. Hizkuntza-teknologia ardatz duen zentro berri horretan 63 ikertzailek egiten dute lan egun (2021eko otsaila).

Robot bertsolariak

aldatu

2012an Donostiako Campusean Hitzaren gunearen inaugurazioan robot bertsolariak entzuteko aukera prestatu zuen Informatika Fakultateko hiru ikertalde koordinatzen (Robotika eta Sistema Autonomoen ikerkuntza taldea, Aholab eta IXA ikerkuntza taldea).[13][14][15][14] Galtxagorri eta Tartalo robotek euren lehen plaza egin zuten, EHUko Gipuzkoako Campuseko gelategiko portxetan. Andoni Egaña, Felix Zubia, Maialen Velarde eta Oier Lakuntza bertsolariak lagun hartuta, ordu erdi pasatxoko bertso-saioa egin zuten.[16]

Iñaki Alegriarekin batera Bertol Arrieta, Aitzol Astigarraga, Manex Agirrezabal eta Basilio Sierra informatikari bertsozaleak aritu ziren ikerketa horretan, Mans Hulden ikertzaile finlandiarra ere aritu zen geroago. Bertsolaritzarako errima-aurkitzaile informatiko bat sortu zuten 2001ean.[17] Bertsoak asmatzen laguntzeko Bertsotarako arbel digitala izeneko web-zerbitzua sortu zuten.[13] Bertsolari Txapelketa Nagusi batzuetako bertsoak analizatu zituzten tresna informatikoekin.[18] 2012an eta 2014an Ibaetako campusean bertso-saio xelebre pare bat antolatu zuten bertsolari eta roboten artean.[19][20][21][22]

UEUkidea

aldatu

UEUkidea da 1984tik. Klaudio Harluxeten urratsei jarraituta aitzindarietako bat izan zen konputagailuen egitura euskaraz lantzen. Oraindik informatika saila eratu gabe zegoela, 1982ko UEUko udako ikastaroetan hitzaldi bat eman zuen konputagailuen egiturari buruz.[23] Geroago 1984an gai horri buruz irakasgai bat zabaldu zuen euskaraz EHUko informatika Fakultatean eta 1985ean liburu bat argitaratu zuen.[24][25][26] UEUko Informatika saila 1984an eratu zuten eta Informatikako ikasketak euskalduntzeko prozesuari arrakastaz ekin zioten. Horrela 1998/99 ikasturtean, Informatika Fakultateko ingeniarien lehen promozioak bukatu zuen urtean, derrigorrezko 244 kredituak (31 ikasgai eta bukaerako proiektua) eta hautazko 39 kreditu (6 ikasgai) eskaintzen ziren euskaraz. Ingeniaritza Teknikoan ere derrigorrezko kreditu guztiak eta hautazko hainbat kreditu eskaini ziren euskaraz hasieratik.[2]

Udako Euskal Unibertsitatearen barruan 1984ean Informatika Saila eratu zuen taldeko kidea izan zen Alegria,[27] baita 1996tik aurrera UEUn antolatu ziren Informatikari Euskaldunen Bilkuren sortzailea ere.

Urte guzti horietan 6 urtez UEUko zuzendaritza-taldean (Talde Eragilea) ibili ondoren, Alegria UEUko zuzendaria izan zen gero 2014tik 2018ra. Ikerlari gazte euskaldunak biltzeko Ikergazte kongresua hasi zen antolatzen urte horietan. . Euskal komunitate zientifiko-intelektuala trinkotzeko asmoz bi urterik behin antolatzen da 2015etik. Lehenengoa Durangon izan zen, 2017an Iruñean, 2019an Baionan eta 2021ean Gasteizen.[28]

 
Alegria eta 2017ko Ikergazte kongresuko irabazleekin.

Euskarazko graduak eskaintzeko Online unibertsitate bat sortzeko prozesu bat ere abiatu zen urte horietan, lau urte horietan lortuko zela espero zen baina ez zen posible izan ohiko unibertsitateetan erresistentziak izan zirelako, eta erakundeetan babesa nahikorik egon ez zelako.[29][30] UEUko Talde Eragilean jarraitu zuen Alegriak eta geroago, 2019an, UEUk lehenengo bi urrats egin zuen bide horretan, GOI ikastegia sortzea eta irakaskuntza master ofiziala online ematen hastea. Euskal Herriko Unibertsitatearekin hitzarmena sinatu zen GOI ikastetxea UPV/EHUko ikastegi atxiki izateko. Lankidetza horretatik, 2020-21 ikasturtetik aurrera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra elkarrekin eskaintzen dute EHUk eta GOI ikastetxea. EHUk aurrez aurreko modalitatean, eta GOIk online modalitatean.[31][32]

Euskal Herriko Unibertsitatearen euskara-plana (1996)

aldatu

1996/97 ikasturtean 9.186 ikasle bakarrik ari ziren euskaraz ikasten EHUn (EHUn ikasten ari ziren ikasleen %15). Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) euskara karrera guztietan sartzeko plan bat diseinatu zuen 1996an. Plana diseinatu zuen batzordeko partaideak Pilartxo Etxeberria, Laura Mintegi eta Iñaki Alegria bera izan ziren.[33][34][35]

Euskarazko idazlanak

aldatu

Aldizkarietan

aldatu
 
Xuxen II (1999)[36]

Sarean.eus ingurune digitalean ohiko kolaboratzailea da 2016tik,[37] informatikan sortzen diren joera berriak aztertzen ditu bertan. SENEZ aldizkarian artikuluak idatzi ditu itzulpengintza automatikoaz, Ekaia eta Elhuyar Zientzia eta teknologia aldizkarietan hizkuntzaren prozesamenduaz, BAT soziolinguistika aldizkarian euskarari teknologiak egiten dion ekarpenaz. Bestalde, Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak, guztira berak sorturiko 100 lan baino gehiago erakusten ditu.[38]

Liburuak

aldatu

Alegriaren liburu aipagarrienak hauek dira:

 
Eduardo Galeanoren liburuaren itzulpena, Latinoaamerikaren zain urratuak

Sariak eta errekonozimenduak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Iñaki Alegria | Artizarra. (Noiz kontsultatua: 2020-10-05).
  2. a b Basabe, Mikel. (200-06-14). «Euskarak etorkizun oparoa du informatikaren alorrean.» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2020-10-05).
  3. Elhuyar aldizkariko elkarrizketa bat Iñaki Alegria Ixakidearekin – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  4. «Leihoak Zabalduz. Windows95 euskaratua, hizkuntza makinen bidez lantzeko tresna berriak... Informatikaren eta euskararen arteko muga esploratu gabeetan barrena abiatu gara - Wikiteka» eu.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  5. a b Press, Europa. (2013-12-02). «EHUko IXA Taldeak Anton Abbadia saria jasoko du gaur, euskararen normalizazioan egindako lanarengatik» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-24).
  6. Alegria Loinaz, Iñaki. «Euskal morfologiaren tratamendu automatikorako tresnak» (PDF) Tesiker, euskarazko doktorego tesiak (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).[Betiko hautsitako esteka]
  7. «Leihoak Zabalduz. Windows95 euskaratua, hizkuntza makinen bidez lantzeko tresna berriak... Informatikaren eta euskararen arteko muga esploratu gabeetan barrena abiatu gara - Wikiteka» eu.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  8. «Morfologia konputazionala» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-03).
  9. (Ingelesez) Etxeberria, Izaskun; Alegria, Iñaki; Uria, Larraitz; Hulden, Mans. (). «Combining Phonology and Morphology for the Normalization of Historical Texts» Proceedings of the 10th SIGHUM Workshop on Language Technology for Cultural Heritage, Social Sciences, and Humanities (Association for Computational Linguistics): 100–105.  doi:10.18653/v1/W16-2112. (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).
  10. Agirrezabal Zabaleta, Manex; Loinaz, Iñaki Alegria; Hulden, Mans. (). (AR) Poesiaren eskantsio automatikoa: bi hizkuntzen azterketa. UEU. II. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Giza Zientziak eta Artea (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).
  11. Iñaki Alegria Google Scholar Citations webgunean
  12. Iñaki Alegriaren argitalpenak Ixa Taldearen webgunean
  13. a b Agirrezabal Zabaleta, Manex. (2011-11-15). Bertsotarako arbel digitala. (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  14. a b Bertsoak idazten laguntzeko “Arbel digitala” aurkeztu dute. – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  15. Arrieta, Bertol; Agirrezabal, Manex. (2012). Robot bertsolaria. irrika.net - Youtube (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  16. «Robot bertsolariak» DIFusio@, EHUko Informatika (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).
  17. Alegria Loinaz, Iñaki; Iparragirre, Xabier Arregi; Kortajarrena, Bertol Arrieta. (2001). «Bertsolaritzarako errima-aurkitzaile informatikoa» ELHUYAR ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA (162): 20–25. ISSN 2530-9366. (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  18. Agirrezabal Zabaleta, Manex; Arrieta Kortajarrena, Bertol; Astigarraga Pagoaga, Aitzol; Hulden, Mans. (2013). «Bota bertsoa, eta guk aztertuko dugu. Azken urteetako Bertsolari Txapelketa Nagusiaren analisia» ELHUYAR ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA (300): 46–49. ISSN 2530-9366. (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  19. Robot-bertsolariaren lehen plaza – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  20. (Gaztelaniaz) Azurmendi, Nerea. (2012-04-18). «El debut de los robots bertsolaris» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  21. Arizmendi, Nerea. (2012-04-18). Robota, bota bertsoa (bideoa). Diario Vasco.
  22. Informatika Fakultatea. (2012-04-18). «Robot bertsolariak» DIFusio@, EHUko Informatika (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  23. Alegria Loinaz, Iñaki. (1982). Konputagailuen egitura. (Noiz kontsultatua: 2021-08-10).
  24. «Euskara - Informatika Fakultatea - UPV/EHU» Informatika Fakultatea (Noiz kontsultatua: 2021-08-10).
  25. Arruabarrena Frutos, Agustin. (2016). Euskararen eboluzioa Informatika Fakultatean. UPV/EHU-ko Informatika Fakultatea.
  26. Alegria, Iñaki. (1985). Konputagailuaren oinarrizko egitura. UEU Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 84-86158-27-3. PMC 434844718. (Noiz kontsultatua: 2021-08-10).
  27. Informatika euskalduntzen Informatika fakultateko webgunean
  28. Urdalleta Lete, Irati. (2021-06-08). ««Gakoa da hemengo instituzioek euskarazko ikerketa ere baloratzea»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-06-08).
  29. Goikoetxea, Garikoitz. (2017-11-18). ««Frustrazioz noa»» Berria (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2018-02-20).
  30. Palazio, Leire. (2018-02-19). «SAREAN 16. IRRATSAIOA: IÑAKI ALEGRIA 2018/02/17 - Sarean.eus» Sarean .eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-20).
  31. (Gaztelaniaz) «La UPV delegará en la UEU impartir el máster 'on line' para ejercer de maestro» El Diario Vasco 2018-11-14 (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  32. Urrats estrategiko bat: master ofizial bat euskaraz eta online – UEU-ren mintegia. (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  33. «Azkarate: «Hezkuntza Sailarekin kontsentsuatu behar da Plana - Wikiteka» eu.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2019-12-30).
  34. Fernandez, Luis. (1998-02-15). «IKASKETA PLAN BERRIAK ONARTU ZIRENEAN EHU-N EUSKARA EZ ZEN IA KONTUAN HARTU. Azkarate:«Hezkuntza Sailarekin kontsentsuatu behar da Plana»» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2019-12-30).
  35. Eusko Jaurlaritza. (PDF) [http://www1.euskadi.net/euskara_lingua/PDF/Euskadi/EU_EU_PO.pdf 'Ahoz aho, belaunez belaun'. Hizkuntzaren geroratzeari buruzko kanpaina ibiltaria. ] (Noiz kontsultatua: 2018-03-07).
  36. Petxarroman, Iñaki. (1999-07-16). «Euskarazko zuzentzailea ortografikoaren bigarren bertsioa aurkeztu dute. Xuxen II EHUko informatikako ikertaldeak egin du, UZEI eta Hizkia enpresekin lankidetzan.» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2021-02-03).
  37. «Iñaki Alegria, egilea sarean.eus ingurunean» Sarean .eus (Puntueus Fundazioa) (Noiz kontsultatua: 2018-05-03).
  38. «Iñaki Alegria Loinaz :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-03).
  39. Mateo, Iraitz. (2024-06-19). «Rashid Khalidiren ‘Ehun urteko gerra Palestinaren aurka’ euskarara ekarri du Iñaki Alegriak» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-06-21).
  40. a b Khalidi, Rashid; Alegria Loinaz, Iñaki (itzultzailea). (2024). «Ehun urteko gerra Palestinaren aurka» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-21).
  41. Alegria Loinaz, Iñaki; Oihana, Zampolli. (Ortzaizeko Menta liburutegian "Akademiatik Tartarikan" hitzaldi sikloaren baitan, Eusko Ikaskuntza eta UEU-k antolaturik.). Latinoamerikaren zain liburuaren aurkezpena. Ortzaizeko Menta liburutegian "Akademiatik Tartarikan" hitzaldi zikloa.. Kanaldude TB, Eusko Ikaskuntza, UEU (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
  42. Alegria Loinaz, Iñaki; Latatu Nuñez, Ainhoa; Omaetxebarria Ibarra, Miren Josu; Salaberri Zaratiegi, Patxi. (2017). II. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Ingeniaritza eta Arkitektura. UEU ISBN 978-84-8438-632-2. (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  43. Agirrezabal Zabaleta, Manex; Alegria Loinaz, Iñaki; Hulden, Mans. (2017). (AR) Poesiaren eskantsio automatikoa: bi hizkuntzen azterketa. UEU. II. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Giza Zientziak eta Artea (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).
  44. «'Python programazio-lengoaia' liburuaren bloga. Adibideen kodea» www.unibertsitatea.net (UEU, Unibertsitatea.net) ISBN 978-84-8438-595-0. (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  45. Omaetxebarria Ibarra, Miren Josu; Latatu Nuñez, Ainhoa; Alegria Loinaz, Iñaki. (2015). I. Ikergazte: Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu-bilduma. UEU ISBN 978-84-8438-540-0. (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  46. Cortiñas Rodriguez, Roberto; Alegria Loinaz, Iñaki. (2008). Linux: Sistemaren eta sarearen administrazioa 2. argitaraldia (Debian eta Ubuntu). UEU ISBN 978-84-8438-178-5. (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  47. Alegria Loinaz, Iñaki. (). Linux sistemaren eta sarearen administrazioa. UEU ISBN 84-8438-040-8. (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  48. Urkia Gonzalez, Miriam; Alegria Loinaz, Iñaki. (2002). Morfologia konputazionala. UEU (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  49. Alegria Loinaz, Iñaki. (1995). C programazio-lengoaia. Elhuyar Kultur Elkartea ISBN 8487114032. PMC 431789020..
  50. Alegria I., Euskal morfologiaren tratamendu automatikorako tresnak[Betiko hautsitako esteka]. Informatika Fakultatea, UPV-EHU, 1995eko uztaila
  51. (download) Sistema eragileen deskribapen funtzionala (Vicerrectorado de Euskara) free ebook. UPV/EHU ISBN 5542609458835. (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  52. Abascal Gonzalez, Julio; Alegria Linaz, Iñaki; Lafuente Rojo, Alberto; Lazkano, Elena; Rodriguez Lafuente, Clemente. (). Sistema eragileen deskribapen funtzionala. UPV/EHUko argitalpen zerbitzua ISBN 84-7585-711-6. PMC 432229126..
  53. Alegria Loinaz, Iñaki; Iparragirre, Xabier Arregi; Uriarte, Olatz Arregi; Frutos, Agustin Arruabarrena; Zubillaga, Xabier Artola; Villar, Lore Azkarate; Murua, Pili Lizaso; Beristain, Miel Loinaz et al.. (1993). Informatika hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  54. Alegria Loinaz, Iñaki. (1985). Konputagailuaren oinarrizko egitura. UEU ISBN 84-86158-27-3. (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  55. Ikastolen Elkartea, Bizkaia. (2012-06-03). Euskara Teknologia Berrietan. Elkarrizketak 2012ko Ibilaldian omendukoekin.. Ikastolen Elkartea (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  56. Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  57. Iñaki, Alegria Loinaz; Arregi Iparragirre, Xabier; Arrieta Kortajarena, Bertol. (2001). «Bertsolaritzarako errima-aurkitzaile informatikoa» Zientzia.eus (Elhuyar) (Noiz kontsultatua: 2022-07-17).
  58. Iñaki, Alegria Loinaz. (2001-02-01). «Bertsolaritzarako errima-aurkitzaile informatikoa» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-17).
  59. Mundiñano, Amaia; Corbella, Karlos. (2001-01-23). Bertsolaritzaren mundua aurrerapen teknologikoekin lotzea lortu dugu. Euskaldun Egunkaria. (Aitzina gehigarria. Norantza atala).
 
Alegria UEUko zuzendaria. Durangon 2017an, Euskal Hedabideen Behategiaren urtekariaren aurkezpenean. Unibertsitateak Hekimen elkartearekin: UEU, Deustuko Unibertsitatea, UPV/EHU, eta Mondragon Unibertsitatea.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu