Xamar
Juan Carlos Etxegoien Juanarena "Xamar" (Garralda-Xamarrena etxekoa, 1956ko azaroaren 27a) irakasle eta idazle nafarra da.[1]
Xamar | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Juan Carlos Etxegoien Juanarena |
Jaiotza | Garralda, 1956ko azaroaren 27a (67 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta irakaslea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Zenbat Gara Euskokultur Fundazioa |
Izengoitia(k) | Xamar |
Biografia
aldatuXamar goitizena jaio eta hazi zen baserritik datorkio, Xamarrena baserritik. Frankismoaren garaian jaioa, gaztelera izan zuen ama hizkuntza eta 20 urte zituela hasi zen euskara ikasten.[1]
Magisteritza ikasi zuen eta irakasle lanetan aritu da batez ere.[1]
Ibilbide literarioa
aldatuErreferentziazko hainbat liburu idatzi ditu eta irudiz hornitu euskararen historiari buruz.[2] Orhipean: Gure herria ezagutzen, Pamiela, (1992), du lanik ezagunena, espainolera, frantsesera, ingelesera eta katalanera itzuli baita. Liburu honek modu didaktikoan erakusten ditu Euskal Herriko historiaren, geografiaren, ohituren, kirolen eta, oro har, kultura tradizionalaren hainbat alderdi. Beste lan batzuk ere baditu: 1898, Garralda (Fundación Pablo Mandazen, 1998) eta Orekan. Herri eta hizkuntzen ekologiaz (Pamiela, 2001). Hirugarren lan hau gizakiaren eta hizkuntzaren arteko harremanei buruzkoa da. Soziolinguistikari buruzko ikerketa berriak eta, bereziki, Jose Maria Sanchez Carrionen Txepetxen teoria ekolinguistikoak zabaltzeko bide gisa ulertu zuen lana egileak.[1] Bilboko Zenbat Gara euskara elkarteak bere egin ditu eta eztabaida sortu dute.
Hizkuntza eta hizkuntzaren inguruko gaiez arduratuta, han hemen ikastaroak egin ditu, hizkuntza herriaren bizitzaren muina dela ardatz harturik. Gaur egun, Euskokultur fundazioaren patronatuko kide da, besteak beste.[3]
Sariak
aldatu2019. urtean Saiakera arloko Euskadi Saria irabazi zuen, Etxera bidean liburuagatik.[4]
Bibliografia
aldatu- Orhipean: Gure herria ezagutzen. (Pamiela, 1992).
- 1898, Garralda. (Pablo Mandazen Fundazioa, 1998).
- Orekan: Herri eta Hizkuntzen ekologiaz. (Pamiela, 2001).
- Euskara jendea: Gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza. (Pamiela, 2006).
- Euskara Jendea: Gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza. Dokumentalak. 6 DVD. (Ibaizabal-Mendebalde Kultur Elkartea – Zenbat Gara elkartea, 2013).
- Etxea. Ondarea, Historia, Mintzoa (Pamiela - Erroa, 2016).
- Etxera bidean (Pamiela, 2018).[5]
- Biziaroak. Herri kultura (Pamiela, 2023).
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d «Etxegoien Juanarena, Juan Carlos - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).
- ↑ «'Euskarak ez du sufritzen, euskaraz bizi nahi dugunok sufritzen dugu'» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).
- ↑ «Nor Gara — Euskokultur Fundazioa» www.euskokultur.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).
- ↑ Astiz, Iñigo. «Juan Carlos Etxegoien 'Xamar' eta Isabel Etxeberria dira saiakerako eta itzulpengintzako Euskadi saridunak» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-10-18).
- ↑ «Xamarren 'Etxera bidean' liburuaren aurkezpena» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-02-27).