Nafarroako Foru Aldundia

Nafarroa Garaiko erakunde exekutiboa 1984 arte

Nafarroako Foru Aldundia edo Nafarroako Foru Diputazioa Nafarroa Garaia gobernatzeko 1839an sortutako erakunde exekutiboa izan zen,[1] egoitza nagusia Iruñeko Sarasate pasealekuko Nafarroako Jauregian zuena. 1984an Nafarroako Foru Aldundia Nafarroako Gobernu bihurtu zen, 1982ko Foru Hobekuntzari buruzko legea garatu zelarik.[2] Alabaina, oraindik ere ohikoa da kaleko hizkeran eraikinari eta erakundeari diputazio erratea; izan ere, Nafarroako Jauregiaren egungo aitzinaldeko frontoiaren azpian "Diputación de Navarra" izena dago idatzita, hizki larritan.

Nafarroako Foru Aldundia
Nafarroako Jauregia, Nafarroako Foru Aldundiaren egoitza, harik eta 1984an Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernu bihurtu zen arte.
Informazioa
Sorrera1839
Amaiera1984
Eskumena Nafarroa
EgoitzaNafarroako jauregia
Sarasate pasealekua, Iruñea

Historia

aldatu

1576an, Gaztelako Koroaren mende geratu ondoren, Nafarroa Garaiko Gorteek Nafarroako Erresumako Diputazioa sortzea erabaki zuten. Erakunde horrek foruak eta legeak zaintzen zituen, herritasuna eman ziezaiekeen atzerritarrei, justizia arazoak bere gain zituen, mendi, bide eta herrilan eta hezkuntza zituen ardurapeko, eta Espainiako erregearen edozein agindu onartzeko nahiz gaitzesteko ahalmena zuen. Hartutako erabakiak eta asmo guztiak Gorteen aurrean azaldu behar zituen beti.[3]

1813ko urriaren 1ean, Cádizko konstituzioa indarrean jarri zenean, Nafarroako Diputazio Probintziala sortu zen Erresumako Diputazioa ordezteko. Hurrengo urtean, Fernando VII.ak konstituzio erregimena ezeztatu zuen, eta Erresumako Diputazioa berrezarri zen.[4] Hirurteko Liberalean ere, 1820tik 1823ra, Diputazio Probintziala egon zen indarrean Erresumako Diputazioaren ordez.[5]

1836an, Lehen Karlistaldiaren erdian, Nafarroako Erresumako Diputazioa behin betiko desegina izan zen. Bost urte geroago, 1841eko Foruak Eraldatzeko Legearekin desagertu ziren Nafarroako Gorteak, Erresumako Diputazioa eta Epaitegi bereziak eta Nafarroako Diputazioa sortu. Erabaki horren ondoren, arras murriztu ziren Nafarroak zituen eskubideak.[3] Izan ere, diputazioa Espainiako probintziako aldundi gisa sortu zen. 1867an, "foru" izenondoa erantsi zitzaion.[6][7]

 
Nafarroako Jauregiaren frontoia.

Nafarroa Garaiko bost merindadeek izendatutako zazpi lagunek osatzen zuten Nafarroako Diputazioa: populazio txikieneko hiruetariko bakoitzeko bana, eta biztanleria handiena zuten Iruñeko eta Lizarrako bina. Espainiako Gobernuak izendatutako agintari politiko gorena zen Diputazioko buru, eta batzarkide dekanoa zen lehendakariordea.[8]

Erakunde berriak Nafarroako Kontseiluak eta Erresumako Diputazioak erabiltzen zituzten ahalmen berberak zituen, eta gainera, berauekin bateragarriak izanik ere beste probintziako diputazioek zeuzkatenak edo edukiko zituzketenak.[8] Baina ez zen organo burujabea, eta gorteak desagertzean foru araubide osoa ere desagertze bidean jarri zen.[9]

Foruak Eraldatzeko Legeak batzarkideak hautatzeko modua ere zehaztu zuen:[8]

« 9. Art. Diputazioko Batzarkideen hautaketa arau orokorrek egiaztatuko dute, indarrean dauden edo gainerako probintzietarako ezartzen diren legeen arabera, inolako ordainketa eta soldatarik gabe beren karguetan jarduteagatik. »

1898an kontsultarako erakundea sortu zuen: Foru Batzordea hain zuzen ere, 1979an Nafarroako Parlamentuak ordezkatu zuena.

Nafarroako Foru Diputazioak 1839 eta 1984 artean iraun zuen, eta azken urte hartan Nafarroako Gobernuak ordezkatu zuen. Hura 1982ko Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak sortutako erakundea da.

Diputazio buruak

aldatu

Foru Diputazioaren presidentea Nafarroako Gobernadore Zibila izaten zen. Espainiako Gobernuak aukeratzen zuen eta gutxitan izan zen nafarra.[10] 1979ko urtarrila eta gero, kargu biak banatu egin ziren.[11]

Nafarroako Foru Diputazioa 1984an desegin zen, lehenbiziko Nafarroako Gobernua osatu zenean, 1983ko maiatzaren 8ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen ondoren.[12][13]

Diputazioko presidenteordeak

aldatu

Diputazioko presidentea gobernadore zibila baitzen, barneko kargu nagusia presidenteordearena zen. Hona hemen zerrenda:

Hasiera data Izena
1840ko martxoaren 3 Justo Galartza eta Fermín Gamio.
1841eko urtarrila Tiburcio Irigoien.
1843ko urria Domingo Luis Jauregi.
1847ko abuztua Lorenzo Mutilua.
1850eko apirila Javier Loyola.
1852ko apirila Fernando Larrainzar.
1854ko apirila Juan Pedro Agirre.
1854ko abuztua Tiburcio Irigoien.
1858ko uztailaren 18a Bonifacio Garcés de Los Fayos.
1860ko apirila Pablo Matías Elorz.
1862ko apirila José Peralta.
1864ko urtarrila José Peralta.
1866ko urtarrila Nicasio Zabaltza.
1867ko urtarrila Nicasio Zabaltza.
1868ko urriaren 5 Tomás Azkarate.
1871ko otsaila-martxoa San Vicente Ferrerreko baroia.
1872ko azaroa Esteban Camón.
1874ko urtarrila Luis Iñarra.
1875eko martxoa Luis Iñarra.
1877ko martxoa Luis Iñarra.
1878ko azaroa Luis Iñarra.
1880ko azaroa Raimundo Díaz Medrano.
1883ko urtarrila Raimundo Díaz Medrano.
1884ko azaroa Domingo de Alsua Iñarra.
1886ko azaroa Silvestre Goikoetxea Ataun.
1888ko azaroa Francisco Beruete Ostiz.
1891ko urtarrila Manuel Jadraque Olaso.
1892ko azaroa Ramón Eseberri Eseberri.
1896ko azaroa Ramón Eseberri Eseberri.
1898ko azaroa Serafín Mata Oneca.
1903ko apirila Ulpiano Errea Lorente.
1905eko apirila Manuel Albistur.
1907ko apirila Manuel Albistur.
1909ko abendua Manuel Larraia.
1911ko maiatza Manuel Larraia.
1913ko maiatza Blas Morte.
1915eko maiatza Blas Morte.
1917ko maiatza Antonio Baztan.
1919ko abuztua Lorenzo Oroz Urriza.
1921eko abuztua Lorenzo Oroz Urriza.
1923ko abuztua Gabriel Erro.
1926ko abuztua Joaquín de Borja.
1928ko maiatza Joaquín de Borja.
1930eko otsaila-martxoa Joaquín María Gaston.
1931ko apirila Constantino Salinas.
1933ko ekaina Constantino Salinas.
1934ko urtarrila Serafín Yanguas.
1935eko otsaila Juan Pedro Arraiza.
1940ko maiatzaren 16a Tomás Domínguez Arévalo
1952ko apirila Miguel Gortari.
1955eko apirila Miguel Gortari.
1958ko apirila Miguel Gortari.
1961eko apirila Miguel Gortari.
1964ko apirila Félix Huarte Goñi.
1967ko apirila Félix Huarte Goñi.
1971ko apirila Amadeo Marco Ilintxeta.
1974ko apirila Amadeo Marco Ilintxeta.

Alfontso XIII.a Espainiakoaren erregealdia

aldatu
Nafarroako Foru Diputazioa 1917-1919
Merindadea Politikaria Ideologia
Iruñea Juan J. Juanmartiñena Karlista integrista
Iruñea Francisco Usechi Fernández Liberal romanoneszalea
Lizarra Antonio Baztan Goñi Liberal romanoneszalea
Lizarra Francisco Martínez Alsua Jaimista
Agoitz (Zangoza) Javier Sanz Sanz Jaimista
Tafalla (Erriberri) José M. Badaran Yanguas Liberal romanoneszalea
Tutera Martín Maria Gelbenzu Martín Liberal romanoneszalea

1930ean sortutako batzorde kudeatzailea

aldatu

1930eko urtarrilean Dámaso Berenguer-ek, Miguel Primo de Rivera-k uko egin ondoren Espainiako presidentea, 1923 eta aurreko ahaldunak berreskuratu zituen[14].

Nafarroako Foru Aldundia 1930-1931
Merindadea Politikaria Ideologia
Iruñea Joaquín María Gaston
Iruñea Ignacio Baleztena
Lizarra Manuel de Irujo EAJ
Tafalla (Erriberri) José María Modet
Agoitz (Zangoza) Javier Sanz Sanz
Tafalla (Erriberi) José María Badarán
Tutera Ramón Lasantas

Espainiako Bigarren Errepublika

aldatu

1931n sortutako batzorde kudeatzailea

aldatu

Bloke errepublikano-sozialistaren presioa zela eta, Gobernuak batzorde kudeatzaile bat aukeratu zuen apirilaren 25ean. 1933ko ekainean Gobernuak aginduta bete gabeko lau postuak aukeratu zuen 1934ko urtarrilera arte[14].

Nafarroako Foru Aldundia 1931-1933
Merindadea Politikaria Ideologia
Iruñea Constantino Salinas Jaca sozialista
Iruñea Rufino García Larratxe Errepublikanoa
Lizarra Fernández de Piérola Monarkikoa
Lizarra Benito Murilla Errepublikanoa
Agoitz (Zangoza) Amadeo Marco Ilintxeta Jaimista
Tafalla (Erriberri) David Jaime Deán Errepublikanoa
Tutera Luis Soriano Tapia Errepublikanoa

1935ean sortutako Batzorde kudetzailea

aldatu

1934ko Iraultza eta gero, Nafarroako 32 ezkertiar udalak indargabetu zituzten eta kargu berriak aukeratu behar izan zituzten Diputaziorako[15]:

Nafarroako Foru Aldundia 1935-1940
Merindadea Politikaria Ideologia
Iruñea Juan Pedro Arraiza Baleztena Indepedentea
Iruñea Jenaro Larratxe Comunión Tradicionalista
Lizarra Félix Díaz Martínez Comunión Tradicionalista
Lizarra Juan Ochoa Jaén Unión Navarra
Agoitz (Zangoza) José Gómez Itoiz Comunión Tradicionalista
Tafalla (Erriberri) Arturo Monzón Jiménez Unión Navarra
Tutera Cándido Frauka Barrenetxe Partido Republicano Radical

Frankismoa

aldatu
Nafarroako Foru Aldundia 1940-1949
Merindadea Politikaria Ideologia
Iruñea Cesareo Sanz Orrio Karlista
Iruñea Santiago Ferrer Galdeano Independentea
Lizarra Javier Martínez Morentin Karlista
Lizarra Julio Pozueta Jaén Falangista
Agoitz (Zangoza) Amadeo Marco Ilintxeta Karlista
Tafalla (Erriberri) Francisco Uranga Galdeano Falangista
Tutera Tomás Domínguez Arévalo Karlista

Joan Karlos I.a Espainiakoaren erregealdia

aldatu

1979ko apirilaren 3an lehendabiziko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen ondorioz, 1979ko urtarrilaren 25an argitaratutako aginduak sortutako Nafarroako Gobernua aukeratu zuten[16].

Orduan Nafarroa Garaia zazpi hauteskunde-barrutitan banatu zuten: merindade bakoitzak bana izanik, Iruñea ez ezik (honek bi zeuzkan). Parlamentariak era proportzional batean aukeratu zituzten: 10 Lizarran, 9 Erriberrin, 18 Iruñeko hirian, 13 Iruñeko merindadearen gainontzeko lurretan, 9 Zangozan eta 11 Tuteran. Barrutietako bost bozkatuenek diputatu bihurtu eta Nafarroako Gobernu edo Diputazioaren presidente aukeratu zuten. Sistema orduko presidenteordea zen Amadeo Marcok Adolfo Suárez Espainiako presidentearekin eta Rodolfo Martín Villa barne ministroarekin adostu zuen[17]. Hona hemen Jaime Ignacio del Burgok zuzendutako gobernu berria:

Nafarroako Foru Diputazioa 1979-1983
Merindadea Politikaria Ideologia
Iruñea (hiria) Jaime Ignacio del Burgo UCD
Iruñea (gainontzekoa) Ángel García de Dios HB
Lizarra Juan Manuel Arza UCD
Agoitz (Zangoza) Jesús Bueno Asín Orhi Mendi
Tafalla (Erriberri) Pedro Sánchez de Muniain UCD
Tutera Ángel Lasunción UCD
Tutera Jesús Malón PSOE

Ikus gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Enciclopedia Ilustrada Larousse: Diputación. ISBN 84-320-7370-9
  2. «Nekazaritza arloko eskumenak. 13/1982 Lege Organikoa, abuztuaren 10ekoa, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzkoa - navarra.es» www.navarra.es (kontsulta data: 2025-03-16).
  3. a b Diputazio. Lur Hiztegi Entziklopedikoa, euskadi.eus (kontsulta data: 2025-3-17).
  4. Galán Lorda, Mercedes. Navarra ante el nuevo fenómeno constitucional: el gobierno del últio reino peninsular entre 1808 y 1814. Iura vasconiae: revista de derecho histórico y autonómico de Vasconia, ISSN 1699-5376, Nº. 8, 2011, págs. 281-304, dialnet.unirioja.es (kontsulta data: 2025-3-18).
  5. Juanto Jíménez, Consuelo. Noticias de las Diputaciones Provinciales en las Cortes del Trienio Liberal. El caso especial de la Diputación Provincial y Foral de Navarra. De ayer a hoy: reflexiones sobre un bicentenario (las diputaciones provinciales, 1822-2022), Publicacions de la Diputació de Tarragona, dipta.cat (kontsulta data: 2025-3-18).
  6. Díaz Acosta, José Manuel. (1993). «La Identidad de Navarra» Historia Ilustrada de Navarra. Diario de Navarra ISBN 84-604-7413-5..
  7. Diputación Foral. enciclopedianavarra.com (kontsulta data: 2025eko martxoak 18).
  8. a b c 1841eko abuztuaren 16ko Lege Hitzartua, zeinaren bidez Nafarroako Foruen eraldaketa onartzen baita. ivap.euskadi.eus (kontsulta data: 2025eko martxoak 18).
  9. Nafarroa, Foru Erkidegoa. Nafar foruaren historia eta egungo baliotasuna.. Nafarroako Gobernua, Hezkuntza eta Kultura departamentua, educacion.navarra.es (kontsulta data: 2025eko martxoak 20).
  10. Paredes Alonso, Javier. (1993). «El reinado de Isabel II» Historia Ilustrada de Navarra. Iruñea: Diario de Navarra ISBN 84-604-7413-5..
  11. Real Decreto 121/79, de 26 de enero, sobre elecciones locales y ordenación de las Instituciones Forales de Navarra.
  12. Nafarroako Foru eta Probintzia Diputazioa. fototecanavarra.es (kontsulta data: 2025eko martxoak 19).
  13. Aurreko gobernuak. navarra.es (kontsulta data: 2025eko martxoak 19).
  14. a b Jimeno Jurío, José María. (2007). Navarra en la época moderna y contemporánea. Iruñea: Pamiela ISBN 978-84-7681-457-4..
  15. Julio Montero Díaz. (1993). «El Carlismo: una alternativa global al Liberalismo.» Historia Ilustrada de Navarra. Iruñea: Diario de Navarra ISBN 84-604-7413-5..
  16. Villanueva, Aurora. (1998). El Carlismo Navarro Durante el Primer Franquismo. San Sebastián de los Reyes: ACTAS SL ISBN [[Special:BookSources/ISBN 84-87863-71-X|ISBN 84-87863-71-X]]..
  17. Diario de Noticias: Diputación. El día que se abrió la puerta hacia la democracia (2009-IV-5)

Kanpo estekak

aldatu
42°48′57″N 1°38′34″W / 42.81583°N 1.64278°W / 42.81583; -1.64278