Pablo Mandazen
Pablo Mandazen Soto, ezizenaz anaia Gines (Aribe, Aezkoa, Nafarroa, 1912ko ekainaren 26a - Caracas, Venezuela, 2011ko uztailaren 7a) maisua, biologoa, antropologoa eta apaiza izan zen, euskal herritarra eta euskalduna.[1][2][3] 27 urte zituenetik Venezuelan bizi izan zen. Sei honoris causa doktorego jaso zituen, Venezuelaren ordezkari zen Europako eta Ameriketako Estatu Batuetako natura zientzietako biltzarretan, Nazio Batuen Erakundean Venezuelaren ordezkari zen Itsasoko Zuzenbidearen gaietan, Venezuelaren ordezkari ofiziala Garapenerako Interamerikar Bankuan, Latin Amerikako Ibai Handiei buruzko Nazioarteko Simposiuma Antolatzeko Batzordeko burua, eta Iberoamerikako eta Karibeko Biltzarra Antolatzeko Batzordeko burua.[4] Mundu osoko 20 zientzia elkartetako kide izan zen.[5]
Pablo Mandazen | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Pablo Mandazen Soto |
Jaiotza | Aribe, 1912ko uztailaren 26a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Caracas, 2011ko uztailaren 7a (98 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Venezuelako Unibertsitate Zentrala |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | ornitologoa, biologoa, apaiz katolikoa eta antropologoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | hermano Ginés |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | San Frantzisko Saleskoaren Elkartea |
Bizitza
aldatuAriben jaioa, jaio eta biharamunean Garraldara aldatu zen bizitzera bere amarekin batera, eta Pablok garraldartzat izan zuen beti bere burua.[5][6]
La Salleko anai izateko heziketa Premià de Marren (Katalunia) jaso zuen. 1930ean maisu titulua jaso zuen, eta bere botoak egin zituen, anaia Gines izena aukeratuta. 1935ean, Elizaren Historiako, Dogmako, Moraleko, Gurtzako eta Historiako erlijio ikasketak bukatu zituen, Belgikan.
1939an heldu zen Venezuelara, La Salle eskola batean maisu lanetan aritzera. Natura Zientzietako lizentzia eta Zoologiako doktoregoa lortu zituen Venezuelako Unibertsitate Zentralean, eta Venezuelako La Salle Natura Zientzien elkartea sortu zuen. 28 zientzia espedizio zuzendu zituen, Venezuelako lurralde urrunetan barrena. Gizarte ardura handiko gizabanakoa izaki, Venezuelako herritarren alde lan egin zuen, besteak beste amerindiar etnien eskubideen alde. Bizidunen espezieak aurkitzen eta deskribatzen, eta naturaren ekologia balioak babesten eta ezagutarazten ere lan handia egin zuen.
Sariak
aldatuHonoris causa doktoregoak
aldatu- 1987: Filosofiako eta Natura Zientzietako honoris causa doktoregoa, International University Foundation Marquis Giuseppe Scicluna (Malta).
- 1990: Hezkuntzako honoris causa doktoregoa, Andrés Bello Unibertsitate Katolikoa (Caracas).
- 1993: Gizarte Zientzietako honoris causa doktoregoa, La Salle Unibertsitatea (Philadelphia, Ameriketako Estatu Batuak).
- 1996: Hezkuntzako honoris causa doktoregoa, Rómulo Gallegos Unibertsitate Nazional Esperimentala (Caracas).
- 1997: Zientzietako honoris causa doktoregoa, Saint Mary Unibertsitatea (Minnesota, Ameriketako Estatu Batuak).
- 1998: honoris causa doktoregoa, Simón Rodríguez Unibertsitate Nazional Esperimentala (Caracas).
Bestelako sariak
aldatuPablo Mandazeni 60 sari eta domina eman zizkioten.[5] Hona hemen nabarmenenak:
- 1992: Santa María de la Rábidako Hispanoamerikar Unibertsitateak (Espainia) Naturaren Kontserbazioko Saria eman zion.
- 1992: CENAMEC erakundeak (Zientziaren Irakaskuntza Hobetzeko Venezuelako Erakundea) Zientziaren Irakaskuntzako Venezuelako Saria eman zion.
- 1993: Sabino Arana saria eman zioten, Euskaldunak Munduan sailean.
- 2000: Eusko Jaurlaritzak euskal herritar unibertsal izendatu zuen.
- 2001: Venezuelako Zientzia eta Teknologia Saria eman zion Venezuelako Gobernuak.
- 2002: 2001. Urteko Nazioarteko Zientzialariaren Saria eman zion International Biographical Centre erakundeak (Cambridge, Erresuma Batua).
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Pablo Mandazen: "Musean beti irabazten dut"»[Betiko hautsitako esteka], Euskaldunon Egunkaria, 2000. urtea.
- ↑ Arantzazu AMEZAGA IRIBARREN: «Un vasco universal: el navarro Hermano Ginés. Pablo Mandazen (1912-2011)», Noticias de Navarra, 2011-07-13.
- ↑ «Venezuela - Fallecimiento del hermano Pablo Mandazen Soto (hermano Ginés)», Kristau Eskolen Anaiak (La Salle) erakundearen webgunea.
- ↑ José CARRILLO: «Fundación La Salle Campus Boconó dice adiós a su fundador Hermano Ginés»[Betiko hautsitako esteka], El Diario de Los Andes, 2011-07-07.
- ↑ a b c «Último adios al Hermano Ginés», SIC aldizkaria, 2011-07-10.
- ↑ «Personajes»[Betiko hautsitako esteka], Nafarroako Pirinioko Partzuergo Turistikoaren webgunea. Eskuratze data: 2011-07-21.
Kanpo estekak
aldatu