Maialen Urbieta Agirrezabalaga (Getaria, Gipuzkoa, 1993) gipuzkoar irakasle, unibertsitate-irakasle, ikerlari eta aktorea da.

Maialen Urbieta
Bizitza
JaiotzaGetaria, 1993 (30/31 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea Doktoretza
Euskal Herriko Unibertsitatea
(2011 - 2015) gradu : Haur hezkuntza
Euskal Herriko Unibertsitatea
(2015 - 2017) gradu : lehen hezkuntza
Euskal Herriko Unibertsitatea
(2016 - 2017) master : eleaniztasun, hezkuntza
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Udako Euskal Unibertsitatea
Lan nabarmenak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

IMDB: nm14595408 Inguma: maialen-urbieta-agirrezabalaga Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Haur Hezkuntzako gradua ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), ingeleseko eta Gorputz Hezkuntzako espezialitateekin. Ondoren Lehen Hezkuntzan gradua ere ikasi zuen EHUn. Eleaniztasunean eta Hezkuntzan masterra egin zuen.

Irakaslea da eskola publikoan eta unibertsitate-irakaslea didaktika arloan EHUn.

Ikerlaria aldatu

2017. urtean ikerketa sari bat irabazi zuen A study of multilingual writing iker-lanagaitik.[1][2][3]

Gaur egun, doktoregaia da EHUn. UEUko kidea da ere, baita irakasle ere, "Bigarren Hezkuntzan ahozko hizkuntzaren alderdi ludikoa landu aplikazio digitalen bidez" ikastaroan, esate baterako.[4][5]

Hezkuntza, hizkuntza eta euskara dira Urbietaren ikergaiak.[6]

Aktorea eta musikaria aldatu

2007an, hamalau urterekin, Egin kantu! musika-talentuen lehiaketan parte hartu zuen. ETB 1ean, beste lehiakide batzuekin batera (Naiara Urresti, adibidez), talentshowaren finalista izan zen. Lehiaketan Joxe Mendizabal musikaria izan zen Maialenen coach-a.[7]

2010ean, Jon Garaño eta Jose Maria Goenaga euskal zuzendariek zuzendutako 80 egunean filmaren zati izan zen, Itziar Aizpururekin, besteak beste.[8]

2013an ETBren Goenkale telesailan hasi zen, Aitza Manterola zen bere pertsonaia, Joseba Apaolazaren (Kepa) eta Ane Gabarainen (Barbara) alaba gazteena interpretatuz.[8]

2017an, ETBko Vaya Familia programan parte hartu zuen, Miriam Cabeza aktoreak aurkeztuta.

Ikus-entzunezkoen sektoreaz gain, antzerkian ere aritu izan zen. 2011n, Tacones de Aguja antzezlanean parte hartu zuen, Esther Esparzaren zuzendaritzapean. 2015 eta 2019 bitartean, Ahantzitako Oroitzapenak antzezlanean parte hartu zuen, Felipe Murillok zen zuzendaria.

Filmografia aldatu

Telebista aldatu

Antzerkia aldatu

Zinema aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Maialen Urbieta Agirrezabalaga UPV/EHUko graduondoko ikasleak I Research Pitches Contest irabazi dau» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2023-02-26).
  2. (Gaztelaniaz) «Maialen Urbieta, alumna de posgrado de la UPV/EHU, gana el I Research Pitches Contest - Escuela de Doctorado - UPV/EHU» Escuela de Doctorado (Noiz kontsultatua: 2023-02-26).
  3. «N_20170605_Maialen_Urbieta_pitches_contest» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2023-02-26).
  4. (Ingelesez) «Maialen Urbieta Agirrezabalaga» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-26).
  5. «Maialen Urbietak lehenengo Research Pitches Contest saria jaso du — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2023-02-26).
  6. Kortabarria, Amaia Ramirez de Okariz. «Hezkuntza digitalean, gabeziak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-02-26).
  7. (Gaztelaniaz) «Gaur arratsaldean ETB1eko 'Egin Kantu!' saioaren grabaketa herrian» El Diario Vasco 2007-04-17 (Noiz kontsultatua: 2023-02-26).
  8. a b «Manterolatarrak: Arraldera anbizioz beterik heldu den familia» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-03-04).
  9. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :0 izeneko erreferentziarako
  10. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :1 izeneko erreferentziarako
  11. Txantiloi:Cita web

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.