Elba (ibaia)
Elba[1] (txekieraz: Labe; alemanez: Die Elbe; behe-alemanez: De Ilv) Erdialdeko Europako ibairik handienetakoa da. Txekian jaioa, Alemania zeharkatzen du, eta Ipar itsasora isurtzen da.
Ibilgua Aldatu
Bohemian jaio eta, 1.091 kilometro egin ondoren, Ipar itsasoan isurtzen du ura. Jaio ondoren, hegora jotzen du. Bohemiako mendiak igaro eta Alemanian barneratu ondoren, Dresden, Magdeburgo, Wittenberg eta Hanburgo hirietatik igarotzen da.
Hanburgon hasten den eta 104 km luze eta 6,5-16 km zabal den delta handi batean zabaltzen da. Cuxhaven hiritik hurbil itsasoratzen da.
Ibaiadarrak Aldatu
Eskuinaldetik, Elster Beltza eta Havel ibaien ura jasotzen du; Mulde eta Saale ibaienak ezkerraldetik.
Nabigagarritasuna Aldatu
Elba ibaiaren 846 km-an zehar ibil daitezke neurri handiko ontziak eta, horregatik, Europako erdialdeko ibaibide luzeenetakoa da. Ubide ugariek lotzen dute Elba beste ibaiekin eta itsasoarekin.
Historia Aldatu
VIII. mendeaz geroztik, Elba-Saale ibaiek egiten zuten Karlomagnoren lurren ekialdeko muga. Elba ibaiak zerikusi handia izan du betidanik Europako ekonomian, ubidea izaki.
Versaillesko itunak (1919) hainbat naziotako ontziak bertan ibiltzeko eskubidea eman zuen, eta irekita jarraitu zuen 1936ra arte. Bigarren Mundu Gerran, Errusiako eta Estatu Batuetako osteak Torgaun elkartu ziren, Elba ibaiaren ertzean (1945eko apirila).
Irudigaleria Aldatu
-
Elba ibaia Alemaniako Königstein gotorlekutik gertu.
-
Elba ibaia Dresden hirian.
-
Elba ibaia Hanburgon.
-
Elba ibaiaren bokalea eta Trischen uhartea.
Ikus, gainera Aldatu
Erreferentziak Aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.