Santo Domingo, izen ofiziala Santo Domingo de Guzmán, Dominikar Errepublikako hiriburua da. Errepublikako lurraldearen hego-erdialdean dago, Karibe itsasoaren ertzean, Ozama ibaiaren bokalean. Hiru unibertsitate eta nazioarteko aireportua ditu. 2017an 2.201.941 biztanle zituen.[1]

Santo Domingo
Santo Domingo de Guzmán
hiria
Administrazioa
Herrialdea Dominikar Errepublika
EskualdeaDistrito Nacional
Izen ofizialaSanto Domingo de Guzmán
Jatorrizko izenaSanto Domingo de Guzmán
Posta kodea10100
Geografia
Koordenatuak18°28′35″N 69°53′36″W / 18.4764°N 69.8933°W / 18.4764; -69.8933
Map
Azalera80 km²
Altuera14 m
Demografia
Biztanleria1.128.678 (2021)
−356.111 (2010)
Dentsitatea11.419 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1496
Telefono aurrizkia809, 829, 849
Ordu eremuaUTC−04:00
Hiri senidetuakMiami-Dade konderria, New York, La Muela, Madril, Santa Cruz Tenerifekoa, Taipei, Curitiba, Manaus, Fiuggi, Asuncion, Buenos Aires, Bartzelona, Berlin, Berna, Boston, Caracas, Guatemalako Hiria, Mexiko Hiria, Habana, La Paz, Lima, Lisboa, Miami, Managua, Milan, Montevideo, New Jersey, Pekin, Quito, Londres, Rabat, Rio de Janeiro, Santiago, San José, San Salvador, Sarasota, Haifa, Cranston, Rosario eta Barranquilla
http://www.adn.gov.do

Geografia

aldatu
      Datu klimatikoak (Santo Domingo, 1961-1990)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 32.5 32.4 33.0 34.5 33.9 35.7 35.3 35.0 35.0 35.3 33.8 33.0 35.7
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 29.2 29.2 29.6 30.2 30.4 30.8 31.3 31.5 31.4 31.1 30.6 29.6 30.4
Batez besteko tenperatura (ºC) 24.4 24.5 24.9 25.7 26.3 26.9 27.1 27.1 27.1 26.7 26.0 25.0 26
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 19.6 19.7 20.2 21.1 22.2 22.9 22.8 22.7 22.7 22.3 21.4 20.3 21.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 15.4 14.8 15.2 16.8 16.0 18.6 18.5 18.6 19.4 18.0 16.7 15.3 14.8
Euria (mm) 63.0 56.8 53.8 71.9 187.7 140.1 144.6 177.4 180.9 186.8 99.8 84.3 1447.1
Euri egunak (≥ 1.0 mm) 7.6 6.3 6.3 7.0 11.3 10.3 11.4 12.0 11.8 13.0 9.4 9.0 115.4
Eguzki orduak 229.4 231.7 257.3 252.0 244.9 234.0 229.4 238.7 222.0 207.7 219.0 204.6 2770.7
Hezetasuna (%) 82.5 80.8 79.3 78.8 82.5 83.7 83.8 84.6 85.1 85.7 84.2 83.3 82.9
Iturria (1): World Meteorological Organization.[2],NOAA (extremes and humidity) [3]
Iturria (2): Hong Kong Observatory (sun only 1961-1990).[4]

Historia

aldatu

Ozama ibaiaren ezkerraldean eraiki zuten jatorrizko hiria, Bartolome Colonek 1498an fundatua. Nueva Isabela izena jarri zioten Elisabet I.a Gaztelakoa erreginaren omenez. Haize-erauntsi batek suntsitu zuen hiria, eta 1502. urtean hasi ziren berriz eraikitzen, gaur egun dagoen tokian. Mendebaldeko Indietako gainerako uharteak konkistatzeko abiapuntu izan zen, eta espainiarren mendeko kolonia oparoa izan zen Mexiko eta Peruko lurraldeak konkistatu baino lehen. 1586. urtean, Francis Drake ingeles itsasgizonak hiria hustu zuen. 1795-1809 urteetan, frantsesen esku egon zen; gero, garai labur batez espainiarren mende egon ondoren, Haitiko biztanleek konkistatu zuten hiria. 1844. urtean lortu zuen independentzia, eta Dominikar Errepublikako hiriburu egin zuten 1865ean. Ciudad Trujillo izena izan zuen 1936-1961 urteetan, Rafael Trujillo diktadorearen omenez.

Ekonomia

aldatu

Errepublikako industriaren, merkataritzaren eta finantzen gune nagusia da. Industriak (metalurgia, industria kimikoa, petrolio-findegia, plastikogintza, eraikuntzako gaiak, ehungintza, janari-industria) garapen handia izan du azken urteetan hiriaren inguruan eraiki diren zentral elektrikoei esker.

Ondarea

aldatu

Monumentuen artean, aipagarriak dira Santa María de la Encarnación katedrala, Ameriketako zaharrena, Diego Colonen jauregia, hiriko museoa eta Liburutegi Nazionala. Hiri koloniala Gizateriaren ondare izendaturik dago.[5]

Herri eta hiri senidetuak

aldatu

Santo Domingo ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

Santo Domingo Iberoamerikako Hiriburu Hirien Batasunaren (gaztelaniaz: Unión de Ciudades Capitales Iberoamericanas - UCCI) (portugesez: União de Cidades Capitais Ibero-americanas) partaide da, 1982ko urriaren 12tik, jarraian agertzen diren hiriekin senidetarsun erlazioak hasiz: [8]

Erreferentziak

aldatu
  1. Population of Cities in Dominican Republic (2017), worldpopulationreview.com
  2. World Weather Information Service-Santo Domingo, World Meteorological Organization accessed 16 May 2012.
  3. Santo Domingo Climate Normals 1961-1990. National Oceanic and Atmospheric Administration, dossier.ogp.noaa.gov (Noiz kontsultatua: 2012-11-5).
  4. Climatological Information for Santo Domingo, Dominican Republic, Hong Kong Observatory accessed 16 May 2012.
  5. Ciudad colonial de Santo Domingo. whc.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2018-1-2).
  6. (Ingelesez) Sister Cities International. (Noiz kontsultatua: 2018-07-19).
  7. Taipei City Council. (Noiz kontsultatua: 2018-07-19).
  8. (Gaztelaniaz) Unión de Ciudades Capitales Iberoamericanas. (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  9. (Gaztelaniaz) Portal web del Ayuntamiento de Madrid. (Noiz kontsultatua: 2018-07-19).

Kanpo estekak

aldatu