Ireki menu nagusia

Taxkent[1][2] (uzbekeraz: Toshkent, Тошкент, tɒʃˈkent ahoskatua; errusieraz: Ташкент, tɐʂˈkʲent ahoskatua) Uzbekistango hiriburua da, Taxkent probintzian. 2008an 2.180.000 biztanle zituen[3], nahiz eta iturri ez ofizialen arabera 4,45 milioi dituela adierazi[4].

Taxkent
Toshkent
Тошкент
 Uzbekistan
Vue de l'Aqua-Park - Tachkent.jpg
Tashkent emblem.jpg
Administrazioa
Herrialdea  Uzbekistan
Probintzia Taxkent probintzia
Alkatea Rakhmonbek Usmonov
Izen ofiziala Toshkent, Тошкент
Jatorrizko izena Ташкен
Posta kodea 100000
Geografia
Koordenatuak 41° 18′ 00″ N, 69° 16′ 00″ E / 41.3°N,69.266666666667°E / 41.3; 69.266666666667Koordenatuak: 41° 18′ 00″ N, 69° 16′ 00″ E / 41.3°N,69.266666666667°E / 41.3; 69.266666666667
Taxkent hemen kokatua: Uzbekistan
Taxkent
Taxkent
Taxkent (Uzbekistan)
Azalera 334,8 km²
Altuera 455
Mugakideak Toshkent probintzia
Demografia
Biztanleria 2.424.100 bizt. (2017)
Dentsitatea 7.240,44 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera K. a. III. mendea
Ordu eremua UTC+05:00
Hiri senidetuak Tunis, Berlin, Istanbul, Dnipro, Kortrijk, Marrakex, Patiala Itzuli, Zaragoza, Seattle, Shanghai, Skopje, Tripoli, Varna, Karatxi eta Haskovo Itzuli
Matrikula 01—09, (10 eta 30 — старые)
http://www.tashvil.gov.uz/

Egungo izena turkmenieratik datorkio eta harrizko hiria esan nahi du (taš, "harri" + kand, kent, "hiri"). Antzina beste izen batzuk izan zituen: Txatx, Xax eta Binkent, lehenengo biak taš ("harri") izenarekin lotuak. XVI. mendetik aurrera, Txtxkand/Txaxkand izena Taxkand bihurtu zen eta errusieraren eraginez Taxkent itxura hartu zuen. Urteetan zehar, Asia eta Europa lotzen zituen Zetaren Bidean igarobide garrantzitsua izan zen.

Nahiz eta Uzbekistango beste hiri batzuen balio historikoa ez eduki, hala nola Bukhara, Samarkanda edo Khiva hiriena, Tashkent herrialdeko erdigune ekonomiko eta kulturala da. Bertan daude Uzbekistango kulturgune nagusiak (antzokiak, liburutegiak, akademiak...) eta nazioarteko enpresen egoitzak ere bai.

KlimaAldatu

Datu klimatikoak (Taxkent (1981–2010))
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 22.2 25.7 32.5 36.4 39.9 43.0 44.6 43.1 39.8 37.5 31.1 27.3 44.6
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 6.2 8.1 14.0 22.1 27.1 33.2 35.8 34.2 29.0 21.4 14.4 8.9 21.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 1.8 3.4 9.0 16.1 20.3 25.6 27.7 25.9 20.9 14.5 9.1 4.5 14.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −2.6 −1.4 4.0 10.1 13.5 17.9 19.6 17.5 12.7 7.5 3.7 0.1 8.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −28.0 −25.6 −16.9 −6.3 −1.7 3.8 8.2 3.4 0.1 −11.2 −22.1 −29.5 −29.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 57.8 57.2 64.8 59.8 40.9 10.8 3.5 1.9 5.9 29.3 41.3 53.6 426.8
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 11.1 9.6 11.4 9.5 7.0 3.2 1.3 0.7 1.5 4.8 7.3 9.5 76.9
Eguzki orduak 117.8 127.1 164.3 216.0 303.8 363.0 384.4 365.8 300.0 226.3 150.0 105.4 2823.9
Hezetasuna (%) 73 68 62 60 53 40 39 42 45 57 66 73 56.5
Iturria: Uzbekistango Hidrometeorologia Zerbitzua,[5] World Meteorological Organisation,[6] Pogoda.ru.net (tenperatura-errekorrak),[7] Hong Kong Observatory (eguzki-orduak)[8]

BarrutiakAldatu

Taxkent egungo honako barrutitan (tuman) banaturik dago:

Zbk. Barrutia Biztanleria
(2009)[9]
Azalera
(km²)[9]
Dentsitatea
(area/km²)[9]
Mapa
1 Bektemir 27.500 20,5 1.341  
2 Txilanzar 217.000 30,0 7.233  
3 Hamza 204.800 33,7 6.077  
4 Mirobod 122.700 17,1 7.175  
5 Mirzo Ulugbek 245.200 31,9 7.687  
6 Sergeli 149.000 56,0 2.661  
7 Xaijontohur 285.800 27,2 10.507  
8 Olmazar 305.400 34,5 8.852  
9 Uxtepa 237.000 28,2 8.404  
10 Jakkasarai 115.200 14,6 7.890  
11 Junusabad 296.700 41,1 7.219  

IkustekoakAldatu

Errusiar Iraultzaren garaian eta 1966ko lurrikaran, antzinako hiria suntsitu zen eta horregatik eraikin historiko gutxi geratzen dira Taxkenten. Hala ere, hiriak monumentu eta sobietar garaiko monumentu ugari ditu.

  • Kukeldax madrasa. Abdullah Khan-en agintaldikoa (1557–1598), zaharberritze prozesuan dago. Museo bihurtzeko asmoa dute, baina oraingoz meskita da.
  • Txorsu bazarra, Kukeldax madrasatik hurbil dago. Aire zabaleko bazar erraldoi hau Taxkent zaharreko erdigunea da.
  • Teliaxajak meskita (Khast Imam meskita). Uthman Qur'an delakoa dago bertan, munduko koran zaharrena. 655ekoa da eta eraildako Uthman kalifaren odolez zikindua dago, Tamerlanek Samarkandara eraman zuena eta gero errusiarrek San Petersburgoran eraman zutena. Uzbekistanera 1914an itzuli zuten[10].
  • Junus Khan mausoleoa. XV. mendeko mausoleo multzoa da, XIX. mendean zaharberritua. Handiena Junus Khan-en hilobia da, Mogol Inperioa sortu zuen Babur-en aitonarena.
  • Romanov printzearen jauregia. XIX. mendena, Nikolai Konstantinovitx duke handia, Alexandro III.a Errusiakoaren lehengusua, Taxkentera erbesteratu zuten, Errusiak Koroaren Bitxien inguruko afera ilun batengatik. Haren jauregia oraindik hiri erdialdean dago eta behiala museo izandakoa, orain Kanpo Arazoetarako Ministerioa da.
  • Alixer Navoi opera eta ballet antzokia, Aleksei Stxusev arkitektoarena da, Leninen hilobia egin zuenarena.
  • Arte Ederren museoa. Errusiar-aurreko arte bilduma garrantzitsua du, horien artean sogdiar horma-irudiak, estatua budistak eta zoroastrismoko artea. XIX eta XX. mendeko arte aplikatua ere erakusgai dago. Interes handiagoa dute Romanov printzeak Hermitage museotik "mailegatu" zituen margolanak, erbesteko jauregia apaintzeko eta inoiz itzuli ez zituena.
  • Arte Aplikatuen museoa.
  • Amir Timur muesoa.

GarraioaAldatu

Hiri senidetuakAldatu

Taxkent hiri hauekin senidetua dago:

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Taxkent  


  Artikulu hau Uzbekistango geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.