Egunkari

eguneroko argitalpena gerterei buruzko hainabt albiste, artikulu, iritzi, editorial eta iragarkirekin

Artikulu hau egunero kaleratzen den argitalpenari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Egunkari (argipena)».

Egunkaria edo kazeta, halaber egunerokoa, egunero kaleratzen den argitalpena da, bereziki albisteak ematen dituena.

Nazioarteko egunkariak salgai Kairon
Informazioaren egitura albisteetan

Eguneroko berriak dakartzan aldizkakoa da. XIX. mendearen hasieran sortu ziren lehenengo egunkariak, orduan bete zirelako lehendabiziko aldiz egunkari bat sortzeko baldintzak. Batetik berri iturburuen iraunkortasuna, lehenengo agentziak sortu eta berriak igortzeko sistemak jarri zirenean: garraiobideak eta hasierako telegrafia sistemak. Orobat papergintza eta inprimaketarako sistemak ere hobetu egin ziren. Gaur egun, egunkariak hainbat sailetan banatuta egoten dira: kudeatzea, erredakzioa eta inprimaketa. Erredakzioa da kazetaritzari gehien dagokiona; bi sailetan banatzen da: erredakzioa bera, aldi berean alorka banatua, eta maketazioa, egunkariaren orrien banakera eta bertan berriak zein lekutan eta nola jarri erabakitzen duena.[1]

Munduko lehen kazeta, Relation aller Fürnemmen und gedenckwürdigen Historien, 1605ean argitaratu zuen lehen aldiz Johann Carolusek Estrasburgon.

Gaur egun, euskarazko bakarra Euskal Herri osoko mailan "Berria" da, "Euskaldunon Egunkaria" eta "Egunero"ren ondorengoa dena 2003tik, Egunkaria itxi baitzuten. Eskualde mailan, "Hitza" egunkariak ditugu. Hala ere"Hernaniko Kronika" da astean zazpi egunez argitaratzen den paperezko egunkari bakarra.

Historiari begiratzen badiogu, Espainiar estatuan gerra zibil modura ezagutzen den garaian "Eguna" izeneko egunkaria sortu zuten EAJko edo haren oso inguruko idazle eta gudari batzuek, hala nola Augustin Zubikaraik, Lauaxetak, eta abarrek.

IzenakAldatu

Sarreran emandako izenez gain, hauek dira Euskaltzaindiaren Hiztegian ematen diren beste aldaera batzuk: paper (batez ere Beh.) eta periodiko (Heg.), batzuetan izparringi[neol. 1].

Euskal Herriko egunkariakAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko prentsa»

Euskal Herri osokoakAldatu

LurraldeetakoakAldatu

EskualdekoakAldatu

Estatuetako egunkariakAldatu

OrokorrakAldatu

Kirol egunkariakAldatu

Doako egunkariakAldatu

20 minutos20 minutesADNDirect SoirEl NervionMetroQue!

Europako beste egunkari batzukAldatu

Ameriketako egunkariakAldatu

OharrakAldatu

  1. Izparringi hitza aranismoa da.

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu