Berlin-Tegel aireportua

Berlin-Tegel aireportua (alemanez Flughafen Berlin-Tegel Otto Lilienthal) (NAZE: TXL, NAGE: EDDT) Berlingo Tegel barrutian kokaturiko aireportu internazionala da. Alemaniako hiriburuaren garrantzitsuena bidaiarien kopuruarekiko, 14 milioitik gora 2008an.

Berlin-Tegel
Flughafen Berlin-Tegel
TXL Logo.svg
EDDT Empfang & Tower.jpg
IATA: TXL • ICAO: EDDTCommons-logo.svg Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Alemania
Seat of government Berlin
Borough of BerlinReinickendorf
Koordenatuak52°33′35″N 13°17′16″E / 52.55972°N 13.28778°E / 52.55972; 13.2877852°33′35″N 13°17′16″E / 52.55972°N 13.28778°E / 52.55972; 13.28778
Altitudea37 m eta 122 ft, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1948
Inaugurazioa1939
KudeatzaileaBerliner Flughafen-Gesellschaft mbH
Izenaren jatorriaOtto Lilienthal
Berlin
Tegel (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaGerkan, Marg and Partners (en) Itzuli
Azalera466 ha
Aireportua
Pistak
Norabidea Materiala Luze Zabal
08L/26RAsfalto3.023 m46 m
08R/26LAsfalto2.428 m46 m
Zerbitzu hiriaBerlin
Luzera3.023
2.424
Amaiera1130UTCSun, 8 Nov 2020 :00:00 +000011amigandeaigandea0011k
Kontaktua
HelbideaFlughafen Tegel, 13405 Berlin
Telefonoatel:+49-30-609160910
Webgune ofiziala
15-02-27-Flug-Berlin-Düsseldorf-RalfR-DSCF2458b-07.jpg

2013rako, Berlingo administrazioak aireportua ixteko asmoa du. 2008an, Berlin-Tempelhof aireportua itxi zuten eta Tegel ixten denean, Berlingo aire bitarteko trafiko guztia Berlin-Schönefeld aireportura bideratuko da. Orduan, Berlin-Brandenburg nazioarteko aireportua izena hartuko du.

Berlingo hirigunearekin (Berlin-Mitte) autobusez edo taxiz loturik dago, ez ordea, metro (U-Bahn) edo aldirietako trenez (S-Bahn).

2012an 18.164.023 pertsonek erabili zuten.[1]

HistoriaAldatu

1909an sortu zuten Tegelgo aireportua, Von Zeppelin kondeak bere aireontziak bertan lurarrazi zituenean. 1937 arte, geroago Zeppelin deitu diren aireontziak, bidaiariak garraiatzeko erabili ohi ziren. Geroago, erregimen naziak erabili zituen Tegelgo lursailak kohete mota ezberdinak probatzeko.

Bigarren Mundu Gerraren ostean, gaur egungo aireportu bat bezala funtzionatzen hasi zen. Tegelgo aireportua, eremu frantsesaren menpe geratu zen.

Aireportua funtzionalagoa egiteko, 1948an, ordu arteko Europa osoko pistarik luzeena eraiki zuten Tegelen, 2.400 metrokoa. 1960an, aireportuaren administrazioa, aginte zibilari bueltatu zitzaion. Ordura arte, aireportua armada frantsesaren basea izan zen.

Hasiera batean, Air France, British Airways eta Pan Am konpainiek zituzten Tegelen hegaldiak. Alemaniako konpainiek debekatuta zutelako aireportuetan lan egitea. Urte batzuk geroago, 1970an, gaur egun dituen instalakuntzak eraiki ziren. Hasiera batean, urtean 5 milioi bidaiarientzako egin ziren eta gaur egun, 14 milioi bidaiari ditu urtean. 1975an, Berlin-Tempelhof-eko aireportuko trafiko guztia Tegelera bideratu zen. Azken hau, Ameriketako Estatu Batutako base bezala geratuz. 1990eko Alemaniaren bateratzearekin, konpainia alemanei debekua kendu eta operatzen hasi ziren, Lufthansaren kasu.

Aireportua 2020ko ekainean itxi behar bazen ere, COVID-19 pandemiaren aurkako neurriak zirela-eta, itxiera atzeratu zen.[2]

Airebide eta norakoakAldatu

  Hegaldiak
 
Swiss Airlinesen hegazkin bat Tegel aireportuan

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) (pdf) German Airport Statistics. (Noiz kontsultatua: 2013-05-29).
  2. Flughafen Tegel bleibt bis November offen. rbb24.de (Noiz kontsultatua: 2014-9-10).

Kanpo estekakAldatu