The Independent britainiar egunkaria da, Alexander Lebedeven Print Limited enpresak argitaratzen duena. «The Indie» ezizena du, eta igandeetako edizioak, berriz, «the Sindie». 1986an kaleratua, Erresuma Batuko tirada nazionaleko tabloide guztien artean gazteena da, 2004an 250.000 ale inguruko zirkulazioa zuena. Egunkaria herrialdeko iritzi politikoak ordezkatzen eta kontrastatzen saiatzen den bitartean, duela gutxi hauteskunde-erreformako eta ingurumen-erreformako kanpainak sustatu ditu, baita britainiar nortasun-agirien aurkakoak ere. Ziur aski, egunkariaren politika Liberal Demokratenera hurbiltzen ari da, eta bere editoriala europazaletzat hartzen da horregatik. The Independent National Newspaper of the Year saria jaso zuen 2004ko British Press Awards sarian.

The Independent
Motaegunkari eta online egunkari
Fitxa teknikoa
Lehen zenbakia1986
HizkuntzaIngeles britainiar eta ingeles
Argitaratze lekuaErresuma Batua
Formatuatabloide
Banaketa
Maiztasuna1 egun
Identifikadoreak
ISSN1741-9743 eta 1476-8852

independent.co.uk
Facebook: TheIndependentOnline Twitter: Independent Instagram: theindependentsf Edit the value on Wikidata

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.