Ireki menu nagusia

Hertha Berliner Sport Club alemaniar futbol taldea da, Berlinen egoitza duena. Bi bundesliga irabazi zituen 1930. hamarkadan eta bi Ligako Kopa XXI mendearen hasieran.

Hertha Berliner Sport Club
Ezizena(k) Die Alte Dame
Sorrera 1892
Futbol zelaia Olinpiar Estadioa
(edukiera: 76.000 lagun)
Presidentea Alemania Werner Gegenbauer
Entrenatzailea Kroazia Ante Čović
Liga Bundesliga
2018-19 11.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Hertha itsasontzia.

Eduki-taula

HistoriaAldatu

SorreraAldatu

1892ko uztailaren 25ean sortu zen eta izena lurrun bidezko ontzi batetik hartu zuen, lau sortzaileetako batek bertan bidaia egin zuelako aitarekin. Ontziaren tximinia zuri-urdina zen eta hortik taldearen koloreak. Hertha izena Nerthusen aldaera da, germaniar mitologiako emankortasunaren jainkosa hain zuzen ere.

1920-1930: Lehen urrezko aroaAldatu

1905an Berlinen joatu zen lehen futbol txapelketan irabazle gertatu zen. 1920 hamarkadako krisi garaian diru arazoak zituenez hiriko beste taldearekin (Berliner Spot Club) elkartu eta Hertha Berliner Sport-Club bihurtu zen. Urtez urte hobetzen joan zen eta 1926 eta 1931 artean Alemaniako txapelketako finalean egon zen eta azken biak irabazi zituen. Gerra arteko garai hartan Alemaniako bigarren talde ndartsuyena izan zen.

Krisialdi politikoaAldatu

Bigarren Mundu Gerra bukatzean aliatuek Alemaniako taldeak berrantolatu zituzten eta Hertha SG Gesundbrunnen talde amateurra bihurtu zen. 1949an aurreko izena berreskuratu eta goren mailara igo zen.

1963an Bundesliga eratu zenerako Herthak Berlingo 17 liga eta 13 kopa eskuratuak zituen eta horregatik lehen mailan kokatu zuten. Berlinen alde bietako tentsioek taldearen egonkortasuna baldintzatu zuten eta ekialdeko Berlingo zaleek arazo handiak izan zituzten Hertharen zale izateko, batez ere 1961ean harresia eraiki ondoren. Politikoki arazoak sortzen zituenez jeitsiarazi egin zuten jakalariei soldata ordaintzeko arazoak argudiatuta eta SC Tasmania 1900 Berlin taldea igoarazi zuten hiriburuak talde bat mantendu zezan Bundesligan.

1970 hamarkada: Bigarren urrezko aroaAldatu

1969an itzuli zen goren mailara eta 1970 hamarkadan maila ona erakutsi zuen 1975ean Ligako bigarren postua eskuratuz, 1977 eta 1979an Kopako finalak jokatuz eta 1979an UEFA Kopako final erdietara iritsiz.

XXI mendeaAldatu

1980 eta 1990 hamarkadetan arazo ugari izan zituen eta behe mailatan aritu zen. 1997an berriz Bundesligako lehen mailara igo zen eta ordutik Bundesligako ohikoa izan da. 2001 eta 2002an Ligako Kopa irabazi zuen eta aldika UEFA Europa Leaguen ere hartu zuen parte. 2010 eta 2013 artean mailaz jeitsi eta igotzen aritu zen. 2015-16an Bundesligako zazpigarren postua eskuratu zuen eta 2016-17an seigarrena, Europa Leaguerako sailkatuz.

UniformeaAldatu

     
 
 
 
2014-2015
     
 
 
 
2015-2016
     
 
 
 
2016-2017
     
 
 
 
2017-2018
     
 
 
 
2018-2019

PalmaresaAldatu

Alemanian: 4Aldatu

EskualdekoakAldatu

  • Oberliga Berlin (8): 1925, 1926, 1927, 1928, 1929, 1930, 1931, 1933
  • Gauliga Berlin-Brandenburgo (3): 1935, 1937, 1944
  • Brandenburgoko Futbol Txapelketa (6): 1906, 1915, 1917, 1918, 1925-31, 1933
  • Berlingo Kopa (13): 1920, 1924, 1928, 1929, 1943, 1958, 1959, 1966, 1967, 1976, 1987, 1992, 2004.

Europan: 0Aldatu

Euskal taldeen aurkako partidakAldatu

Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Herthak euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
2017-18 UEFA Europa League Liga fasea Hertha
Athletic
0-0
3-2
Athletic
Hertha

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu