90 Aliantza/Berdeak

Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Berdeak»

90 Aliantza/Berdeak[1] (alemanez: Bündnis 90/Die Grünen) Alemaniako alderdi ekologista bat da. Munduko alderdi ekologista zaharrenen artean dago eta munduko alderdi berde arrakastatsuena izan da zalantzarik gabe.

90 Aliantza/Berdeak
Bündnis 90/Die Grünen
Sorrera1979
Egoitza nagusiaBerlin
Ideologia politikoapolitika berdea
Nazioarteko kidetzaEuropako Alderdi Berdea
www.gruene.de

HistoriaAldatu

1979an sortu zen Die Grünen izenarekin. Poluzioa, Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundearen estrategia eta gizarte industrializatuen beste arazoen kontra egiteko asmoarekin sortu zen. 1980ko hamarkada lehen aldiz Europako Parlamentuan eta Bundestagen eserlekuak lortu zuen. Txernobylgo hondamendia, euri azidoa, AEBren misil berrien instalazioa Alemania federalean eta beste auziak bere gorakada lagundu zuten. 1990eko hauteskundeetan Bundestagetik kanpo geratu ziren botoen %5 muga ez gainditzean. 1993an ekialdeko Alemaniako 90 aliantzarekin bat egin zuen eta hurrengo hauteskundeetan bundestagera itzuli ziren. 1998 eta 2005 bitartean gobernuan egon ziren SPDrekin batera. 2005an gobernua utzi zuten CDUren garaipenaren ondoren.

Hauteskundeen emaitzakAldatu

Alemaniako parlamenturako hauteskundeak[2]
Urtea botoen %a legebiltzarkideak
1990eko Alemaniako hauteskundeak %5,0 8 (662tik)
1994ko Alemaniako hauteskundeak %7,3 49 (672tik)
1998ko Alemaniako hauteskundeak %6,7 47 (669tik)
2002ko Alemaniako hauteskundeak %8,6 55 (603tik)
2005eko Alemaniako hauteskundeak %8,1 51 (614tik)
2009ko Alemaniako hauteskundeak %10,7 68 (622tik)
2013ko Alemaniako hauteskundeak %8,4 63 (630tik)

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu