Ernst Werner von Siemens

Ernst Werner von Siemens (Lenthe, 1816ko abenduaren 13aBerlin, 1892ko abenduaren 6a) asmatzaile eta enpresaburu alemaniarra zen. Siemens izena konduktantzia elektrikoaren unitatetzat hartu da Nazioarteko Unitate Sisteman: siemensa.

Ernst Werner von Siemens


Prusiako ordezkarien ganberako kidea

Bizitza
JaiotzaLenthe (en) Itzuli1816ko abenduaren 13a
Herrialdea Alemaniar Inperioa
HeriotzaCharlottenburg (en) Itzuli1892ko abenduaren 6a (75 urte)
Hobiratze lekuaSüdwestkirchhof Stahnsdorf (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
AitaChristian Ferdinand Siemens
Ezkontidea(k)Mathilde Siemens (en) Itzuli  (1852 -  1865)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaKatharineum (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakekintzailea, military engineer (en) Itzuli, asmatzailea, ingeniaria, politikaria eta railway engineer (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaPrusiako Zientzien Akademia
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Association of German Engineers (en) Itzuli
Deutsche Physikalische Gesellschaft (en) Itzuli
Deutsche Chemische Gesellschaft (en) Itzuli
Institution of Electrical Engineers (en) Itzuli
Urania (en) Itzuli
Manchester Literary and Philosophical Society (en) Itzuli
Institution of Civil Engineers (en) Itzuli
American Institute of Electrical Engineers (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaGerman Progress Party (en) Itzuli

Biografia

aldatu

Lenthe-n jaio zen, Hannover-etik hurbil, 1816ko abenduaren 13an. Lau anaiatik zaharrena izan zen, guztiok ingeniariak eta industria-gizonak. Bere familiak ez zuen aukerarik ikasketa on batzuk ordaintzeko eta artilleria-akademian sartu zen. 1847an telegrafo mota berri bat eraiki zuen, Siemens AG enpresaren sorkuntzan lehen urratsak emanez, Johann Georg Halske-rekin batera. Garai horietan Telegraphen-Bauanstalt von Siemens & Halske deitzen zen enpresa.

1888an noblezian sartu zen, eta "Siemens" abizena "von Siemens" izatera pasatu zen. 1892ko abenduaren 6an hil zen Berlinen.

Asmakizunak

aldatu

1841an galbanizazio prozesu bat garatu zuen, 1846an orratz eta presiozko telegrafoa eta kable elektrikoak isolatzeko sistema bat gutapertxa erabiliz, itsas-azpiko kableen eraikuntza baimendu zuena.

Dinamoaren egilea da eta linea telegrafikoen aitzindaria ere izan zen. Irlanda-AEB linearen arduradun bezala aritu zen Faraday itsasontzitik, 1874an lanak hasi zirenetik, eta ondoren, Britainia Handia-India lineaz ere arduratu zen (1870).

Lehen lokomotorra elektrikoa aurkeztu zuen bere enpresak 1879, besteak-beste Londresko metroa lur azpian eraikitzea bideragarri egin zuena.

Garrantzia elektrizitatearen historia

aldatu

Bere asmakuntza elektrikoen barnean dinamoa eta gutapertxaren erabilera (latexetik ateratako substantzia plastikoa) nabarmen genezake. 1887an Fisika eta Teknikako Institutu Inperialaren sorkuntzan parte hartu zuen, Karl-Heinrich Schellbach eta Hermann von Helmholtz-ekin batera Berlin-Charlottenburg auzoan. Urte bat geroago noblezia titulua jaso zuen.

Ikus gainera

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ernst Werner von Siemens