Jose Maria Jimeno Jurio
Jose Maria Jimeno Jurio (Artaxoa, 1927ko maiatzaren 13a - Iruñea, 2002ko urriaren 3a) historialari eta etnografo nafarra izan zen. Nafarroako historia, ohiturak, hizkuntzak, tradizioak eta toponimia ikertuta, liburu ugari argitaratu zituen. Euskaltzain ohorezkoa izendatu zuten 1991n. Sabino Arana Fundazioak saria eman zion 1997an eta Manuel Lekuona Saria jaso zuen 1998an.
Jose Maria Jimeno Jurio | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Artaxoa, 1927ko maiatzaren 13a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Iruñea, 2002ko urriaren 3a (75 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | antropologoa, historialaria eta etnologoa |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Euskaltzaindia Eusko Ikaskuntza |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Bizitza
aldatuIruñeko apaizgaitegian apaiz ikasketak egin zituen. Apaizgoa 1970ean utzi, eta irakasle jardun zuen geroago, Lehen Hezkuntzan. Geografia, historia, euskal toponimia eta folkloreari buruzko lan ugari eman zituen argitara; besteak beste, El Miliario, Príncipe de Viana, Fontes Linguae Vasconum, Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra eta Punto y Hora aldizkarietan.
Eusko Ikaskuntzako presidenteordea izan zen hainbat urtez. Medikuntzaren Historiaren Euskal Elkartearen kide sortzailea izan zen, Ateneo de Navarrako kidea, eta Euskal Dantzarien Biltzarreko ohorezko lehendakaria. Roldan Jimeno semeak aitaren ibilbideari jarraitu dio kulturaren arloan eta Jimeno Jurioren obra osoa 56 liburutan bildu du Pamiela argitaletxearen laguntzaz.[1]
Lan nagusiak
aldatu- "Dónde fue la batalla "de Roncesvalles", 1974
- "Olite monumental", 1974
- "Historia de Pamplona", 1974-1975
- "Navarra jamás dijo no al Estatuto", 1977
- "Historia de Navarra. Desde los orígenes hasta nuestros días", 1980
- "Amayur, símbolo de Navarra", 1982
- "Toponimia de la cuenca de Pamplona : Cendea de Cizur", 1986
- "Toponimia de la cuenca de Pamplona : Cendea de Galar", 1987
- "Toponimia de Pamplona : la cuenca de Cendea de Olza", 1989
- "Toponimia de la cuenca de Pamplona : Cendea de Iza", 1990
- "Estudio toponímico de Burlada", 1991
- "Toponimia de la cuenca de Pamplona : Cendea de Ansoain", 1992
- "Historia de Pamplona y sus lenguas", 1995
- "Navarra. Historia del euskera", 1997 Txalaparta. Lizarra.[2]
- "Estella y sus calles", 1997
- "Al airico de la tierra : tipos de la tierra" , 1997
- "Archivo General de Navarra (1194-1234)", 1998
- "Eunate : hito jacobeo singular", 1999
- "Artajona : toponimia vasca – Artaxoa : euskal toponimia", 1999
- "Navarra, Guipúzcoa y el euskera siglo XVIII", 1999
- "Archivo Municipal de Tafalla, libros de actos y ordenanzas de la villa de Tafalla (1480-1509)", 2000
- "Archivo Municipal de Tafalla, registro del notario Rodrigo de Subiza (1489-1491)", 2000
- "Archivo Municipal de Tafalla, libro de cuentas de la iglesia de San Sebastián (1486-1509)", 2000
- "Puente la Reina, confluencia de rutas jacobeas", 2000
- "Navarra y Cataluña", ?
- "Toponimia de la cuenca de Pamplona : ciudad de Pamplona", ?
- Navarra 1936-1939, la represión golpista. Pamiela[3][4][5]
Sariak eta errekonozimenduak
aldatu- Euskaltzain ohorezkoa izendatu zuten 1991n.
- Sabino Arana Fundazioak saria eman zion 1997an
- Eusko Ikaskuntzak ematen duen Manuel Lekuona Saria jaso zuen 1998an.
- Nafarroako Gobernuaren hil osteko Nafarroako Urrezko Domina emango zion 2015ean.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ «Obras Completas de Jimeno Jurío» www.pamiela.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
- ↑ «Jimeno Jurío: Navarra. Historia del euskera. III.» www.pamiela.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
- ↑ «Pamiela argitaletxea - Jimeno Jurío: Navarra 1936-1939, la represión golpista» pamiela.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
- ↑ Yoldi Huarte, Unai. (2020-02-22). «José María Jimeno Jurío: la base de la Memoria Histórica de Navarra» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Nuevatribuna. «Jimeno Jurío, un pionero en la investigación de la represión golpista» Nuevatribuna (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Jimeno Jurio Sariak
- Jimeno Jurioren obra osoa (56 liburu). Pamiela argitaletxea