Urkulu (mendia)
Euskal Herriko mendia
Urkulu Mendebaldeko Pirinioetan dagoen mendi mugakidea da, Nafarroa Garaiko ipar-ekialdean eta Nafarroa Behereko hego-ekialdean kokatutakoa, Orreaga, Orbaitzeta eta Eiheralarre artean.
Urkulu | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.419 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°02′49″N 1°14′26″W / 43.0469°N 1.2406°W |
Mendikatea | Urkulu mendilerroa |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Akitania Berria |
Departamendua | Pirinio Atlantikoak |
Barruti | Baionako barrutia |
Kantonamendu | Donibane Garaziko kantonamendua |
Frantziako udalerri | Eiheralarre |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Orbaitzetako olatik |
Luberri | Luberri |
Tontorra 1.419 metroko altueran kokaturik dago.
Historia
aldatuSakontzeko, irakurri: «Urkuluko dorrea»
Tontorra gailendu egiten da inguruan, eta bere hegalak kabalentzako bazkaleku izan dira aspalditik. Hainbat lepo garrantzitsu ditu inguruan: Organbidexka, Astobizkar, etab.
Erromatar Inperioaren garaian dorrea eraiki zuten tontorrean, Akitaniako konkistaren urteurrena ospatzeko. Dena dela, Erromatar Inperioa erortzean, begiratoki eta defentsa lanetarako erabili zen XIX. mendera arte. Gaur egun ere hondakinak ikusgai daude.
Abiapuntuak
aldatu- Orbaitzetako olatik ordu 1 eta 45 minutu.
- Orreagatik 2 ordu eta 45 minutu.
- Ibañetako mendatetik 2 ordu eta 45 minutu.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Urkulu luberri.net webgunean
- (Gaztelaniaz) Auñamendi Eusko Entziklopedia, Interneten dohainik kontsultagai.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |