Abaurregaineko hilarriak
Hilarri bilduma Abaurregainan, Nafarroa Garaian
Abaurregaineko hilarriak 25 hilarriko bilduma bat dira, Abaurregaineko hilerri zaharran kontserbatuak, eta, gaur egun, zaharberritu eta ikusgai daude hilerriko sarreran.
Gehienetan erabiltzen den materiala hareharri da.
Deskribapena
aldatuDone Petriko elizari atxikita, herriko hilerrian, aztarnategi arkeologiko garrantzitsu bat museizatu da, eta handik Erdi Aroko hogeita hamar hilarri baino gehiago berreskuratu dira. Gaur egun, jatorrizko posizioan eta orientazioan mirets daitezke.
Lorez eta landarez inguratuta, hilarriek beren historia berezia kontatzen dute, apaindurazko aberastasun handi baten bidez. Batzuek oso lan landuak eta askotarikoak erakusten dituzte diskoen bi aldeetan. Beste batzuek, berrienek, familiaren izena duen testua dute.
Erreferentziak
aldatu- HILARRIEN MUSEOA – VALLE DE AEZKOA. (Noiz kontsultatua: 2021-12-06).