Negua neguko solstizioan hasten den lau urtaroetako bat da.

Elurra neguan egin ohi du.

Urtarorik hotzena da eta elurra eta izotzarekin erlazionatzen da.

Daten definizioak eta iraupena aldatu

Batzuek puntu finko astronomikoetan oinarrituta definitzen dute negua, eguraldi-baldintzak kontuan hartu gabe. Definizio honen bertsio batean, negua neguko solstizioan hasten eta udaberriko ekinozioan amaitzen da[1].

Negu meteorologikoa abendua, urtarrila eta otsaila guztiz hartzen dela uste ohi da Ipar Hemisferioan eta ekaina, uztaila eta abuztua Hego Hemisferoan[1][2].

Ekuatore eremuan, urtaroak nabaritzen ez direnean, negua gutxi gorabehera sei hilabete irauten duen urtaro euritsua da[2].

Eskandinavian, negua tradizionalki urriaren 14an hasten eta otsailaren azken egunean amaitzen da[3].

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) Meteorological Versus Astronomical Seasons. National Centers for Environmental Information.
  2. a b (Gaztelaniaz) Invierno. Diccionario de la lengua española.
  3. (Norvegieraz [bokmål]) Første vinterdag. Meteorologisk institutt jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 29.06.2011).

Kanpo estekak aldatu