Alexander von Humboldt

Friedrich Wilhelm Heinrich Alexander Freiherr von Humboldt (Berlin, 1769ko irailaren 14aBerlin, 1859ko maiatzaren 6a) alemaniar naturalista, geografoa eta esploratzailea izan zen, eta Wilhelm von Humboldt politikari, hizkuntzalari eta euskalariaren anaia gaztea. Botanika eta geografia arloetan egin zituen lanek biogeografia sortu zuten.

Alexander von Humboldt

Geheimrat (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaBerlin1769ko irailaren 14a
Herrialdea Prusiako Erresuma
Bizilekuarue Jacob (en) Itzuli
New Chambers (en) Itzuli
HeriotzaBerlin1859ko maiatzaren 6a (89 urte)
Hobiratze lekuaTegelko jauregia
Familia
AitaAlexander Georg von Humboldt
AmaMarie-Elisabeth von Humboldt
Ezkontidea(k)ezkongabea
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaAlma Mater Viadrina (en) Itzuli
Göttingengo Unibertsitatea
Freiberg University of Mining and Technology (en) Itzuli
Jenako Unibertsitatea
Tesi zuzendariaGeorg Christoph Lichtenberg
Doktorego ikaslea(k)Johann Wilhelm Ritter
Otto Wilhelm Hermann Abich (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
alemana
gaztelania
Irakaslea(k)Justus Christian Loder
Johann Simon von Kerner (en) Itzuli
Georg Christoph Lichtenberg
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakgeologoa, esploratzailea, botanikaria, geografoa, ganberazaina, ozeanografoa, demografoa, bolkanologoa, bidaia idazlea, zientzia idazlea, meteorologoa, polimata, mezenasa, zoologoa, naturalista, mineralogoa, astronomoa, klimatologoa, etnologoa, zientzialaria, landare biltzailea, ornitologoa, world traveler (en) Itzuli, ekonomialaria, politikaria eta idazlea
Lantokia(k)Frankfurt Oder
Enplegatzailea(k)Jenako Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakFriedrich Schelling
KidetzaRoyal Society
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Prusiako Zientzien Akademia
Zientzien Bavariar Akademia
Academy of Science for Public Utility (en) Itzuli
Göttingengo Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia
Hungariako Zientzien Akademia
Naturforschende Gesellschaft in Danzig (en) Itzuli
Suediako Zientzien Errege Akademia
Frantziako Zientzien Akademia
Amerikako Sozietate Filosofikoa
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Kultura patriotikorako silesiar elkartea
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Warsaw Society of Friends of Learning (en) Itzuli
Zientzien Errusiar Akademia
Société de Géographie (en) Itzuli
American Antiquarian Society (en) Itzuli
XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala
Zientzia Zehatzen, Fisikoen eta Naturalen Errege Akademia
Accademia delle Scienze di Torino
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa

Find a Grave: 11644884 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

 
Alexandre Humboldtek Ameriketara egindako bidaiak, 1799-1804

Frankfurt, Berlin eta Göttingengo unibertsitateetan eta Friburgoko Ingeniari Akademian egin zituen ikasketak. 1797tik 1804ra bitarteko urteetan Iberiar penintsula, Kanaria uharteak, Venezuela, Orinoko ibaia, Kuba, Magdalena ibaia, Bogota, Ekuador eta Mexikon zehar ibili zen. Hego Amerika era zientifiko batean esploratu zuen lehena izan zen, eta Europara itzuli zen datu zientifiko, geografiko, estatistiko eta etnografiko ugari jasota. 1804tik 1827ra Parisen bizi izan zen, eta bidaia horietako emaitzak bildu eta argitara eman zituen.

1829an, Ehrenberg eta Gustav Roserekin batera, beste bidaia bat egin zuen Errusiako Asian barrena, Nikolas tsarraren diru-laguntzaz. Bizitzaren azken 25 urteak bere lan nagusia, Kosmos, ontzen eman zituen. Obra horrek eragin handia izan zuen garai hartako zientzietan. Humboldtenak dira halaber: Examen critique et historique de l´histoire et la géographie du Nouveau Continent (1786-89), Ansichten der Natur, mit wissenschaftilichen Erläuterungen (1808, Naturaren ezaugarriak klima eta lurralde desberdinetan), Voyage de Humboldt et Bonpland aux régions équinoxiales du noveau continent, fait en 1799-1804; Fragments de Géologie et de Climatologie asiatique (1831), Asie Centrale, recherches sur les chaînes de montagnes et la climatologie comparée (1843) eta abar.

Beste hainbat zientzialari ere babestu zuen, besteak beste Louis Joseph Gay-Lussac, Justus Von Liebig, Louis Agassiz, Matthew Fontaine Maury eta, batez ere, Aimé Bonpland.

Lanak aldatu

Alexander von Humboldten idazlan nagusia, Le voyage aux régions equinoxiales du Nouveau Continent, fait en 1799-1804, par Alexandre de Humboldt et Aimé Bonpland (Paris, 1807, etc.) hainbat liburukitan banatuta argitaratu zen. Hona hemen liburuki nagusiak:

  • Vue des Cordillères et monuments des peuples indigènes de l'Amérique (2 lib., 1810);
  • Examen critique de l'histoire de la géographie du Nouveau Continent (1814–1834);
  • Atlas géographique et physique du royaume de la Nouvelle Espagne (1811);
  • Essai politique sur le royaume de la Nouvelle Espagne (1811);
  • Essai sur la géographie des plantes (1805);
  • Relation historique du Voyage aux Régions équinoxiales du Nouveau Continent, etc. (1814–1825)
  • Monographie des melastomacées (1833)

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexander von Humboldt