Boleibol
Boleibola sei jokalariz osatutako bi taldek jokatzen duten kirola da, talde batek baloia sare gainetik gorputzeko edozein atalez (normalean eskua edo besaurrea) joz bidaltzean datzana. Kontrakoak bidalitako baloia norberaren zelai-zatian lurra jo gabe itzuli behar da; gehienez, hiru jokalarik segidan uki dezakete.
HistoriaAldatu
Jokoa, denbora-pasa gisa, Willian G. Morganek asmatu zuen 1895ean Hlyokeko Kristau Gazte Asoziazioko Heziketa Fisikoko zuzendaria zelarik. Hasiera batean mintonette izena zuen eta berehala egin zen famatu, Ameriketako Estatu Batuetan ez ezik, mundu guztian ere.
Lehenengo aldiz Ekialde Urruneko jokoetan jokatu zen 1913an Filipinetan. Boleiboleko Federazio Internazionala (FIVB) 1947an sortu zen. Lehendabiziko munduko txapelketak 1949an jokatu ziren eta 1952tik aurrera lau urtez behin ospatzen dira. Bertako dominatzaile nagusiak SESB (bai mutil zein nesketan), Txekoslovakia (mutiletan), Japonia eta Txina (nesketan) dira.
Kirol Olinpiko 1964az geroztik da. Europako txapelketak 1948tik aurrera, SESB osatzen zuten estatuek dominatuak izan dira. Lau urtez behin ospatzen den Munduko Kopa dago 1965az geroztik. Munduko Liga bat ere badago lehenengo aldiz 1990ean antolatua eta bertan hamar estatuk parte hartzen dute. 1993ean neskentzako Grand Prix bat sortu zen eta munduko zortzi selekzio onenek parte hartzen dute.
ArauakAldatu
Taldea sei jokalarik osatzen dute, hiru erasotzailek eta hiru defentsorek. Sakea duen taldeko jokalaria bere zelai-atzeko marraren atzealdean jartzen da eta sarearen gainetik pasarazten du pilota eskumuturraz edo eskuaz emanda. Sakean saialdi bakarra dago eta zelaiaren atzeko eskuinean dagoenak egin behar du. Liberoak kolore desberdineko kamiseta du eta sakea ateratzen den momentuan jokalari bakoitzak toki jakin batean egon behar du kapitainarekiko.
Behin jokoa hasita dagoenean, pilota sarearen gainetik pasa dadin gorputzeko edozein atalez eman daiteke (halere, ukitu mota nagusiak besaurrekoa, behatzetako eta errematea dira), eta tantoa norbaitek huts egin arte irauten du, hau da, pilota ez bada itzultzen edo arauz kanpoko zerbait egiten bada. Talde bakoitzak pilota sarearen gainetik itzuli behar du gehienez hiru toke emanda(blokeoko ukitua ez da kontatzen) eta jokalari bakoitzak ezin du pilota bi aldiz jarraian ukitu. Jokalariek ezin dute pilota eutsi, ezta sarea ukitu baina beste taldearen zelai-jokora pasa daitezke.
Orain bi taldetako edozeinek egin dezake tantoa, lehen ordea ez. Talde batek sakea berreskuratutakoan bere jokalari guztiek erlojuearen orratzen norabidean errotatu beharra daukate, adibidez, aurreko eskuinaldean dagoena eskuin atzealdera pasako da eta horrela sei jokalariak.
25 puntu egiten dituen lehen taldeak set bat irabazten du, betiere biko abantaila edo desabantaila dagoelarik. 24ra berdinketa baldin badago jokatzen jarraitzen da talde batek bi puntuko aldea lortu arte. Mutiletan partidak bost set-etatik onenera jokatzen dira (hiru irabazi) eta nesketan hirura (bi irabazi).
Partidak epaile nagusi, laguntzaile, kronometratzaile, anotatzaile eta lineako epaileez kontrolatua dago.
TeknikakAldatu
Erasoko ekintza teknikoakAldatu
ZerbitzuaAldatu
Puntu bakoitza zelaiko atzeko marratik hasten da. Aurkako jokalarien puntu txarrak kontuan izanik, baloia airera bota eta beste zelairantz kolpekatzen da. Kolpea zutik edo saltoan egin daiteke. Orientazioa garrantzitsua da, aurkako jokalaria baloia berriro jaurtitzeaz arduratu behar baita. Era desberdinetara egin daiteke:
- Azpiko zerbitzua: Hankak sorbalden neurrira zabaltzen dira, baloiari ematen diogun eskuaren kontrako hanka aurrerago dagoela. Gorputza aurreraka inklinaturik dago belaunak tolestua dauden bitartean. Baloiari jotzen dion eskua atzeraka luzaturik eta beste eskuak baloia heltzen du. Baloia kolpekatzean aurreraka kulunka txiki bat egoten da.
- Eskua goian: Kolokazioa azpiko sakearen berdina da baina kasu honetan baloia joko duen besoa lepoaren atzean jartzen da kutxara moduan. Kontrako eskuarekin baloia gora botatzen da , eta buruaren parean dagoenean baloia jotzen da besoa luzaturik dagoela.Horrela baloia beste zelaian indarrarekin jaitsiko da beheraka.
- Esekian: Aurrekoaren antzekoa da baina baloia beste aldera heltzean bere indarra galtzen doa lurrera iritsi arte. Gainera sake mota hau saltoan egiten da.
- Jauzi handia: Baloia airera botatzen da hanka ezkerra aurreraka emanez eta bi pasu eginez, eskuinera eta ezkerrera, gero biak elkartu eta saltoa ematen da, baloia indar handiagoarekin mugitu dadin.
- Kako flotantea: Jokalaria jokora saiheska kokatzen da, gorputza aurreraka inklinaturik. Baloia goraka botatzen 20 zentimetroetara gutxi gora bera eta eskuarekin kolpekatzen da behetik gora, besoa guztiz luzaturik egon daiteke, kasu honetan eskua guztiz esturaturik. Aldi berean atzerago zegoen hanka bestearen parera jartzen da. Sakea motza eta zehatza izaten da.
Pasea edo harreraAldatu
Baloia jaso eta kontrolatzen jakitea oso garrantzitsua da, horrela gainerako jokalariek baloia posizio onean izango dute beste zelaira pasatzeko. Paseak modu askotara egin daitezke, baina baloia nola etortzen den arabera aukeratzen dira pase motak:
- Besaurrea ukitua: Pase mota hau baloia baxu datorrenean aukeratzen da.Gorputza aurrerantz inklinaturik dagoela, besoak luzaturik gerriaren parera jartzen dira eta kanporako errotazioa egiten da eskuak elkarturik daudela (euren artean elkarloturik). Pase honetan, jokalariak belaunen eta aldaken flexio-estentzio mugimendua egiten dute baloiaren ukitua egiteko. Baloiari norabide jakin bat emateko, sorbaldak baloiari eman nahi diogun norabiderantz kokatu behar dira, horregatik oso garrantzitsua da azkar mugitzea.
Beste batzuetan golpe zailagoetara behartuta daude jokalariak, kasu hauetan lurrera botatzen eskuak luzatuz baloia euren eskuetan jo eta botea bertan eman dadin.
- Hatz tokea: Pase mota hau boleibolaren pase zehatzena izaten da. Pasea egiten duen jokalariak, beste jokalariei baloia ondo iristeko ardura baitu. Normalean bigarrengo kolpea izaten da, bere helburua baloia posizio onean jartzea baita, hurrengo jokalariak erremate batez beste zelaian sartzeko. Kolpe honen kolokazioa besoak eta eskuak 90ºtako angelua osatuz lortzen da. Eskuetako behatzek era triangelu bat osatzen dute euren artean, gainera hatzek duten posizioa baloiak hartuko duen norabidea izango da . Azkenik hankak sorbalden zabaleran banatu behar dira, oina bat bestea baino aurreratuago dagoelarik, aldakak eta belaunek inpultso egin eta baloia jaurtitzen da.
Batzuetan pasea albora egin behar izaten da. Orduan eskuen posizioa aldatzen da, hartu nahi dugun norabidera lortzeko. Baloia eskuinera joatea nahi badugu, esku ezkerra baloiaren ezkerrean kokatu behar da eta esku honekin inpultsoa egiten da. Ezkerrera joatea nahi badugu ordea eskuineko eskua baloiaren eskuinaldean jarri eta honek egingo du inpultsoa.
Pase mota hau atzeraka ere egin daiteke, orokorrean aurrekoaren ezaugarri berak ditu baina pase honetan baloia buruaren gainean kolpatzen da, enborrak eta eskumuturrek tentsioa egiten dutelarik.
ErremateakAldatu
Jokalariak salto batez baloia beste zelaira kolpatzen du indarrez, gaizki defendituta dauden aldeak kontuan izanik. Saltoa egiterako orduan eskuen eta hanken koordinazio jakin bat eraman behar da. Normalean erremateak egin aurretik bi edo hiru pausoz osatutako karrera egin ohi da, indar handiagoa lortzeko. Lehen pausoa ezkerrarekin egiten da eta nahiko motza izaten da, gero eskuinarekin pauso luzeagoa ematen da saltorako inpultsoa hartzen joateko eta azkenik ezkerrarekin egiten den pausoa motza izango da, inpultsoa hartzeaz bukatuko baitugu. Erremate onak egin ahal izateko teknikak eta salto handiak egiteak garrantzi handia izaten du. Hasieran eskuak flexionatuak egongo dira, sorbalden parean.
Defentsako eraso teknikoakAldatu
- Blokeoa: Akzio honetan aurkako jokalarien edozein eraso saihesteko erabiltzen da. Sarearen alboan egiten da salto eskuak goian dituzula. Hasieran eskuak flexionatuak egongo dira, sorbalden parean eta gero jausian erasotzailearen errematearen arabera eskuen kokapena aldatzen da, horrela baloia segituan bueltatu ahal izateko. Hori ondo ez bada ateratzen behintzat aurkako taldearen atakea zailagoa izango da. Blokeoan hiru jokalariek hartzen dute parte, aurrelariak izaten dira normalean.
- Errezepzioa: Ekintza mota honek besaurreko ukituaren ezaugarri berak ditu
- Erorketak: Hauen helburua baloia oso baxu datorrenean baloia altxatzea da. Erorketak kontuz egin behar dira lezioak egiteko aukerak ematen baititu. Erorketa txar batek, eragina izan dezake jokalari batengan. Erorketa aurrera egin daitezke, kasu honetan pauso handi bat ematen da aurrerantz eskuak luzatuk baloia jotzeko. Baloiari eman eta gero erorketa moteltzeko besoak eta enborrak lurrean jarri behar dira, kokotsarekin lurra ez ukitzeko. Horregatik mutilek lurraren ukitua bularrarekin egiten dute eta neskak berriz sabelarekin.
Erorketa albora egitean antzekoa gertatzen da, pausoa baloia datorren alderantz ematen da eskuak luzatuz. Erorketan baloia jotzen den eskuko sorbaldaren gainean zilipurdi bat egiten da eta ahal den azkarren zutik jarri.