Orhi
Orhi[1] mendia (zubereraz: Ohi phünta; 2.017 m), mendebaldetik hasita, 2.000 metro baino gehiago duen Pirinioetako lehen tontorra da. Zuberoa eta Nafarroa arteko mugan kokatua dago, Iratiko oihanaren ekialdean.
Orhi | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 2.017 m |
Prominentzia | 603 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°59′23″N 1°00′18″W / 42.9896°N 1.005°W |
Mendikatea | Orhiko mendilerroa |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Akitania Berria |
Departamendua | Pirinio Atlantikoak |
Probintzia | Zuberoa |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Larrainetik |
Luberri | Luberri |
Abiapuntuak
aldatuIgoerarik errazena eta ohikoena Larraineko mendatetik abiatzen da, tunelaren ondoan dagoen aparkalekuan autoa utzita. Halaber, horixe da Zaraitzuko ibarretik Atharratzeko Kantonamendurako igarobidea.
Orhiko xoria
aldatuHainbat euskal esaera zaharretan azaltzen da Orhi mendia. Hauek nork bere jatorriarekin duen loturari egiten diote erreferentzia.
- Orhiko xoria, Orhira tira nafarreraz
- Orhiko xoria, Orhin laket zubereraz
Jean Gorostarsu Haroztegi idazleak XIX. mendeko Etxeko xokoa poeman Orhiko txoriari buruz idatzi zuen.
Mitologia
aldatuMariren bizilekuetako bat da eta honen magalean dagoen Iratiko Oihanean bizi da Basajaun.
GR 11 ibilbidea
aldatuPirinioetako hegoaldeko isurialdea alderik alde zeharkatzen duen GR 11 ibilbidea mendi honen goialdean dagoen izen bereko mendatetik igarotzen da.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Toponimia zerrenda. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2012-04-28).
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |