Zangozako merindadea
Zangozako merindadea Nafarroako ipar-ekialdeko lurraldea da. Hiriburua Zangoza da.
Mugakideak hauek ditu: iparraldean Nafarroa Beherea eta Zuberoa, mendebaldean Iruñeko merindadea, ekialdean Huescako probintzia, hegoaldean Tuterako merindadea eta hego-mendebaldean Erriberriko merindadea.
Nafarroako herrialdeko bost merindadeetan handiena da Zangozakoa. 2.070,8 km2 ditu, eta 79.757 biztanle zituen 2010ean (38,52 bizt/km2). 65 udalerrik osatua da Zangozako merindadea. Aragoi ibaiak eta haren adar diren Arga, Elortz, Ezka, Zaraitzu, Urrobi, Irati eta Erro ibaiek ureztatzen dituzte Zangozako merindadeko lurrak. Merindadeko mendialde nagusiak Abodi, Alaitz, Nabaskozeko mendialdea, Leire, Orotz-Betelu, Kintoko mendiak eta Piriniokoak dira. Pirinioetako ibarretako ekonomia-jarduera nagusiak laborantza (patata, bazkarako landareak), abere-hazkuntza (ardi-, behi-azienda) eta baso-ustiaketa dira. Handik hegoaldera- gari- eta garagar-sailak eta mahastiak dira nagusi, herriak handiago eta bilduago dira, eta elkarrengandik urrunago daude. Industria, txikia, herri nagusietan (Zangoza, Agoitz, Irunberri) bilduta dago.
EskualdeakAldatu
UdalerriakAldatu
- Abaurregaina
- Abaurrepea
- Agoitz
- Aranguren
- Aria
- Aribe
- Artzibar
- Auritz
- Bidankoze
- Burgi
- Burlata
- Eguesibar
- Elo
- Erroibar
- Erromantzatua
- Erronkari
- Esa
- Eslaba
- Espartza-Zaraitzu
- Esteribar
- Ezkaroze
- Ezporogi
- Galipentzu
- Galoze
- Garaioa
- Garde
- Garralda
- Gazteluberri
- Gorza
- Hiriberri
- Huarte
- Ibargoiti
- Irunberri
- Itzagaondoa
- Itzaltzu
- Izaba
- Jaurrieta
- Kaseda
- Leatxe
- Ledea
- Lerga
- Lizoainibar-Arriasgoiti
- Longida
- Luzaide
- Nabaskoze
- Noain
- Oibar
- Orbaitzeta
- Orbara
- Orontze
- Orotz-Betelu
- Orreaga
- Otsagabia
- Petilla Aragoi
- Sartze
- Tebas-Muru Artederreta
- Untzitibar
- Urraulbeiti
- Urraulgoiti
- Urrotz
- Urzainki
- Uztarroze
- Xabier
- Zangoza
- Zare
MonumentuakAldatu
- Artzibar.
- Aria.
- Apat etxeko garaia
- Etxeberri etxeko garaia
- Jamar etxeko garaia.
- Jauri etxeko garaia.
- Aribe.
- Eslaba.
- Galipentzu.
- Galoze.
- Garaioa.
- Garralda.
- Xabier.
- Irunberri.
- Nabaskoze.
- Noain.
- Otsagabia.
- Orbaizeta.
- Orbara.
- Orreaga.
- Zangoza.
- Tebas-Muru Artederreta.
- Untzitibar.
- Artaizko San Martin eliza
- Artaizko dorre gotikoaren aztarnak.
- Urraulgoiti.
- Baratzagaizko Fede Santuaren monasterioa (Eparoz herrian)
- Garaia (Fede Santuaren monasterioaren ondoan)
- Estoki etxeko garaia (Zabalza).
- Urraulbeiti.
- Hiriberri .
- Esa.
ErreferentziakAldatu
- Monumentuak :NAVARRA , guía y mapa. Caja de Ahorros de Navarra. ISBN : 84-505-3457-7
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekakAldatu
- Monumentuan argazkiak [1] (2020ko maiatzean begiratua)
- (Gaztelaniaz) Zangozako merindadearen mapa