Unter den Linden
Unter den Linden (alemanezko "Ezkien azpian") Alemaniako Berlin hiriburuko Mitte barrutian dagoen bulebar nagusia da. Pariser Platz hasten da, Brandeburgoko Atearen mendebaldeko zatian, Akademie der Künste, Adlon Hotel ezaguna eta Frantziako enbaxada aurkitzen diren tokia. Plaza honetatik, 1,5 kilometro egiten ditu ekialderantz Schlossbrücke izeneko zubiraino Museoen uhartearekin eta Berlingo erdialde ekialdearekin lotura bezala balio duena. Unter den Linden, hiriko ardatz nagusietako bat da, eta bertan daude instituzio eta interes turistiko eta kulturaleko toki ugari. Hiriburuko kalerik mitikoenetako bat bezala, historia nahiko bizia du. Bebelplatzekin lotzen da Parisko plaza Unter den Lindenen bidez, Lustgarten ere gurutzatuz.
Beste eraikin batzukAldatu
BebelplatzenAldatu
- San Hedwig katedrala
- Berlingo Humboldt unibertsitatea
- Staatsoper Unter den Linden antzokia
- Bebelplatz
- Neue Wache
- Alte Kommandantur
- Berlingo katedrala
- Zeughaus (antzinako arsenala, gaur egun, Deutsches Historiches Museumeko eraikinak).
Kanpo estekakAldatu
Koordenatuak: 52° 31′ 00″ N, 13° 22′ 52″ E / 52.51658°N,13.381°E