Jesus Mari Txurruka

Biologo eta EHUko irakasle

Jesus Mari Txurruka Argarate biologo eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea, ikertzailea, idazlea eta dibulgatzailea da, Zientzia eta Teknologia Fakultatean. UPV/EHUko ikertzaile eta irakaslea 1976-77 ikasturtetik. eta Zientzia Fakultatean euskal lerroa abiatu zenean. Zientzietako euskarazko ikasketak abiatzeko izen nagusietako bat, Ingumako produkzioan 67 erreferentzia jasota ditu 1977 urtetik hona. UEUkidea ere elkartea sortu zenetik. Irakaslea izan da eta da, oraindik ere.

Jesus Mari Txurruka
Txurruka Elhuyar Iñigo Ibañez.jpg
Bizitza
Jaiotza ?
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak unibertsitateko irakaslea, biologoa, zoologoa eta ikertzailea
Enplegatzailea(k) Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Udako Euskal Unibertsitatea

Unibertsitateko irakasleaAldatu

1976an hasi zen EHUko Zoologiako irakasle moduan Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Sailean. 1979-80 ikasturtean Zientzia Fakultateko euskal lerroa abiatu zenean bera izan zen Biologia, Geologia eta Kimika lizentziaturetan lehen kurtsoko Biologia irakaslea. Gai horiek aurreko urteetan Udako Euskal Unibertsitatean landuta zituen. Geroago Fisiologia ere irakatsi du.[1]

IkertzaileaAldatu

1992an doktore-gradua lortu zuen EHUn, baretzar beltzaren elikaduran zenbait elikagai sinetikok duten eragina ikertu zuen.[2] Harrezkero bare, barraskilo eta arrainen larben elikadura, hazkuntza, konposizio biokimikoaren aldaketen eta ugalketaren modelizazio matematikoetan aritu izan da. Halaber, fitoplanktoneko zenbait espezieren lipido-edukia kuantifikatu izan du ere.[1] Zientzia-dibulgatzaile ezaguna izanik. eta Hainbatetan izan da CAF-Elhuyar sarietako epaimahaikide.[3][4]

UEUkideaAldatu

 
UEUko ikastaroetan 1984an (Argazkia: UEU, Laura Mintegi)

Aitzindaria izan zen biologia euskaraz lantzen.[5] 1977an liburu bat idatzi zuen ekologiaz.[6] Udako Euskal Unibertsitateko Natur Zientziak saileko sortzaile eta dinamizatzaile nagusietako bat izan zen besteak beste hauekin: Kepa Altonaga, Martxel Aizpurua, Jose Ramon Aihartza, Arturo Elosegi, Maider Etxaide, Juan Ignacio Perez Iglesias, Ana Isabel Puente, Jaione Ezkurdia edo Koldo Núñez-Betelu. Ikastaroak eman zituen ekologiaz, fisiologiaz, antropologiaz eta genetikaz.

LanakAldatu

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 60 lan baino gehiago azaltzen dira, besteak beste 9 liburu eta 10 artikulu.[7] Bere ekarpen horiek eremu hauetan kokatzen dira: natur zientziak, zoologia, antropologia, ekologia, medikuntza eta terminologia.

Euskara unibertsitate mailako hizkuntza bihurtzeko prozesuan Txurruka natur zientzietako aitzindari arrakastatsuetako bat izan zen. Lan horretan egindako terminologia-ekarpenak geroago UZEIk sortu zituen hiztegi terminologikoetan islatu zirenean Txurrukak parte hartu zuen Ekologia hiztegian (1987) eta Zoologia hiztegian (1987).

Sariak eta errekonozimenduakAldatu

 
2019ko CAF-Elhuyar Merezimendu saria jasotzen Beasainen
« 1977an, ikasle nintzela, Leioako Zientzia Fakultatean eskolak euskaraz hartzeko aukerarik ez zegoen garai hartan, Jesus Mari ikasleei biologiako mintegiak euskaraz ematen hasi zen, ordu ofizialetatik kanpo. Handik bi urtera, klase horiek ofizial bilakatu ziren, Zientzia Fakultateko euskal lerroa abiatuta »

Jose Maria Pitarke[8]


ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jesus Mari Txurruka  
  1. a b «Jesus Mari Txurruka Argarate» Zientzia Fakultatea, UPV/EHU Noiz kontsultatua: 2019-05-08.
  2. (Gaztelaniaz) Txurruka Argarate, Jesus Mari. (1992). «Estudios sobre la nutrición de Arion ater (L.): Influencia de diferentes alimentos sintéticos sobre el crecimiento y la reproducción» www.educacion.gob.es (UPV/EHU) Noiz kontsultatua: 2019-05-08.
  3. a b (PDF) CAF- ELHUYAR SARIAK, Dibulgazioan txapeldun. Noiz kontsultatua: 2019-05-08.
  4. «Wolfram Deunaren jaia, algaraz, zientziaz eta sorpresaz beteta - Zientzia.eus» zientzia.eus Noiz kontsultatua: 2019-05-08.
  5. a b Txurruka, Jesus Mari. (2018). #txiotesia4. Sari banaketa ekitaldiko hitzaldi inbitatua. UEU Noiz kontsultatua: 2019-08-28.
  6. Argarate, Jesus Mari Txurruka; Larralde, Isabel Salcedo; Hernandorena, Amaia Rodriguez; Mitxelena, Amaia; Taldea, Iruineko; Rekalde, Maider Etxaide. (1977). Ekologia II. Noiz kontsultatua: 2019-05-08.
  7. «Jesus Mari Txurruka Argarate :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus Noiz kontsultatua: 2019-05-08.
  8. a b Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber. (2019/05/16). «2019 CAF-Elhuyar sariak, ibilbide luzeko tren baten kronika» Elhuyar. Zientzia eta teknologia Noiz kontsultatua: 2019-05-25.
  9. ikergazte. «HITZALDI OROKORRAK» IkerGazte 2019 Noiz kontsultatua: 2019-05-08.
  10. «"Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketako sari banaketa ekitaldia ikusgai — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net Noiz kontsultatua: 2019-08-28.