Joanes III.a Nafarroakoa
Joanes III.a Nafarroakoa edo Joanes Albretekoa (1469 – Paue, 1516ko ekainaren 14) Nafarroako erregea de iure uxoris (1484-1516), Périgordeko konde (1481-1516), Limogesko bizkonde (1481-1516) eta Tartasko bizkonde izan zen.
Joanes III.a Nafarroakoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
1484 (egutegi gregorianoa) - 1516 (egutegi gregorianoa) ← Frantzisko I.a Nafarroakoa - Henrike II.a Nafarroakoa →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Frantziako Erresuma, 1477 (egutegi gregorianoa) | ||||
Heriotza | Muneiñe, 1516ko ekainaren 17a (egutegi gregorianoa) (38/39 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Leskarreko katedrala | ||||
Familia | |||||
Aita | Alain Albretekoa | ||||
Ama | Françoise of Châtillon | ||||
Ezkontidea(k) | Katalina I.a Nafarroakoa (1484ko urtarrilaren 14a (egutegi gregorianoa) - | ||||
Seme-alabak | |||||
Anai-arrebak |
ikusi
| ||||
Leinua | Albreteko leinua | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | agintaria |
BiografiaAldatu
1484an Katalina Foixkoarekin (1470-1517) ezkondu zenean, Nafarroako errege, Montblanc, Peñafiel eta Gandiako duke, Foix, Bigorre eta Ribagortzako konde eta Bearnoko bizkonde de iure uxoris bihurtu zen, 1483an Frantzisko Febus koinata hil zelako.
Joanes eta Katalinak, ama-erregina Maddalen Frantziakoaren laguntzarekin, Narbonako bizkonde eta Katalinaren osaba zen Joanes Foixkoa borrokatu behar izan zuten, honek Lege Salikoa zela eta, Nafarroako errege izan nahi zuelako. Honek Nafarroako Gerra Zibila hamar urtez berpiztu zuen, 1497ko irailaren 7an Aturben bakea sinatu arte. Katalina eta Joanes Iruñeko katedralean 1494ko urtarrilaren 10ean koroatuak izan ziren. Joanes Foixkoak Nafarroa bereganatu ezin zuenez, Germana alabaren bitartez eskuratu nahi zuen.
1512an, Fernando II.a Aragoikoak, bigarrenez Germana Foixkoa erreginaren lehengusinarekin ezkondua zenak, Joanes mendean hartu zuen. Nafarroa Garaia, Gaztelako Erresumak konkistatua zen eta Espainiako erregeek "Nafarroako errege" titulua erabili zuten 1833 arte.
Behe Nafarroa Joanes eta bere oinordekoen eskuetan geratu zen, geroz eta gehiago Frantziaren eraginpean. Henrike III.a Nafarroakoak "Frantzia eta Nafarroako errege" izendapena hartu zuen, Frantziako Iraultzan monarkia ezeztu zen arte.
Pauen 1516ko ekainaren 14an hil zen eta Leskarreko katedralean lurperatu zuten.
FamiliaAldatu
Aita Alain I.a Albretekoa, Albreteko jauna, eta ama Frantziska Châtillon-Limogeskoa zituen. Aitaren partetik Joanes II.a Frantziakoa eta Joana Nafarroakoa, Ingalaterrako erregina zituen arbasoak.
Aitona Joanes I.a Tartaseko bizkondea |
Amona Katalina Rohangoa |
Aitona Gilen I.a Limogesko bizkondea |
Amona Ixabel Alberniakoa |
Aita Alain I.a Albreteko jauna |
Ama Frantziska Châtillongoa | ||
Joanes III.a Nafarroako erregea de iure uxoris |
Ezkontza eta haurrakAldatu
1484ko ekainaren 14an Orthezen, Joanesek Katalina Foixkoa ezkondu zuen. Hamaika haur izan zituzten:
- Ana (1492-1532), Astarakako Joanes kondearekin ezkondua.
- Madalena (1494-1504).
- Katalina (1495-1532), erlijioan sartuta.
- Kiteri (1499-?), erlijioan sartuta.
- Ander Febus (1501-1503), Bianako Printzea, haurtzaroan hila.
- Henrike II.a (1503-1555), Nafarroako erregea.
- Frantzisko (1504-1512), Nafarroako infantea.
- Martin Febus (1507-1508).
- Karlos (1510-1528), Nafarroako infantea, Italian gerrako espea hilda.
- Elisabet (1514-?), Rohango Renato I.a bizkondearekin ezkondua (1536).
Bestetik, Maria Gazuna lizarratarrarekin seme natural bat izan zuen:
- Petri Albretekoa (1504-1567), Commingesko apezpiku eta diplomatikoa.[1][2][3]
ErreferentziakAldatu
- ↑ Gómez Ramos, Emiliano. (2004). Pedro de Navarra: estudio biobibliográfico. Recopilación de las obras manuscritas e impresas. Edición crítica y autoría de los diálogos de las herejías de Francia. in: Tesis Doctorales. 161 Almeríako Unibertsitatea, 18 or. ISBN 9788482407081..
- ↑ Goñi Gaztambide, José. (1990). «Pedro Labrit de Navarra, obispo de Comminges» Príncipe de Viana (190): 559. ISSN 0032-8472..
- ↑ Cabello Porras, Gregorio. (2008). «Pedro de Navarra: revisión de un humanista. Bibliografía repertoriada de los siglos XVI-XVII» Lectura y signo (Leóngo Unibertsitatea) (3): 67—68. ISSN 1885-8597..
BibliografiaAldatu
- Rafael Altamira, Spagna, 1412-1516, Garzanti, 1999.
- Charles Petit-Dutaillis, Francia: Luigi XI, Garzanti, 1999.
- José Maria Lacarra, Historia política del reino de Navarra, desde sus orígenes hasta su incorporación a Castilla, Iruñea, 1972-1973.
- Crescencio Gallego Pellitero, Síntesis histórica de los reyes en España (Años 364-1994), Vigo, 1994.
Kanpo loturakAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joanes III.a Nafarroakoa |
- (Ingelesez) Nafarroako erregeen genealogia
- (Ingelesez) Arbasoak
Ikus, gaineraAldatu
Aurrekoa Katalina I.a |
Nafarroako erregea |
Ondorengoa Henrike II.a |