Informatikari euskaldunen bilkurak
Informatikari Euskaldunen Bilkurak (IEB) bi urterik behin Udako Euskal Unibertsitateko Informatika sailak antolatzen dituen biltzarrak dira. Informatikan sortzen diren gai berriak aztertzen dira, eta informatikari euskaldunek azaltzen dute azkenaldian egin duten ekarpen berri interesgarria. Beti 100-200 izaten dira parte hartzaileak, eta hainbatetan 250 pertsona biltzera ere iritsi da. Informatikarekin lotura duten hainbat arlotatik etortzen dira horiek, irakaskuntza, industria, administrazioa eta komunikabideak, nagusiki. Besteak beste gai hauek landu dira: robotika, telefono mugiorrerako aplikazioak, sare sozialak, burujabetza teknologikoa, Informatikaren irakaskuntza, informatika irakaskuntzan...[1]
Informatikari euskaldunen bilkurak | |
---|---|
Mota | biltzar |
Indarraldi | 1996 - |
Herrialdea | Espainia eta Frantzia |
Antolatzailea | Udako Euskal Unibertsitatea |
Lanaren edo izenaren hizkuntza | euskara |
Webgune | unibertsitatea.net… |
Parte hartzaileak informatikariak izaten dira, zentzu zabalenean hartuta: software-garatzaileak, erabiltzaile, irakasle, ikasle, teknikari eta abar.
Bilkura hauetan sortutako eztabaida eta gogoetek eragina izan dute geroago Euskal Herrian arlo horietan gertatu den garapenean.
Urteetan zehar hainbat erakunde izan dira bilkura hauen babesle: Miramon parkearen eskutik berrikuntzako sailetatik diru-laguntza lortu baitu Eusko Jaurlaritzan, SPRI Taldean, eta Gipuzkoako Foru Aldundian. Donostiako Udala eta EHU ere izan dira babesle azken bilkuretan.
Sorrera eta helburuak
aldatuLehenengo bilkura 1996. urtean antolatu zen, eta honela definitu zen orduan bilkura hauen hasierako helburua:
« | Ordenadoreak, Internet, datu-baseak, editoreak... mundu berria agertzen zaigu aurrean. Makinen garaia datorkigula dirudi; kultura berria kultura bakarra? ingelesa nagusi? aurrerapenak ala atzerapausoak... Kultura ingelesa nagusi dugu mundu honetan: merkatuan topatzen ditugun produktuak, adibidez editoreak edo Interneten topatzen ditugun eztabaida-taldeak...
Beste hizkuntza batzuek ere badute beren tokia, esate baterako gaztelaniak. Baina, gure hizkuntzak etorkizunik ba al du informatika munduan? Arazo asko sortzen dira euskarazko produktu informatikoak ekoiztu nahi ditugunean: bezero gutxi, hizkuntzaren normalizazio-egoera... |
» |
—Informatikari Euskaldunen I. Topaketa, 1996-11-22[2] |
Orduko editoreak, kalkulu-orriak, datu-baseak ezin zitezkeen erabili euskaraz. Geroago hutsune horiek bete ziren, gaur egunean oso normaltzat ikusten da oinarrizko programa horiek euskaraz erabili ahal izatea, baina orduan erronka bat zen hori lortzea. Informatikari euskaldunen lehen bilkurak hutsune horren presentzia salatu zuen eta eragin zuen konponketa bat bilatze aldera.
UEUko Informatika saila
aldatuUdako euskal Unibertsitateko Informatika saila 1983an sortu zen. Ordura arte UEUko Fisika Sailean aritzen ziren informatikariak, Informatikaz euskaraz egin ziren lehen urratsak Klaudio Harluxet behe-nafarreraren eskutik etorri ziren, euskarazko informatikan aitzindaria izan zen. Berak idatzi zituen informatikari buruz euskaraz argitaratu ziren lehenengo artikuluak. 1975. urtean, Elhuyar aldizkarian argitaraturiko «Informatikaren hiztegi laburra» izeneko artikuluan,[3] 74 hitzeko bilduma proposatu zuen, informatikaren oinarrizko azalpenarekin batera. Aldizkari berean bi urte geroago beste artikulu bat argitaratu zuen, René Harluxet lehengusuarekin. Han ekin zioten Claude E. Shannonen informazioaren teoriari (informatikaren oinarri den teoria), informatikarekiko euskararen balizko zailtasuna gezurtatuz.
Ohiko parte hartzaileen artean hauek daude: Iñaki Alegria, Olatz Arbelaitz, Ana Arruarte, Mikel Artetxe, Aitzol Astigarraga, Xabier Arregi Iparragirre, Xabier Artola Zubillaga, Itziar Cortes Etxabe, Iratxe Esnaola Arribillaga, Luistxo Fernandez, Maite Goñi, Inma Hernaez, Gorka Julio, Edurne Larraza, Elena Lazkano, Igor Leturia, Montserrat Maritxalar, Juanan Pereira Varela, Olatz Perez de Viñaspre, Kepa Sarasola, Alain Urizar...
Informatika sailak, 1983an sortu zenetik, 400 hitzaldi baino gehiago eta emandako ikastaroak 90 baino gehiago dira.[4]
Ekitaldien zerrenda
aldatu1996z gero bi urterik behin antolatu dira bilkura horiek, informatikaren munduan agertzen diren ekarpen eta fenomeno berriak komunitate euskaldunen ikuspuntutik aztertzeko, eta haien erabilera interesgarrietan eragiteko. Antolatu diren ekitaldiak hauek izan dira:
Kartela | Bilkura | Gai nagusia | Data | Lekua | Parte hartzaileak |
Egitaraua |
---|---|---|---|---|---|---|
XIII. IEB | Adimen Artifizial Sortzailea | 2024-azaroa-07 | Donostia | Webgunea eta egitaraua (aurkezpen gehienak bideoan grabatuta) | ||
XII. IEB | Adimen Artifiziala | 2022-uztaila-01
2020-urrian egiteko zen, baina atzeratu zen pandemiarengatik |
Donostia | 100 | Webgunea eta egitaraua
UEUren 50. urteurreneko jardunaldien barruan, Filosofia Sailarekin batera antolatuta | |
XI. IEB | Burujabetza teknologikoa. | 2018 -maiatza- 17 |
Donostia | 120 | Webgunea, | |
X. IEB | Robotika. Amesten dute androideek ardi latx elektrikoekin? |
2015 -azaroa- 12 |
Donostia | 200 | Eskuorria, | |
IX. IEB | Telefonoak eta informatika | 2013 -maiatza- 8 |
Donostia | 250 | Eskuorria, | |
VIII. IEB | Gizarte sareak | 2011 -maiatza- 12 |
Donostia | >200 | ||
VII. IEB | Teknologia berriak, gaur eta bihar |
2009 -maiatza- 7 |
Donostia | >200 | Egitaraua | |
VI. IEB | Web 2.0 hemen | 2007 -maiatza- 10 |
Donostia | |||
V. IEB | Softwaregintzaren erronka berriak |
2005 -apirila- 22 |
Donostia | |||
IV. IEB | Informatikaria gizarte elektronikoan |
2003 -apirila- 4 |
Donostia | |||
III. IEB | Informatikaren irakaskuntza eta informatika irakaskuntzan |
2001 -martxoa- 30 |
Donostia | 180 | ||
Informatikari Euskaldunen II. Topaketak |
Euskara eta Internet | 1998 -azaroa- 20 |
Donostia | 180 | ||
Informatikari Euskaldunen I. Topaketak |
Euskarazko softwarea gaur egun |
1996 -azaroa- 22 |
Donostia | 160 |
Errekonozimenduak
aldatu- 2012: Ibilaldian omendua teknologia berrietan euskara sartzeko egindako lanengatik beste hauekin batera: Lapurdiko Harluxetar lehengusu ingeniariak: Klaudio Harluxet eta René Harluxet; Aurki, Sustatu, Codesyntax: Luistxo Fernandez). UEUko Informatika saila: Olatz Arbelaitz;[5] EHUko Donostiako Informatika Fakultatea: Iñaki Alegria eta Kepa Sarasola; EHUko Aholab Taldea: Inma Hernaez; puntueus: Iratxe Esnaola; kaixo.com: Aitor Lopez de Aberasturi; Erentzun ikastola: Fultxo Crespo; Hachtibista, sare sozialak: Gorka Julio; Euskal Jakintza: Maite Goñi.[6]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Informatikari Euskaldunen Bilkurak (IEB). «Bilaketaren emaitzak :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-27).
- ↑ Lehen bilkurako programa
- ↑ Klaudio Harluxet: «Informatikaren hiztegi laburra», Elhuyar zientzia eta teknologia, 1975.
- ↑ «Informatika sailaren produkzioa:: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (UEU) (Noiz kontsultatua: 2018-11-25).
- ↑ Ikastolen Elkartea, Bizkaia. (2012-06-03). Euskara Teknologia Berrietan. Elkarrizketak 2012ko Ibilaldian omendukoekin.. Ikastolen Elkartea (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
- ↑ Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- IEB2018 bilkurako aurkezpen guztien bideoak.
- IEB2018 bloga Burujabetza teknologikoa
- IEB2015 bloga Robotika. Amesten dute androideek ardi latx elektrikoekin?
- IEB2013 Udako Euskal Unibertsitatea
- IEB2013 bloga Telefonoak eta informatika
- informatikari.euskaldunen.bilkura Facebook-en
- IEB2011 bloga Gizarte sareak
- IEB2009 bloga Teknologia berriak, gaur eta bihar
- IKTeroak 2007
- UEU Udako Euskal Unibertsitatea